Lankide:Alvaro006/Web diseinu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Web-diseinua informatika arloko diziplina mota bat da, interfazeak eta plataforma digitalak planifikatu, diseinatu eta inplementatzean datzana. Beste era batera esanda, web-orriak sortzeko beharrezkoak diren elementu guztiak biltzen dituen prozesua da. Hauek dira webgune bat diseinatzean alderdi garrantzitsuenetako batzuk: Interfazeen diseinua, materialen diseinua eta baliabide grafikoak, erabiltzailearen esperientzia, diseinuaren moldagarritasuna gailu mota desberdinekin, eta abar. Orrez gain, interaktibitatea, erabilgarritasuna, baliabideen interakzioak(testua,audio,irudia,bideoa, eta abar.) eta bilatzaileen optimizazioa, arlo honetako alderdi garrantzitsuak ere badira.

Normalean, jendeak taldean egiten du lan, web-orri baten diseinuan egiten diren alderdi desberdinak estaltzeko. Web-diseinatzaileek orriak sortzen dituzte markatze-lengoaiak erabiliz, hala nola HTML edo XML. HTMLn idatzitako elementuak estilizatzeko(Guneen atal bisuala) CSSz bitartez egiten da[1]. Web-orrien garapena errazten duten tresnak daude (CMS), ezagunenetako bat WordPress[2] da, eredu sorta eskaintzen duena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Web-diseinuaren historioa 90ko hamarkadan asi zen, web-diseinurako aro ilun bezala ezagutzen dana[3]. Hasieran web-diseinua kolore ukitu bat ematen zioten pixel monokromodun pantaila beltzetan oinarritzen zen. Beste era batera esanda, ez zan web-diseinua existitzen, zer web-orriak testuz osatuta zeuden. 1991 inguruan, "World Wide Web" lehen webgunea argitaratu zen Tim Berners-Leek fisikariaren eskutik[3]. Esaten denez fisikari hau sarearen sortzaile handienetakotzat kontsideratzen da[4]. Fisikariak sortutako webgunearen helburua bakarra World Wide Web-a zer zen informatzea zen. Gaur egun 32 urte geroago, ziurtatu dezakegu, dudarik gabe, bere erabilerak ugaldu egin direla eta web-diseinuaren bilakaera inoiz baino aktiboagoa dela.

Web-diseinuaren lehenengo urratsak 1995ean eman ziren taulen etorrerarekin, edukiari ordena emanez[3]. Denbora luzez taulen metodoa izan zen web-orriak diseinatzeko metodo herabilena eta era batean horrek diseinuaren eta garapenaren arteko bereizketa sortu zuen. Diseinatzaileek diseinuak sorten ari ziren bitartean, garatzaileek nola funtzionatzen zuten asmatzen ari ziren. Gainera, 1995ean Javascript agertu zen, eta horrek HTMLren hainbat muga konpondu zituen[3].

1996an Flash iritsi zen eta ikusmen-efektuen aukerarekin harrituta utzi zenigun, garai hartan web-diseinuan zeuden hesiak hautsiz. Tresna bakar baten bidez artxibo bat bidalita, arakatzailean erakustea lortzen zuelako. Aro honek mugarri bat markatu zuen, baina denborarekin argi geratu zen ondorioak eta interakzioak ez zirela HTML indizea duen bilaketetarako irekita, eta prozesatzeko ahalmena kontsumitzeak, denborarekin indarra galtzea suposatu zuen.

1998an CSS lenguaia oso popularra bihurtu zen, edukia HTMLn eta formatua eta itxura CSSn bereizten baitzuen. CSSak eboluzio prozesu bat igaro zuen, eta hainbat urte behar izan zituen emaitzarik onenak lortzeko. Hasieran pantaila arakatzailearen arabera aldatzen zen, eta horrek garatzailearen jarduera zaildu zuen.

2003an erabiltzaileetan oinarritutako informazioaren aroa hasten da eta web 2.0 herrikoia bihurtzen da sare sozial eta blogekin batera. Web-diseinuaren fase eboluzionatuago batean sartu ginen, non erabiltzaileei zein bilatzaileei buruz pentsatzen hasi ginen. Hau eta gero 2007an, mobilen diseinua iritsi zen, oso erronka garrantzitsua izan zena. Zer une honetatik aurrera beharrezkoa izan zen webgunearen bertsioak sortzea pantailaren tamainaren arabera. Eta hori posible izan zen sareak eta framework-ak erabiliz.

Azkenik, 2010 eta 2012 tartean agertu zen diseinu sentikorra, gailu adimendunen pantaila ezberdinen tamaina gatazka konpontzeko, informazioa erabiltzaileari modu atseginagoan aurkezteko modu bat aurkituz. Gailu honen bitartez, pantailaren zabalera osoa hartzen duten irudiak erabil daitezke, itxura sinpleago eta garbiagoko web-diseinu minimalistari bidea irekiz. Hau da, edukiak berriro ere protagonismoa hartuz.

Etapak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1. Etapa Analisia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Webgune bat diseinatzerako orduan, garrantzitsuena gure helburuak garbi edukitzea da. Erabaki beharko dugu, zer motatako webgunea nahi dugun, zer merkatutan jardungo garen eta gure sektoreko erabilera ohikoenak. Etapa hau oso garrantzitsua da, zer kasu askotan aurreko ikerketak ez egitea webgunearen gabeziak eta estrategia akatsak agertzea sortarazten du.

2.Etapa Estrategia diseinua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etapa hau webgunea nola sortuko dugun estrategia bat sortzean oinarritzen da, besteak beste:

  • Webgunea garatzeko CMS bat erabiliko dugun edo neurrira egingo dugun erabakitzea.
  • Erabaki erabiliko dugun domeinuaren izena.
  • Erabaki zer hosting erabiliko dugun, gure beharren arabera.
  • Proiektua prestatzeko datak finkatzea

3.Etapa Web arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gure webgunearen arkitektura eta estekaren mapa zehaztea da kontuan hartu beharreko beste gakoetako bat. Webgunea gure neurrira sortzea edo CMS bat erabiltzea erabaki dugunaren arabera, lana neketsuagoa edo gutxiago izan daiteke. Baina edonola ere zehaztu behar duzu zure webgunearen arkitektura, zein maila izango dituen eta zein den erabiltzaileak helburu jakin bat betetzeko jarraitu behar duen prozedura.

4.Etapa Edukiak sortzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hemen erabat sartzen gara alderdi garrantzitsuenetako batean, zer eduki (irudiak, testuak, bideoak...) erabiliko diren zehaztu beharko dugulako.Edukiak aurkitzea ezinbestekoa da arrazoi sinple batengatik, erabiltzailearen esperientzian eta bihurketan eragiten duelako. Gainera, edukiaren arloan, ez dugu ahaztu behar legezko edukia, zure webgunea datuen babeserako araudia eta cookien legea betetzeko beharrak.

5.Etapa Diseinua eta programazioa exekutatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen aipatutako pausoak argi dauzkagunean, diseinatzeko eta programatzeko garaia da. Askotan diseinua estandar bat kontuan hartuta egingo da, baina beste batzuetan probak egiten dira web eredu desberdinak aztertuz eta eredu oien artean emaitzarik onena zein den eta zure helburuak hobekien betetzen dituena hautatuz. Ziurtatu behar dugu dena gure parametrotara egokitzen dela, kalitate estandarra jarraitzen dugula eta webguneak benetan agintzen duena betetzen duela.

6.Etapa Argitaratzea eta probak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Webgune bat hutsetik garatzen dugunean, ezin dugu erabiltzaileen eskura jarri, kalitate-proba egokiak egin gabe. Horretarako dena ondo ibiltzen dela probatu behar da, erregistro fitxategiak aztertu behar dira, baita webgunearen eskaera eta eragiketa kopuru handi bati ematen dion erantzuna ikustea ere. Era onetan, webgunea erabiltzaileen eskura jarri eta zabaltzen hasi aurretik sor daitezkeen akats ohikoenetako batzuk konpondu ahal izango ditugu.

HTML: Hipertestu etiketa hizkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

HTML hipertestu dokumentuak sortzeko elementuen markatze-lengoaia da, ikasteko oso erraza, eta horri esker, edonork, bere bizitzan inoiz programatu ez badu ere, webgune bat sortzeko zereginari aurre egin ahal izango dio. Horregatik, menderatzeko erraza den hizkuntza kontsideratzen da. Hizkuntza hau testu dokumentu batean idatzita dago, horregatik testu editore bat behar dugu web-orri bat idazteko. Testu fitxategi mota hauek .html luzapeneko bereizitasuna daukate.


HTML web-orrien edukia definitzeko erabiltzen den hizkuntza da. Funtsean, testua eta web-orri bat osatuko duten beste elementu batzuk definitzeko erabiltzen den etiketa multzo bat da, hala nola irudiak, zerrendak, bideoak, etab. HTML hasiera batean informazioa zabaltzeko helburuarekin sortu zen testu eta irudien bitartez. Ez zen pentsatu aisialdirako eta kontsultarako gune multimedia bat sortzeko erabiliko zenik. Hala ere, plangintza eskasa izan zuten arren, aldaketak sartu dira denboran zehar erabilera hauei konponbidea emateko (HTML 4.01, HTML 5, etb.).

CSS[aldatu | aldatu iturburu kodea]

CSS(Cascading Style Sheets) diseinu grafikoko lengoaia bat da, marka-lengoaia batean idatzitako dokumentu egituratu baten aurkezpena sortzeko eta definitzeko erabiltzen dena. HTML eta JavaScriptekin batera, CSS webgune askok bisualki erakargarriak diren orrialdeak, web aplikazioetarako erabiltzaile-interfazeak eta GUIak sortzeko erabiltzen duten teknologia da.


Teknologia hau dokumentuaren edukia eta aurkezteko modua bereizteko diseinatuta dago, hala nola, geruzak edo diseinuak, koloreak eta letra-tipoak. Bereizketa honek dokumentuen irisgarritasuna hobetu nahi du, malgutasun eta kontrol gehiago eskaintzea aurkezpen-ezaugarriak zehaztean, HTML dokumentu anitzek estilo bakarra partekatzeko aukera ematen dute .css fitxategi batean estilo orri bakar bat erabiliz eta kodearen konplexutasuna eta errepikapena murrizteko. Formatua eta edukia bereizteak aukera ematen du markatutako dokumentu bera estilo ezberdinetan aurkeztea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Conocimientos y habiiidades necesarias en un diseñador web. universia.
  2. (Gaztelaniaz) «Herramienta de blog, plataforma de publicación y CMS» WordPress.org España 2023-10-20 (Noiz kontsultatua: 2023-10-25).
  3. a b c d (Gaztelaniaz) La evolucion del diseño web. Atalaya.
  4. (Gaztelaniaz) World Wide Web. Mdn web docs.