Lankide:BorjaetaAsier/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Muga konbergenteetako arroak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muga konbergente baten mugimenduak denboran zehar. Bertan subdukzio-eremua nola bihurtzen den kolisio eremu batean ikusten da.

Muga konbergenteak plaken tektonikaren teoriaren arabera, kontrako noranzkoa duten bi plaken elkartzearen ondorioz sortzen diren plaken arteko mugak dira. Plaken izaeren arabera, hau da, muga hauek hartzen duten izaeren arabera, bi multzotan sailkatu daitezke:

  • Subdukzio-eremuak: Subdukzio prozesua dentsitate handiko plaka (beheko plaka, hau da, hondoratutako plaka) dentsitate gutxiagoko plakaren (gaineko plaka edo zamalkatzailea) azpitik barneratzen da, dentsitate desberdintasunagatik. Subdukzio-eremuak bi motakoak izan daitezke: plaka ozeanikoen artean, eta plaka kontinental eta ozeanikoaren artekoa, non plaka ozeanikoa beti subdukzitzen da (muga ozeaniko-ozeaniko plakatan dentsitate handienekoa azpiratzen da).
  • Kolisio-eremuak: Bi plaka kontinentalen arteko kolisioa da. Prozesu hau emateko lehenik subdukzioa eman behar da. Subdukzioa aurrera joan ahala, subdukzitutako plaka ozeaniko guztia amaitzean, plaka kontinentalen arteko talka hasten da.

Badago kasu berezi bat, non lurrazal ozeanikoa (eta kasu batzuetan mantuko arrokak) lurrazal kontinentalaren gainean zamalkatzen dira, ofiolita izeneko arrokak emanez. Prozesu honi, obdukzioa deritzo. Adibide ezagunenak Kaledonia Berriako ofiolita eta Oman-eko ofiolitak dira.

Muga mota honetan, hainbat leku apropos gertatzen dira arro sedimentarioak garatzeko. Hauek mekanismo konbergenteen ezaugarrien arabera garatzen dira (subdukzitzen den plakaren abiadura, eta dentsitatea eta subdukzio angeluaren arabera), hauek subsidentzia mota desberdinen eragile direnak. Subsidentzia mekanismoak aldatzen dira arro motaren arabera, arroaren ezaugarriekin guztiz lotuta egonik. Subsidentzia mekanismorik ematen ez bada, ez da arrorik garatuko. Arro hauetan eragiten duten subsidentzia mekanismo nagusienak hauek dira: lurrazalaren flexioa, zama tektoniko eta sedimentarioak eragindakoa eta litosferaren dentsitatearen irabaztea. Muga konbergenteetan bereizten diren arro nagusienak:


1.-Subdukzio eremukoak

  • Fosa ozeanikoak: Leku hauek itsaspeko leku oso deprimituak dira.Subsidentzia mekanismo nagusia hondoratutako plakaren flexioaren menpe gertatzen da. Fosak betetzen dituzten sedimentu-kopuru nagusia gaineko plakaren arku magmatiko eremutik etortzen dira. Arro sakonak izanik, ingurune sedimentario turbiditikoak dira nagusi. Arro hauek zabalak izaten dira subdukzio abiadura motela denean eta subdukzitzen den plakaren angelua txikia denean. Hauek kolisioa eman baino lehen gertatzen dira. Adibidez, Marianetako irletan, non munduko fosa sakonena da.
    Subdukzio eremuen arroak. Bertan, eskumatik ezkerrea, fosa ozeaniko arroa (trench sediments), arkuaurreko arroa eta arkuosteko arroa ikusten dira.
  • Arkuaurreko (forearc) arroa: Arku magmatikoaren eta fosaren arteko arroa da. Arro honek eragiten duten subsidentzia mekanismo nagusienak arku magmatikoaren hoztea, akrezioprismako dentsitate handiko unitateak ezartzea (pisuaren irabaztearekin) eta zama sedimentarioa dira. Arro hauen sedimentazio faseak onlap egitura erakusten dute arro ertzetan, non sedimentu iturria nagusia arku magmatikoa eta sakonera handitik txikirako segida sedimentario itsastarrak dira. Adibidez, Kalifornia aldeko Great Valley arroa.
  • Arkuosteko (backarc, retroarc) arroa: Arku magmatikoren atzealdeko arroa da, hau sedimentu iturri nagusia izanez. Arkuosteko eremuetan, bereziki kontinental-ozeaniko mugetan, zamalkadura gertatzen dira, eta subsidentzia zama tektonikoaren menpe dago (Pampa arroa dugu adibide). Ostera, beste kasuetan subdukzio-angelu handiarekin (ozeaniko-ozeaniko eremuetan ohikoa da) estentsioa gertatu daiteke arkuaren ostean, subsidentzia faila normalen bidez kontrolatuta egonda. Arkuan bertan ere faila normalek kontrolatutako arro txikiak gertatu ohi dira. Adibidez, Japonia itsasoko arro iraungita.


2-Kolisio eremukoak

  • Lurraldeaurreko (foreland) arroa: Kolisioaren ondorioz sortutako zamalkaduren pisua da subsidentziaren eragile nagusia. Zamalkadurak arkuaurreko kokapenean (beheko plakaren aldera) eta arkuosteko kokapenean (gaineko plakan; arkuosteko arrotiko eboluzioa izanik) gertatu daitezke. Sedimentu iturri nagusia kolisioaren ondorioz sortutako eremu kontinentalak dira (zamalkadura fronteak), lodiera handiak erakutsiz orogeno aldean, eta txikiak kratoi alderantz. Adibidez, Iberiar penintsulako Ebro arroan, Iberian plakaren eta Europa plakaren arteko Tethys ozeanoaren itxiarekin sortua.
    Kolisio eremuko lurraldeaurreko arroa ikusten da (foreland arroa). Bertan izaera kontinentalako plaka zamalkatzailea nola jartzen den subdukzitutako plakaren gainean ikusten da (zamalkadurekin).