Disko gogor

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hdd od srodka.jpg

Disko gogorra (ingelesez hard disk, HD edo HDD akronimoekin laburtu ohi dena) ordenagailu baten informazio iraunkorra gordetzen duen gailua da. Disko gogorrek datu kopurua handiak gordetzeko gaitasuna izaten dute eta azkarrak dira datuak bilatu, ezabatu eta idazterakoan.

Orokorrean disko gogorrak, magnetiko digital grabazio sistema erabiltzen du. Disko hauetan, karkasa berrenean, zentrokide plater pila bat aurkituko dugu. Plater hauek biraka hasten direnean, abiadura handia lortzen dute. Plater hauetan zehar inpultso magnetikoak irakurri edo idazteaz arduratzen diren buruak daude. Estandar ezberdinak daude ordenagailua disko gogorrarekin komunikatzeko garaian. Erabilienak Integrated Drive Electronics (IDE),SCSI, eta SATA dira, azken hau 2004ean estandarizatua.

Lantegitik ateratzen den bezala, disko gogorra ezin da sistema eragile batengatik erabilia izan. Lehenik maila baxuko formatu bat eta partizio bat edo gehiago definitu beharra daude eta gero gure sistemak uler dezakeen formatu bat eman behar zaio.

Solido egoerazkoak bezala deituriko mota desberdinetako diskoak ere existitzen dira informazioa biltegiratzeko erdieroalezko memoria erabiltzen dituztenak. Disko mota hauen erabilera konputagailu oso onentzat mugatzen zen orokorrean, bere prezio altuagatik, nahiz eta gaur egun merkatuan aurkitu daitezke kapazitate baxuko unitate ekonomikoagoak ordenagailu pertsonalen erabilerarako. Horrela, pista cachea solido egoerazko memoria bat da, memoria RAM mota, solido egoerazko gogor baten barruan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera batean disko gogorrak atera ahal ziren, gaur egun, ordea, itxiak saltzen dira gehien bat.

Lehenengo disko gogorra 1956. urtean agertu zen, Ramac I deitutakoa izan zen, IMB 350 konputagailuarekin aurkeztua izan zena: Tona bat pisatzen zuen eta 5 MB ko ahalmena zuen. Hozgailu bat baino handiagoa zen disko gogor honek, hutx balbulekin lan egiten zuen eta bananduta zegoen konsola bat behar zuen manipulatu ahal izateko.

Disko gogorretan aplikatu zen hasierako teknologia oso simplea zen. Metal magnetikoarekin metal disko bat kubritzen zen, hauek gero sektoreetan banatzen ziren.

1992. urtean, 3,5 pulgada nehurtzen zuten disko gogorak 250 MB eko ahalmena zuten. Hamar urte geroago 40 GB (40.000 MB) ko ahalmena izatera iritzi ziren. Gaur egun disko gogorrak 4TB (4.000.000 MB) ko ahalmena dute.

2005. urtean, Samsung eta Nokia disko gogorra zuten lehenengo mugukorrak aurkeztu zituzten, baina ez zuten arrakasta handirik izan, zeren flash memoriak baztertu zituzten, batezere hauskortasun eta nagusitasun arrazoiengatik.

Egitura fisikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Disko gogor baten barruan plater ugari daude (2 eta 4 artean), hauek disko kontzentrikoak dira eta denek batera egiten dute bira. Burua (irakurri eta idazteko gailua) denak batera, kanpora edo barrura mugitzen diren eta bertikalki lerrokatuta dauden beso multzo bat da. Plater hauen puntan irakurketa/idazketa buruak daude, buruaren mugimenduari esker diskoaren kanpoko eta barruko aldeak irakurri ditzakeenak.

Hard disk platter reflection.jpg

Plater bakoitzak bi aurpegi ditu, eta beharrezkoa da irakurketa/idazketa buru bat aurpegi bakoitzarentzat (ez da buru bat plater bakoitzeko, buru bat aurpegi bakoitzeko baizik). Zilindro-Buru-Sektore eskema begiratzen bada, hasiera batean 4 beso ikusten dira, bat plater bakoitzarentzat. Errealitatean, beso bakoitza bikoitza da, eta 2 buru ditu: bat plateraren goiko aurpegia irakurtzeko eta bestea behekoa irakurtzeko. Orduan, 4 plater irakurtzeko 8 buru daude. Irakurketa/Idazketa buruek ez dute inoiz diskoa ukitzen, ordez oso gertu pasatzen dira (3 nanometro arte). Baten batek ukitzera iristen bada, diskoan eragozpenak sortuko lituzke, plateren abiadura handia dela eta (7.200 rpm, 120 km/h ertzean).

Konexio motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Disko gogorretaz hitzegiten dugunean aipatu ahal ditugu haien konexio motak ama plakarekin, hau da SATA, IDE, SCSI edo SAS.

  • IDE: Integrated Drive Electronics, gazteleraz “Dispositivo electrónico integrado”. 2004. urtera arte saltzen ziren. Apalak, luzatuak eta zabalak dira.
  • SCSI: Hiru modutaz azaltzen dira: SCSI estandarra (Standard SCSI), SCSI azkarra (Fast SCSI) eta SCSI zabala-azkarra (Fast-Wide SCSI). SCSI

batek 7 disko gogor kudeatu ahal ditu. Dokumentuak

  • SATA: Berriena da. 3 motakoak dira: SATA1 150 MB/s-ko transmisio abiadura dauka, SATA2 300 MB/s-koa, gaur egun zabalduena; azkenik SATA3 600 MB/s-koa. Itxuraz IDE baino askoz txikiagoa da eta erosoagoa.
  • SAS (Serial Attached SCSI): Abiadura handitzen du eta konekxioa eta deskonexioa beroan ahalbidetzen du. Honen ezaugaugarrietako bat da transferentzia abiadura handitzen duela konektatuta dauden dispositiboen zenbakia handitzean. Gainera 16 dispositiboen mugarekin bukatu egin du, horregatik espero da SAS teknologia SCSI teknologiari ordezkatzea. Gainera konektorea konektorea SATA-ren konektore berbera da, beraz disko gogor hauek erabili ahal dira.

Bideraketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontzeptu desberdinak daude diskoko eremuak adierazteko:

  • Platera: Disko gogorraren barruan dauden disko bakoitza.
Cilindro Cabeza Sector.svg
  • Aurpegia: Platereko alde bakoitza.
  • Burua: Buru zenbakia. Aurpegiaren zenbakia ematea bezala da, aurpegi bakoitzeko buru bat dago eta.
  • Pista: Aurpegi baten barruko zirkunferentzia. 0 pista kanpoko ertzean dago.
  • Zilindroa:Pista desberdinen multzoa. bertikalki lerrokatuta dauden zirkunferentzia guztiak dira (bat aurpegi bakoitzeko).
  • Sektorea:Pista bateko zati bakoitza. Sektorearen tamaina ez da finkoa, gaur egungo estandarra 512 byte izanik.

Lehenengo erabili zen bideraketa sistema CHS (zilindro-buru-sektore), hiru balio hauekin diskoaren edozein datu koka daitekeelako. Aurrerago sistema errazago bat sortu zen: LBA (blokeen bideraketa logikoa), disko osoa sektoreetan banatzean eta bakoitzari zenbaki bat ezartzean datza. Hau da gaur egun erabiltzen dena.

Egitura logikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Disko barruan daude:

  • Master Boot Record (abio sektorea), partizio taula daukana.
  • Partizioak, fitxategi sistema kolokatu ahal izateko beharrezkoak.

Etorkizuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun disko gogorren belaunaldi berria PMR teknologia erabiltzen dute, zeinek biltegiratze dentsitate gehiago ahalbidetzen du.

Egoera solidoko unitateak: Egoera solidoko unitate edo SSD bat bada datu biltegiratze dispositibo bat zeinek memoria ez hegazkor edo memoria hegazkor batean eraikita egon ahal dena. Ez hegazkorrak egoera solidoko unitateak dira, gaur egun memoria flash txipakin eraikita daude. Ez dira diskak, baina berdin jokatzen dute praktikoki onura gehiago eginez oztopo teknolojikoak baino. Horregatik garrantzia gero eta handiago artzen ari du merkatuan eta uste da etorkizunean disko gogorrei ordezkatuko dietela memoria ez hegazkorren erabilera ingenieritza informatikan inplementatzeko.

Euskarri horiek oso azkarrak dira zati mugikorrak ez baituzte eta energia energia gutxiago kontsumitzen dute. Guzti hau oso fidagarriak eta fisikoki iraunkorrak egiten ditu. Hala ere bere GBeko prezioa oso altua da disko gogorren Gbetako prezioarekin komparatuz eta honek oso garrantzitsua da biltegitze beharretaz hitzegiten dugunean, gaur egun Terabytesetan nehurtzen direnak.

Hala ere industriak etxeetarako soluzio teknologiko honen alde apostu egin du, baina kontuan artu baharko da sistema hauek modu egoki batean konektatuak izan behar direla.

Diskak ez diren diskak: Egoera solidoko unitateak “disko” bezaka kategorizatu egin dira hainbat alditan, baina ez dira diskak zeren ez dituzte bere datuak azal zilindriko edo platerretan gordetzen. Erru honek askotan gendeari “SSD” Solid State Disk esan nahi duela pentsatzera eramaten du, baia errealitatean Solid State Drive esan nahi du.

Mantentze-lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Disko gogorrak mantentze-lan bat behar dute, hauek dira egin beharreko gauzak disko gogor bat ongi mantentzeko:

  1. Ez kendu alboetan eta batzuetan aurreko aldean aurkitzen den etiketa grixa, honek hautsa sartzea edo diska rajatzea, modu berean elektrizitatea gidatzen ahal duen hautsa datuak mugitu eta arazoak sor ditzake.
  2. Ez estali zulo txikiak, aire filtro direlako eta sobrekarga sortu ahal duelako.
  3. Itzalaldi batek disko gogorra zauritu ahal du, beraz itzalaldi baten ondoren ordenagailua deskonektatu behar da.
  4. Disko gogorra kolpeak izatea sahiestu behar da.


Funtzionamendu mekanikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Festplatte.JPG

Disko gogor batek du:

  • Datuak gordetzen diren platerak,
  • Irakurketa/Idazketa burua,
  • Platerak bira arazten dituen motorra,
  • Burua mugitzen duen elektroimana,
  • Kontroleko zirkuitu elektronikoa, du: ordenagailuarekin interfazea, cache memoria,
  • Hezetasuna ekiditeko poltsatxo lehorgarria (silizezko gela),
  • Zikintasunetik babesten duen Caxa eta
  • Torlojuak, gehienetan bereziak.

Disko gogor baten ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontutan hartu behar diren disko gogorraren ezaugarriak dira:

  • Batez besteko atzipen denbora: Nahi den zilindroan orratza jartzeko behar den batez besteko denbora.
  • Bilaketarako batez besteko denbora: Orratzak periferiatik disko gogorraren erdira joateko behar duen denboraren erdia.
  • Latentzia: Diskoak bira erdia emateko behar duen denbora, atzipen denboraren batez bestekoaren berdina. Behin disko gogorreko orratza diskoko zilindroan jarrita, datua buru azpian kokatu arte birak eman behar ditu; hau gertatzeko behar den denbora, batez beste, diskoak bira erdia emateko behar duen denbora; honengatik latentzia biraketa abiaduraren desberdina da, baina gutxi gora behera honen proportzionala da.
  • Atzipen denbora maximoa: Nahi den zilindroan orratza jartzeko behar den gehienezko denbora. Batez besteko atzipen denboraren bikoitza da.
  • Pistaz pistako denbora: Uneko pistatik hurrengora saltatzeko denbora.
  • Transferentzia tasa: Ordenagailura informazioa transferitu daitekeen denbora.
  • Pistako cachea: Pista cachea solido egoerako memoria bat da, RAM mota, solido egoerako gogor baten barruan. Solido egoerakoak bezala deituriko mota desberdinetako diskoak informazioa biltegiratzeko erdieroalezko memoria erabiltzen dituzte. Disko mota hauen erabilera superkonputagailuetara mugatzen da, bere prezio altuagatik.
  • Interfazea: Ordenagailua eta disko gogorraren arteko komunikazio bidea. IDE/ATA, SCSI, SATA, USB edo Firewire izan daiteke.
  • ·Errotazio abiadura: Rpm kopurua.

Fabrikatzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Western Digital
  • Maxtor
  • Samsung
  • Hitachi
  • Fujitsu
  • Quantum
  • Toshiba
  • Seagate
  • Zac

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Disko gogor Aldatu lotura Wikidatan