Lankide:Ainhoa Basurto/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Erosketa-agindu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enpresa-jarduera garatzeko beharrezkoak diren salgaiak edo materialak eskuratzeak berekin dakar erosketa-zikloa osatzen duten ondoz-ondoko etapak martxan jartzea. Etapa horiek hornitu beharra sortzen denean hasten dira, eta produktua eta erosketa-faktura biltegira iristen direnean amaitzen dira.

Erosketa-agindua erosketa-zikloaren lehenengo urratsa da [1]

Definizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erosketa-agindua erosketa-transakzio bat baimentzen duen merkataritza-dokumentua da. Erosle batek saltzaile bati zenbait salgai eskatzeko igortzen dion dokumentua da.

Bi aldeen arteko kontratu-balioa du, saltzaileak (hornitzaileak) eskaera onartzen duenean eta bertan, zein produktu edo zerbitzu mota, kantitate, adostutako prezioa, eta entregatzeko eta ordaintzeko baldintzak, edo ta bi aldeetako batek zehazten dituen beste hainbat baldintza zehazten dira. Enpresa saltzailea eta enpresa eroslea identifiikatzen ditu

Publizitatearen sektorean, erosleak egiten duen dokumentua da, publizitate-salgaiak eskatzeko edo publizitate-kanpaina egin ahal izateko. Saltzailea, erosketa-agindu honetan enpresa eroslea, kanpainaren izena (publizitatearen kasuan), egin nahi diren iragarkiak, kanpainaren hasiera-data eta amaiera-data adierazten dira, kopurua, xehetasuna, prezioa eta ordainketa-baldintzak, besteak beste. Jatorrizko dokumentua saltzailearentzat da, eta eskaera prestatu behar duela esan nahi du. Kopia eroslearentzat da, eta agindutako salgaien edo zerbitzuen ziurtagiri bat da.

Orokortasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erosketa-aginduen helburua zuzeneko kontsumorako edo izakinetarako materialak edo zerbitzuak eskuratzea, kanpoko baliabideak erabiliz bezeroaren eskakizunak betetzea edo barne-iturri bateko instalazioetan behar den materiala eskuratzea (distantzia luzeko izakinen transferentziak instalazioaren barruan) da. Era berean, behin bakarrik eskuratzeko transakzioak egin daitezke, eta erosketak optimizatu, negoziatutako baldintzak ahalik eta gehien aprobetxatuz edo dauden garraio-gaitasunak ahalik eta ondoen erabiltzeko.

Erosketa-aginduak, gutxienez, kopia bat du: jatorrizkoa saltzailearen esku gelditzen da eta dokumentuaren kopia, eroslearen esku. Biek dute zehaztutako eragiketaren berri: erosleak, zer salgai eskatu dituen frogatzeko; eta saltzaileak, aldiz, eskaera prestatzeko eta fakturazio-prozesua hasteko.

Ez du faktura baliorik.

Oro har, erosleak eta saltzaileak sinatzen dituzte dokumentu horiek, eta hornitzaileak aldez aurretik egindako prezio-jakinarazteak babesten ditu prezioak [1].

Osagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Besteak beste, erosketa-aginduek honako hauek zehazten dituzte:

  • Eroslearen eta saltzailearen identifikazio datuak.
  • Erositako produktu edo zerbitzua.
  • Marka eta modelo-zenbakiaren izen espezifikoa.
  • Erositako kopurua.
  • Prezioa unitateko.
  • Erosketa- eta bidalketa-datak.
  • Bidalketa-kokalekua. Erosleak salgaiak jaso nahi dituen kokapena adierazten du.
  • Erosketa-agindu zenbakia. Eskaria identifikatzen duen ondoz-ondoko zenbakia da.

Prozesua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Erosketa erabakia: erosleak erosketa erabakia hartzen du hornitzeko beharra sortzen denean.
  • Erosketa-aginduaren jaulkipena. Dokumentua sortu.
  • Eskaeraren jakinaraztea: eskaera hornitzaileari bidaltzen zaio.
  • Hornitzaileak eskaera bete daitekeela bezeroari baieztatzen dio. Ezingo balu eskaera bete, erosketa-agindua bertan behera gelditzen da. Baliogabetua gelditzen da.
  • Hornitzaileak salgaiak helarazten ditu. Salgaiak erosleak jaso dituela justifikatzen duten dokumentua (Albarana) sortzen da.
  • Fakturazioa: saltzaileak erosketaren faktura eta albarana igortzen dizkio erosleari.
  • Ordainketa: erosleak fakturan adierazitako baldintzen arabera ordainketa egiten du.

Abantailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eroslearen asmoa esplizituki adierazten du.
  • Eskaeraren berrespena suposatzen du.
  • Eskaeraren kudeaketa errazten du.
  • Saltzailea babesten du eroslearen ordainketa uko egite egoeraren aurrean, bi aldeen arteko kontratu-balioa duelako.
  • Hornitzaileek produktu eta zerbitzuen erosketa kontrolatzeko erabiltzen dute eta enpresa-baliabideen plangintzan laguntzen du.
  • Erosketa-prozesua prozedura estandarizatua bihurtzen du.
  • Finantzazioa lortzeko dokumentu bideratzailea da.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erosketa-agindu irekia

Erosketa-agindu irekia egiten den erosketa motari egiten dio erreferentzia. Salgaien salerosketan ez dira lege-baldintzak ezarri. Salmentaren baldintzak eta prezioa hornitzaileak ezartzen ditu, enpresak duen eskaintza eta eskariaren eta prezio-politikaren arabera.

Jaulkitako erosketa-aginduak balioa du erosleak (jaulkitzaileak) berak baliogabetu arte. Erosleak erosketa-agindua bertan behera utz dezake hainbat arrazoirengatik, salgaiaren prezioa aldatu egin delako merkataritza-harremana hasi zenetik erosketa-agindua egin arte, besteak beste.

Hitzartutako erosketa-agindua

Hitzartutako erosketa-aginduak erosketa-motari egiten dio erreferentzia. Prezioak hitzarmen baten bidez adostuten dira, prezioak araututa dituen enpresetan gertatzen da. Erosketa-agindu mota hori ez da ia inoiz erabiltzen, egoera hori ez baita ohikoa.

Emititzeko moduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erosketa-aginduak, gutxienez, kopia bat du, jatorrizkoa saltzaileari ematen baitzaio, eta erosleak, berriz, kopia. Horrela, biek dute zehaztuko den eragiketaren berri.

Jatorrizkoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saltzaileak gordetzen duen dokumentua da. Eskaera prestatzeko eta fakturazio-prozesua hasteko balio du.

Bikoiztua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erosleak gordeko duen dokumentua da. Zein salgai eskatu dituen frogatzeko balio du.

Formatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Logistika-sistemak erabiliz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ERP sistema erabil daiteke. ERP sistemak SKU kodea (ingelesez Stock-keeping unit) eskatzen du.

Informatika-aplikazioak erabiliz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enpresak sortutako txantiloia bidez, prozesua mekanizatu eta errezteko.

Garrantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erosleari eskatzen dituen salgaien ziurtagiri gisa balio dio, baina ia ez da horrela erabiltzen. Gehiago erabiltzen da gastu mota eta zenbat gastatu zuen jakiteko

Saltzaileak eskaera prestatzeko eta fakturazioa bideratzeko balio du, eskaera onartuz gero.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Txantiloi:Gaztelera Escrivá Monzó, Joan. (2014). Gestión de compras. McGraw Hill Education, 5 or. ISBN 978-84-481-9360-7. PMC 892546564. (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).