Lankide:Irati amunategi/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirugarren Munduko herrialde gehienak koloniak izandakoak dira. Independentzia lortu ostean, herrialde hauetako askok, batez ere txikienek, nazioa eta erakundeak lehenengo aldiz eratzeko erronkari aurre egin behar izan zioten. Adibide aipagarria da kolonia izandako herrialdeek beren independentzia lortu eta geroxeago, 1955ean hain zuzen ere, Bandungeko batzarra. Bertan parte hartu zuten herrialdeetatik 29 Hirugarren Mundukoak kontsideratzen dira. Komunean duten iragana dela eta, nazio horietako askok beren ekonomia «garatzen» igaro zuten XX. mende gehiena, eta horietako askok oraindik horretan dihardute. Terminoak, gaur egun ematen zaion erabileraren arabera, ELGA herrialdeen besteko garapen mailara heldu ez diren eta, beraz, garapen bidean dauden herrialdeei egiten die erreferentzia.

1980ko hamarkadan, Peter Bauer ekonomialariak Hirugarren Mundua terminorako definizio bat proposatu zuen. Bauerrek adierazi zuen herrialde zehatz bat Hirugarren Mundua estatusarekin lotzeko irizpideak ez zeudela oinarrituta ez ekonomiaren egonkortasunean, ezta politikaren finkotasunean ere, eta, oro har, prozesu arbitrarioa zela. Hirugarren Munduko kontsideratzen ziren herrialdeak (Indonesiatik hasi eta Afghanistanerainokoak) askotarikoak ziren: batzuk ekonomikoki primitiboak ziren, eta beste batzuk, aldiz, ekonomikoki garatuak; eta batzuk politikoki lerrokatu gabeko eta beste batzuk joera sobietardunak edo mendebaldardunak. AEBko zati batzuk Hirugarren Mundukoak direla ere eztabaida daiteke.

Bauerrek Hirugarren Munduko herrialde guztiek zuten ezaugarri bakar bat antzeman zuen: gobernu horiek guztiek «Mendebaldeko laguntza eskatzen eta hartzen» zutela, eta horrekiko jarrera guztiz kontrakoa zuen Bauerrek. Bada, Gerra Hotzean ere, Hirugarren Mundua terminoa engainakortzat jo zen, terminoak ustez hartzen zituen herrialdeek ez zutelako komuneko identitate ez koherente ezta kolektiborik ere.

Kolonizazioak Hirugarren Munduan izandako inpaktua gai sozial eta kulturaletara arte zabaldu zen. Ian Kapoor poskolonial jakintsuak argudiatu zuen, Bandungeko batzarrean konturatu zenez, sexualitatea gai eztabaidagarria zela. Esan zuen estatu nazio askok «homosexualitatea» ukatzen eta purgatzen zutela, eta gainera «mendebaldeko inportazioari» egozten ziotela errua.

Ameriketako Estatu Batuetako Donald Trump presidenteak eta Turkiako Recep Tayyip Erdogan presidenteak Washingtonen izandako batzarrean, bizkartzain turkiarrek protestari baketsu batzuk eraso zituzten. Horri erantzuteko Iate Arizonako John McCain senatariak Hirugarren Munduko herrialde gisa izendatu zuen Turkia.