Lallie Charles

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lallie Charles

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCharlotte Elizabeth Martin
JaiotzaIreland (en) Itzuli, 1869
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Heriotza1919ko apirilaren 5a (49/50 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Herbert Carr (en) Itzuli
Georges Garet-Charles (en) Itzuli  (1895 -  1902)
Anai-arrebak
Familia
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria
Genero artistikoaportrait photography (en) Itzuli

Lallie Charles, sortzez Charlotte Elizabeth Martin (Irlanda, 18691919ko apirilaren 5a) argazkilari irlandarra zen. Rita Martin ahizparekin batera, merkataritza-arrakasta handia izan zuen, XX. mendearen hasierako emakumeen argazki-erretratugile gisa.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lallie Charles, sortzez Charlotte Elizabeth Martin, argazkilari komertziala zen.[2] 1896an, The Nook izeneko lehen estudioa ireki zuen Londresen.[2] 1897an, bere ahizpa Rita Martin harekin hasi zen lanean.[3] 1906an, Rita Martinek bere estudio propioa ireki zuen Londresen, eta bi ahizpak lehiakide bihurtu ziren.

Alice Hughes izan zen Lallie Charlesen inspirazio. Garai hartan, ahizpaz gainera, beste emakume batzuk ere bazeuden argazkigintzan aitzindari zirenak: Christina Broom, Kate Pragnell eta Lizzie Caswall Smith.[4] Lallie Charlesen ikaslea zen, eta Cecil Beaton gizon gaztea familia-argazki baterako paratu zen, zeinak Photobiography liburuan deskribatu baitzuen geroago esperientzia hori.

Ahizpei buruz, hau esan zuen Cecil Beatonek: “Rita Martinek eta haren ahizpa Lallie Charlesek, argazkilari aurkaria bera, kontserbazio-argi leun batean jartzen dituzte haien modeloak, eta eldarniozko ile guztiak modako jarri dituzte argazkietan hartuak izateko”.

Herentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lallie Charlesen eta Rita Martinen negatibo sorta bat gordeta dago National Portrait Galleryn, Lallie Charles Cowell ilobak dohaintzan emana 1994an.[2]

Lallie Charlesen erretratu-galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]