Lankide:Joseintx/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Felipe González Márquez Dos Hermanasen jaio zen, Sevillan, (Espainia), 1942ko martxoaren 5ean. Aita Felipe González Helguera izan zuen, Rasines (Kantabria) herrian jaiotako abeltzain enpresaria eta, halaber, Izquierda Republicanako eta UGTkoa kidea; ama Juana Márquez Domínguez zuen. Familiak Sevillako Bellavista auzoan behi salmentarako negozio zuenez, horrek maila ekonomiko nahiko ona eman zien. Horri esker, Felipe Gonzálezek Klaretar Aiten eskolan batxilergoa egin ahal izan zuen [oh 1] eta aurre-unibertsitatea San Isidoro institutuan, biak ere Sevillan. Geroago, zuzenbideko lizentziatura lortu zuen hiri hartako unibertsitatean.[1]

Gaztaroan, Juventudes Universitarias de Acción Católica eta Juventudes Obreras Católicas alderdietako militante izan zen, biak demokristauen gertukoak, baina 1962an, Juventudes Socialistas alderdian sartu zen eta, bi urte geroago, PSOEn.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hau ez da erabat segurua, behin entzun nion aititari.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Intxausti, Jose María (2018). Felipe Gonzálezen bizitza.