Belatz
Wikipedia(e)tik
|
|
||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||
|
Belatza hegazti harrapari bat da, Falco generoan bilduta dauden espezieetatik edozeinetakoa. Belatz helduek punta zorrotzeko hegoak dituzte, eta horri esker abiadura handiz hegaldatzen dira, eta bizkor aldatzen dute noranzkoa. Kumeek, hegaldatzen hasi ondorengo bizpahiru urteetan, hegaldatze luma luzeagoak dituzte; horrela errazago egin dezakete hegan, harik eta heldutan ehiztari eraginkor izateko beharko dituzten trebetasun apartak bereganatzen dituzten arte.
Falco generoko espezieak, Euskal Herrian [aldatu]
Hona hemen Euskal Herrian dabiltzan belatzak:
- Belatz gorria (Falco tinnunculus)
- Belatz handia (Falco peregrinus)
- Belatz hankahoria (Falco vespertinus)
- Belatz txikia (Falco culumbarius)
- Eleonor belatza (Falco eleonorae)
- Hego-belatza (Falco biarmicus)
- Neumann belatza (Falco neumanni)
- Zuhaitz-belatza (Falco subbuteo)