Discovery Channel
| Discovery Channel | |
|---|---|
| Jabea | Discovery Communications |
| Emisio eremua | |
| Hasiera data | 1985eko ekainaren 17a |
| Egoitza | Silver Spring, Maryland |
| Kate senidea(k) | TLC Animal Planet OWN: Oprah Winfrey Network Destination America Investigation Discovery Discovery Fit & Health Military Channel Science Velocity |
| dsc.discovery.com/ | |
Discovery Channel EEBBko kable bidezko telebista katea bat da, Discovery Communications konpainiaren jabetzakoa. Bertako saioak aisia, kultura eta hezkuntzaren ingurukoak dira, mundu osoan zehar tokian-tokiko ordaindutako telebista kateen bidez hedatzen delarik. Naguziki zientzia eta naturaren inguruko saioak nahiz dokumentalak izateagatik ezaguna da, beste gaietako saioak ere badituelarik.
Lehenbiziko aldiz EEBBtan 1985eko ekainaren 17an aireratu zen.
Eduki-taula |
Mundua [aldatu]
Discovery Channel telebista kateak 160 herrialdeetan ikusi ahal da, bere seinalea 450 milioi etxebizitzetara iristen delarik. Hauetako herrialde askotan, Discovery Channel katea satelite bidezko plataforma digitaletan ikusgai dago, jatorriz ingelesez aireratzen da baina aipatutako herrialde hauetan hizkuntza ezberdinetan nahiz azpituluekin ere ikus daiteke (hizkuntza horien artean honako hauek daude: gaztelania, alemana, italiera, daniera, portugesa, greziera, poloniera, hungariera, errumaniera eta hindia).
Merkatua eta markak [aldatu]
2004ko Frantziako Tourran Discovery Channel konpainiak 2005an Discovery Channel Pro Cycling Team txirrindularitza taldea babestuko zuela iragarri zuen, bertan Lance Armstrong txirrindularia zegoelarik.
Bestalde, Discovery Channel kateak eta Lowell Behatokiak Discovery Channel Telescope teleskopioa eraiki dute.
Saioak [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- Discovery Channel katearen webgunea (Ingelesez)
- Discovery Channel katearen denda (Ingelesez)
- Discovery Channelen Youtubeko katea ikusgai (Ingelesez)