Lankide:Joxan Garaialde/Hil

Wikipedia, Entziklopedia askea

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egutegi gregoriotar eta juliotarreko hilabeteak Erromatar Egutegitik datoz. Lehenengo seien izenak euren mitologiarekin lotuta daude, eta azkenak jatorrizko ordena-zenbakiarekin (martxoan hasten zena). Hasierako egutegi erromatarra (Tito Livio Liviok eta Plutarkok bildutako tradizioaren arabera) 10 hilabetekoa zen, zeinari Numa Pompilio erregeak (K.a. 716 - K.a. 674?) beste bi gehitu zizkion. Julio Zesarren garaian, beste aldaketa batzuk egin ziren: urte hasieraren hila aldatu zen; aurrerantzean, urtarrila izango zen, baina ez kasu guztietan, baizik eta erromatarren garai kontsularraren hasierarako bakarrik, eta hil batek haren izena hartuko du julio (euskara batuan uztail), aldaketaren sustatzailearen omenaldi gisa; bere oinordeko eta ondorengo César Augustok hurrengo hilabeteari bere izena emango dio, Augustus, euskara batuan abuztu. [[Kategoria:Hilabeteak]]