Ladyhawke

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:22, 22 urtarrila 2016

Ladyhawke 1985eko Richard Donner estatubatuar zinema zuzendariaren fantasia eta abenturazko filma bat da. Bertan, Matthew Broderick, Rutger Hauer, Michelle Pfeiffer eta John Wood aktoreek antzeztu zutelarik.

Filma honek 2 Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, Soinu edizio onenaren Oscar Saria eta Soinu onenaren Oscar Saria, nahiz eta bietako bat bera irabazi ez izan.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Erdi Aroa, Italia. Phillipe "Sagu" Gaston (Matthew Broderick) lapurra L'Aquilako gartzelatik ihes egin berri da. Berriz ere atzematera doazen unean, belatz batekin batera doan Navarre zaldunak (Rutger Hauer) "Sagu" salbatuko du. L'Aquilako apezpikuak Navarre kapitaina eta bere anderea sorgindu ditu, Navarre zalduna gauero otso bilakatu eta bere laztana den Isabeau (Michelle Pfeiffer) eguna izan bezain laister belatz bilakatzen direlarik, honela, madarikazio horren bidez bi maitaleak gizaki gisa inoiz elkarrekin egoteko aukerarik ez dutelarik. Zaldunak eta lapurrak madarikazio hori desegiten saiatuko dira.

Hainbat abenturen ondoren, Navarre zaldunak apezpikua hil, madarikazioa hautsi eta azkenean Navarre eta Isabeau berrelkartu egingo dira.

Aktoreak

Kanpo loturak