Lancaster etxea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lancaster leinuaren larrosa gorria.

Lancaster etxea Ingalaterrako errege leinu bat izan zen. XV. mendean Ingalaterrako Gerra Zibilan York etxearen aurka borrokatu zen. Lancaster etxeko ikurra larrosa gorria zen. Familiak Lancaster izena Lancasterreko Dukea zen Joanes Gantekoa arbasoarengandik jaso zuen, hau Eduardo III.a Ingalaterrakoaren hirugarren semea izan zelarik.

Ingalaterrako Gerra Zibilan zehar Lancaster etxekoak euren senitartekoak ziren York etxekoei aurre egin zieten. Bi familia hauen arteko ezin ikusia 1399ean Joanes Lancasterkoaren semea zen Henrikek, bere lehengusua Rikardo II.a Ingalaterrakoa erregetzatik kanporatu zuenean hasi zen. Berez Henrike, Eduardo III.a Ingalaterrakoaren biloba zenez, berehala errege gisa onartua izan eta Henrike IV.a Ingalaterrakoa izenez koroatu zuten. Hasiera batean York etxekoek ere onartu zuten, baina gerora euren familia emakumeen bidez Rikardo II.aren bigarren semea izan zen Lionel de Clarence zenaren ondorengoa zela aldarrikatu eta eurak erregetza bereganatzeko eskubide handiagoa zutela aldarrikatu zuten.

Tudor etxea ere Lancaster etxearen ondorengoa zen, Tudor etxeko Margaret Beaufort zena Joanes Lancasterrekoaren birbiloba baitzen. Margaret Beaufort andrea Richmondeko kondea zen Edmundo Tudorrekin ezkondu zen, ondoren Henrike VII.a Ingalaterrakoaren ama izan zelarik.

Lancaster etxeko erregeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lancaster etxea Aldatu lotura Wikidatan