Lankide:Joxan Garaialde/Hylobatidae

Wikipedia, Entziklopedia askea

Beste hominoideengandik bereizten dira, batez ere, tamaina txikiagokoak direlako, gorputzaren tamainari dagokionez besoen luzera handia dutelako, zuhaitzetako bizimodu esklusiboagatik, brakiazioa lokomozio-mota nagusi gisa erabiltzeagatik eta bikote monogamikoetan oinarritutako gizarte-antolakuntzagatik[1]. Beste hominoide batzuk bezala, bere garezurreko barrunbea bolumen handikoa da; haien betzuloak handiak dira, eta espezie batzuek deiak areagotzeko aukera ematen dien zaku gularra dute lepoan[2][3]. Egunez lortzen dute janaria, eta espezie gehienak fruta mamiz elikatzen dira batez ere[4], hostoekin eta ornogabeekin osatuz beren elikadura[5].

Hilobatidoak Asiako hego-ekialdeko lurralde gehienetan bizi dira, oihan tropikal euritsuan zein subtropikalean[6], batez ere behe-eremuetan[7]. Batez beste, lau partaideko talde txikiak osatzen dituzten gizarte- eta lurralde-animaliak dira, bikote monogamo batek eta haien seme-alabek osatuak[8]. Lurralde hori aktiboki babesten dute, eta balizko arerioak urruntzen dituzte erakustaldien bidez, batez ere ahotsezkoak, zeinetan talde bakoitzeko bikote helduek abisu-kanta ozenak abesten dituzten bikoteka[4].

Familiako espezie guztiak desagertzeko arriskuan daude, Asiako hego-ekialdeko giza populazioak (gero eta handiagoa dela eta) beren habitata baso-soildu, hondatu eta zatikatu duelako lurra hainbat jarduera ekonomikotara eskaintzeko. Gizakiaren presentziak bere populazioaren gainbeheran lagundu duten beste jarduera batzuk ere bultzatu ditu, hala nola ehiza haragia aprobetxatzeko edo sendagai tradizionalen sargai gisa eta biziak harrapatzea maskota gisa saltzeko edo zoologikoetan erakusteko[9]. IUCNren Zerrenda Gorrian, espezie gehienak desagertzeko arriskuan daude sailkatuta, eta bi arrisku larrian daude[10]. Bi urtean behingo The World's 25 Most Endangered Primates 2016-2018 argitalpenean ere, espezie bat ageri da[11].

. [[Kategoria:Hylobatidae]]

  1. Myers, P., R. Espinosa, C. S. Parr, T. Jones, G. S. Hammond, and T. A. Dewey. (2008). Family Hylobatidae gibbons and lesser apes. ADW - University of Michigan Museum of Zoology.
  2. Geissmann, T.. (2011). «Typical Characteristics» Gibbon Research Lab.
  3. Ankel-Simons, F., 2007
  4. a b Hutchins, M, 2003
  5. Hutchins, M, 2003
  6. Hutchins, M, 2003
  7. Mootnick, A.; Groves, C. P.. (2005). A new generic name for the hoolock gibbon (Hylobatidae). , 971-976 or..
  8. Hutchins, M, 2003
  9. «Lesser Apes» Conservation Internacional.
  10. «Hylobatidae» Lista Roja de la UICN (Unión Internacional para la Conservación de la Naturaleza).
  11. Primates in Peril: The World’s 25 Most Endangered Primates 2016–2018. IUCN/SSC Primate Specialist Group (PSG), International Primatological Society (IPS), Conservation International (CI) y Bristol Zoological Society, Arlington, VA, i-iv; 1–107 or. ISBN 978-0-692-96094-3..