Laguntza:Txantiloiak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nuvola apps kfind.png
Wikipedian sakontzeko
Sakontzeko orriak...

Taulak
Irudiak
Txantiloiak
Erreferentziak
Formulak
Koloreak
Hizkuntzarteko loturak
Denbora lerroak
Koordenatuak

Ikus, gainera...

Tutoriala
Proba orria

Txantiloiek, orri askotan erabiltzeko aukera ematen dizute. Hori dela eta, txantiloiak edonolako akatsik badu, dagoen orri guztietan ikusiko da eta konpontzean, dagoen orri guztietan konponduko da. Wikipedian berria bazara lasai egon, arazoak orokorrean txantiloiak sortzean egoten baitira eta ez erabiltzean. Txantiloi bat beste orri mota guztietatik bereizteko Txantiloi: jartzen zaio izenaren aurretik. Izena aukeratzeko artikulu guztietan erabili daitezkeen karaktere berdinak erabili daitezke. Ezagutuko duzun adibide bat ongi etorriarena da:

[[Txantiloi:ongietorria]]

Txantiloi orri hauetan errepikatu beharreko hamaika gauza desberdin idatzi daitezke, batzuk besteak baino korapilatsuagoak, horrela artikuluetako lana erraztuz. Lehen esan bezala, ezer gutxi dakitenek hobe dute poliki-poliki sortzen badituzte.

Erabiltzea, ordea, oso erraza da. Kasurik sinpleenean giltza bi ({{ }}) gehitu behar zaizkio txantiloiaren izenari alde bakoitzean. Honela egiten da:

{{txantiloiaren izena}}

Eta Txantiloi:ongietorria orrian dagoen guztia (edo ia) txantiloia txertatu duzun orrian bertan azalduko da. Baliteke orria gorde arte ez ikustea txantiloiak orrian izan duen benetako eragina; proba orrian aldaketa batzuk egiteagatik ez da ezer gertatzen.

Ondoren azaltzen den bezala ere egiten baduzu, emaitza berdina izango da. Dena den, ez da komenigarria bot-ei lana errazten baitie Txantiloi: ez jartzeak:

{{Txantiloi:txantiloiaren izena}}

Konplexuagoak diren beste txantiloi batzuek parametroak eskaintzen dituzte. Txantiloiari buruzko azalpenak denetan jarri behar diren arren, zerbait aldakorra dutenetan oraindik gehiago eskertzen dira. Terminoak aldatzeko aukera ematen duten txantiloi batzuekin, artikuluetan erabiltzeaz gainera, beste txantiloi batzuk sortu daitezke.

Txantiloi guztiak ikusteko (kategorizatuta daudenak), Kategoria:Wikipediako txantiloiak ikus daiteke.

Txantiloien estilo gida ikusteko Wikipedia:Txantiloien formatua kontsulta dezakezu.