Wikipedia, Entziklopedia askea

Maiz egindako galderak/Teknikoa/Wikipediak cookieak erabiltzen ditu?


Wikipedia irakurri edo editatzeko, cookieak ez dira nahitaezkoak; bai, ordea, saioa hasteko eta zure aldaketak zure erabiltzaile kontuarekin lotzeko. Saioa hastean, wikiak cookie bat ezarriko du zure saioa identifikatzen duen unean. Nabigatzailea ixterakoan edo denbora batez jarduerarik gabe egotean, hura iraungi egingo da, eta ez da zure disko gogorrean gordeko.

Saioa hasi zenuen azkenengo aldiko erabiltzaile izena gordeko duen beste cookie bat ere gordeko da. Egia esateko, bi izango dira: bat zure izenarekin, eta beste bat zure kontuaren ID zenbakiarekin, eta biak bat etorri behar dira. Helburua da wikirako hurrengo sarrerak bizkorragoak izatea. Cookie horiek 30 egunetan iraungitzen dira, baita saiotik irtetean ezabatu ere. Gai honen inguruan mesfidantza baduzu, ez erabili aukera hori eta, ordenagailua publikoa bada, ez zenuke erabili beharko.