Lankide:Ibai Furun/Proba orria
Paula Maxine Patton (Los Angeles, Kalifornia, 1975eko abenduaren 5a) aktore estatubatuarra da, Dejá vu, Precious, Mission impossible:
Ibai Furun/Proba orria | |
---|---|
Bizitza | |
Jarduerak |
Ghost Protocol, 2 Guns eta Jumping the Broom filmetan egindako lanagatik ezaguna.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Patton Los Angelesen (Kalifornia) jaio eta hazi zen, eta Hamilton Arte Dramatikoen Institutuan ikasi zuen. Graduatu zenean, beste hiru errealizadorerekin batera aukeratu zuten PBS kateko "The Ride" dokumentalerako. Dokumental horrek lau zuzendari hasiberriri filmatzen zien, zuzendariek Estatu Batuetako gazteei buruzko dokumental bat filmatzen zuten bitartean.
Berkeleyko Unibertsitatean matrikulatu ondoren, ikasketak aldatu eta USCko Zinema Eskola ospetsuan jarraitzea erabaki zuen (Kaliforniako Hegoaldeko Unibertsitatea), non cum laude bezala lizentziatu zen (ohoreekin). Produkzio-laguntzaile gisa lan egin zuen, Discovery Channelen "Medical Diaries" telesailaren produktore izan arte.
Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Patton Robin Thicke musikari eta abeslaria bere bikotekidea da 14 urte zituenetik. 2005ean ezkondu ziren eta elkarrekin seme bat dute, Julian Fuego Thicke, 2010eko apirilaren 6an jaioa. Thicke eta Patton 2014ko otsailean banandu ziren.
2014ko urrian, Paula Pattonek dibortzio-demanda aurkeztu zuen Los Angelesko epaitegi batean, alde bateraezinak adierazi zituen, banatze-data 2015eko otsailaren 21a izanik.
Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zinema
Urtea | Titulua | Pertsonai | Aipatzekoak |
---|---|---|---|
2018 | Traffik | Brea | Ekoizlea ere |
2016 | The Do Over | Heather | |
Warcraft | Garona | ||
The Perfect Match | Sherry | Ekoizlea ere | |
2014 | About Last Night | Allison | |
2013 | Baggage claim | Montana Moore | |
2 Guns | Deb Rees | ||
2012 | Disconnect | Cindy Hull | |
2011 | Jumping the Broom | Sabrina Watson | |
Misión imposible: Protocolo fantasma | Jane Carter | ||
2010 | Just Wright | Morgan Alexander | |
2009 | Precious | Ms. Blu Rain | |
2008 | Mirrors | Amy Carson | |
Swing Vote | Kate Madison | ||
2006 | Déjà vu | Claire Kuchever | |
Idlewild | Angel Davenport/Sally B Shelly | ||
2005 | London | Alex | |
Hitch | Mandy |
Telebista
Urtea | Titulua | Pertsonaia | Denbora |
---|---|---|---|
2018 | Somewhere between | Laura Price | 10 kapitulu |
2012 | Single Ladies | Layla Twilight | 2 kapitulu |
2011 | Law & Order: Special Victims Unit | Fiscal de distrito Mikka Von | 5º kapitulua 12garren denboraldikoa |
2005 | Murder Book | Telebistarako pelikula |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
«Paula Pattonek dibortzioa formalki eskatzen dio Robin Thickeri[1]». 2014ko urriaren 17an artxibatu zen jatorrizkotik. 2014ko urriaren 9an kontsultatua.
(2011ko azaroaren 21a). «Paula Patton Mission Impossible 4 Ghost Protocol nazioarteko kartel berrian[2]». 2011ko azaroaren 23an artxibatu zen jatorrizkotik. 2011ko azaroaren 22an kontsultatua.
Kanpoko estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Paula Patton Internet Movie Database-n (ingelesez).
Banaketari buruzko oharra 2014ko martxoaren 2an Wayback Machinen artxibatua.
- ↑ «Paula Patton pide formalmente el divorcio a Robin Thicke | Noticias De Espectaculos» web.archive.org 2014-10-17 (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).
- ↑ [https://web.archive.org/web/20111123012251/http://www.elmulticine.com/noticias2.php?orden=436556 «Paula Patton en nuevo cartel internacional de Misi�n Imposible 4 Protocolo Fantasma»] web.archive.org 2011-11-23 (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).