XV. mendea
Wikipedia(e)tik
XV. mendea 1401. urtetik 1500. urtera bitarteko aldia da (bi urte horiek barne).
| Mendeak: | XIV.a - XV.a - XVI.a |
| Hamarkadak: | 1400koa 1410koa 1420koa 1430koa 1440koa 1450koa 1460koa 1470koa 1480koa 1490koa |
| Kategoriak: | Jaiotakoak - Hildakoak |
| XV. mendearen taula |
Eduki-taula |
Gertaerak [aldatu]
Afrika [aldatu]
- Etiopiarren eta Jerusalemen arteko harremana, etiopiar kristautasunari Mendebaldearekin kontaktua ahalbidetu zuena.
- Darfur eta Kordofan erresumen sorrera.
Amerika [aldatu]
- Europarren eta amerikarren arteko lehen kontaktua Antilletan (Leif Ericson izan ezik): Kristobal Kolonen hiru bidaiak
- 1440-69: Moctezuma I.aren eskutik, Aztekak Erdialdeko Amerikako zibilizazio boteretsuena bilakatu zen.
- Maien eta tolteken inperioa 1500ean amaitu zen.
- 1438: Pachacutik Inka Inperioa sortu zuen.
Asia [aldatu]
- Hangul Korear alfabetoaren sorrera.
- 1403: Yongle enperadoreak Txinako hiriburua Nankinetik Pekinera mugitu zuen.
- Timuridoen Pizkundea izan zen Herat eta Samarkanda hirien inguruan,artean Shah Rukh, Baysunghur I.a, Ulugh Beg eta Husayn Bayqara-ri esker.
- Islama ekialderantz hedatu zen: Javan mende hasieran, gero Kalimantanen, Sulu uharteetan eta Moluketan mende amaieran.
Europa [aldatu]
Mendebaldeko kulturan, Erdi Arotik Pizkundera igarotze garaia. Italian Quattrocento garaia.
- 1402: Gaztelak Kanariak konkistatu zituen.
- 1453: Konstantinopolis erori zen otomandarren agintepean eta berarekin batera Bizantziar Inperioa.
- 1478: Errege-erregina katolikoek Espainiar Inkisizioaa sortu zuten.
- 1492: Boabdilek Granada galdu zuen, al-Andalusen bukaera ekarri zuena.
- 1494: Espainiak eta Portugalek Tordesillasko Ituna sinatu zuten, zeinekin Europaz kanpoko mundua banatzea erabaki zuten.
- Jehan Lagadeuc bretoiak lehen hiztegi bretoiera-frantsesa-latina hirueleduna sortu zuen, Catholicon izenekoa (1464), bretoierazko eta frantsesezko lehen hiztegiak.