Lankide:Hodei Casado

Wikipedia, Entziklopedia askea

Elektrizitatea sortzea, energia mota bat energia elektriko bihurtzea da. Energia elektrikoa sortzeko prozesua, zentral elektrikoak izeneko instalazioetan gertatzen da.

Elektrizitatea energia primarioetatik energia elektrikoa lortzeko gai diren zentraletan sortzen da. Energia primo berriztagarriak haizea, eguzki-erradiazioa edo isas mareak dira eta energia ez-berriztagarriak ikatza, gas naturala eta petroloa dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elektrizitatea sortzeko oinarrizko printzipioak 1820ko hamarkadan eta 1830eko hasieran aurkitu zituen Michael Faraday zientzialari britainiarrak. Bere metodoa, gaur egun oraindik erabiltzen dena, elektrizitatea alanbre begizta baten edo Faraday disko baten mugimenduaz sortzea da, iman baten poloen artean. Zentralak ekonomikoki praktiko bihurtu ziren korronte alternoko (AC) energia transmisioaren garapenarekin, energia transformadoreak erabiliz goi tentsioan eta galera baxuarekin energia transmititzeko.

1882an sortu zen elektrizitatea, Pearl Streeteko dinamo bat gidatzen zuen lurrun-makina batek korronte elektriko bat sortu zuenean, Pearl Streeteko (New York) argiteria publikoa piztu zuena[1]. Teknologia berria azkar hartu zuten munduko hiri askok, eta gas erregaiz hornitutako kaleko argiak energia elektrikora egokitu zituzten. Handik gutxira, argi elektrikoak erabiliko ziren eraikin publikoetan, negozioetan eta garraio publikoa elikatzeko, hala nola tranbiak eta trenak.

Lehen zentralek ur-energia edo ikatza erabiltzen zuten. Gaur egun, hainbat energia-iturri erabiltzen dira, hala nola ikatza, nuklearra, gas naturala, hidroelektrikoa, eolikoa eta petrolioa, baita eguzki-energia, marea-energia eta iturri geotermikoak ere.[2]

Elektrizitatea sortzeko prozesua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Energia sortza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elektrizitatea energia primarioetatik energia elektrikoa lortzeko gai diren zentraletan sortzen da. Enpresek energia sortzen dituzte eta hauek merkaturatzen dituzten konpainiei saltzen diete sortutako energia.

dorre elektrikoak

Energia transmititu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin energia lortu eta elektrizitate bihurtuta, bide goratuetatik (Energia elektrikoa garraiatzeko aireko linea) edo lurpeko bideetatik transmititzen da, zentraletatik azpiestazioetaraino. Han badira beste elementu batzuk, transformadoreak deiturikoak, tentsio elektriko egokia bermatzea helburu dutenak.

Energia-banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elektrizitatea azpiestazioetatik hurbilen dagoen eremuko etxeetara bidaltzen da. zonalde bakoitzaren arabera enpresa bat elektrizitatea banatzen du eta zuk ezin duzu aukeratu zein enpresa eskuratzen dizun energia. Geroago enpresa hori energia faktura enpresa merkaturatu batera bidaltzen dio.

Energiaren merkaturatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zure enpresa merkaturatzailea da beti hauta dezakezuna eta beti fakturak bidaltzen dizkizuna, berak erosten baitie energia sorkuntza-enpresei eta zuri saltzen baitizu.

Zentra elektriko motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziklo konbentzionaleko zentral termoelektrikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

* Estación generadora, Michigan City, Indiana, Estados Unidos, 2012-10-20, DD 03.jpg

Zentral horietan ikatza, gas naturala edo gasolioa erretzen da. Erretzean, ur-depositu baten tenperatura igotzen dute,eta ur lurruna bihurtzen da. Ur lurruna kanporatzen da turbina bat mugituz. Mugimendu hori da, turbinarena, elektrizitatea sortzen duena.

Ziklo konbinatuko zentral termoelektrikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziklo konbentzionalekoen antzera funtzionatzen dute. Horiek bezala, turbina bat dute, ur beroaren lurrunarekin mugitzen dena. Baina, horrez gain, beste turbina bat ere badute, atmosferatik hartutako airearekin mugitzen dena eta erregai fosilen bidez berotzen dena. Ziklo konbentzionaletakoekin alderatuta, abantaila handiak ditu: eraginkorragoak, malguagoak eta ekologikoagoak dira.

Zentral nuklearrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrekoetan bezala, fusio nuklearrak erreaktore batean askatutako beroak goi-presioko ur-kantitate handiak berotzen ditu. Ur Lurruna askatzean elektrizitatea sortzen du sorgailu batera konektatutako turbina batetik igarotzean. Ezberdintasun nagusia, potentzia handiaz gain, erabiltzen duten erregaia da, normalean uranioa.

Zentral geotermikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sistema aurrekoen antzekoa da, baina kasu honetan lurraren barruko bero naturala aprobetxatzen da zorupeko kanalizazioen bidez.

Parque Eólico Molinos Corti (39).jpg

Zentral hidroelektrikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez dute berorik behar.Turbina hidrauliko bat mugitzeko ur-jauzi garrantzitsua erabiltzen dute. Presetan eta urtegietan egin ohi dira.

Haize zentralak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugimenduak energia elektrikoa sortzen du turbina bat mugituz, kasu honetan haizeak sortzen du.

Eguzki zentrala

Eguzki zentralak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi motatakoak dira. Termoelektrikoa eguzkiaren beroa erabiltzen dute ura berotzeko eta sortutako lurruna turbina bat mugitzeko. Fotovoltaikoek eguzki-energia zuzenean elektrizitate bihurtzen dute, zelula fotovoltaikoei esker.[3]

Zentral mareomotrizeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mareen igoerek eta jaitsierek eragindako ur-mugimenduek turbina bat eragiten dute, eta sorgailu baten bidez elektrizitatea sortzen da.

[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Pearl Street Station» ETHW 2017-11-23 (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  2. (Ingelesez) «Power Grid History» ITC Home (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  3. Eguzki energia. .
  4. (Gaztelaniaz) «Cómo se genera la energía eléctrica» Endesa (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).