Lankide:Julencasta/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zizur Nagusia

ASIER MARTINEZ[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asier Martinez Echarte, Zizur Nagusian (Nafarroa) jaio zen 2000ko apirilaren 22an. Asier mundu mailako atleta da, 110 metroko eta 60 metroko hesi-lasterketan aditua. Azkenengo urtetan, atletismoan erreferentea bihurtu da Europako eta Munduko atletismo txapelketetan lortutako dominengatik. Nike clubeko partaidea da, hau da, Nike marka da bere babesle ofiziala. Bere entrenatzailea, François Beoringya da.

BIZITZA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asier txikitatik hasi zen atletismoa praktikatzen, bere gurasoen eraginagatik. Izan ere, bere ama, Elena Echarte, hesi-lasterkaria izan zen eta bere aita atleta. Atletismoa praktikatzen hasi zenean, altuera-jauzia egiten zuen. Modalitate honetan, Asier Espainiako sub-18 txapelduna bilakatu zen. Hala ere, altuera-jauzia utzi, eta hesi-lasterketa aukeratu zuen. Hain atleta ona zen, Madrilgo edo Bartzelonako errendimendu handiko zentrora joateko aukera izan zuela, baina aukera ezeztatu zuen. Izan ere, bere herriarekin eta bere lagunekin konexio berezia dauka. Berak dioen bezala:

Hesi lasterketa

"Nire koadrillakoen babesa niretzat dena da. Nire motorra dira. Oso pozik nago haiek beti egon direlako ondoan; asko estimatzen dut hori."

   Ba al dakizu   

Bi dioptriak ondo ikustea eragozten diote, baina horrek ez dio betaurrekoak janztera behartzen. Begiak itxita egin dezakela korrika, dio beti, lasterketak mekanizatuta dituelako

Asier pertsona normal bat da, irakurtzea asko gustatzen zaio, baita musika entzutea ere. Zientzia Politikoak ikasi ditu Bilbon, Euskal Herriko Unibertsitatean. Egunero joaten zen Iruñatik Bilbora ikastera, eta ostean entrenatzera zihoan Iruñara berriro. Bizitza osoa darama hesi-lasterketako izarra bilakatzeko ametsetan, eta jada lortu du. Baina, horretarako, hainbat gauzari uko egin behar izan die. Bakoitzak dituen ametsak lortzeko egin behar diren esfortsu eta sakrifizioen adibide bikaina da. Atletismoan bere erreferentea Pascal Martinot-Lagarde hesi-lasterkari frantsesa da. 2020tik aurrera, asko hobetu du, eta azken urteetan hainbat sari irabazi eta marka gainditu ditu.

SARIAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

URTEA TXAPELKETA LEKUA POSTUA PROBA
2019 EUROPAKO TXAPELKETA 20 URTE AZPIKOAK SUEZIA 16 110 metroko hesi proba
2021 EUROPAKO TALDE TXAPELKETA POLONIA 1 110 metroko hesi proban
2021 EUROPAKO TXAPELKETA 23 URTE AZPIKOAK ESTONIA 1 110 metroko hesi proban
2021 TOKIOKO JOK0 OLIMPIKOAK JAPONIA 6 110 metroko hesi proban
2021 TOKIOKO JOKO OLIMPIKOETAN JAPONIA 4 60 metroko hesi proban
2022 EUROPAKO ATLETISMO TXAPELKETA ALEMANIA 1 110 metroko hesi proban
2022 MUNDUKO ATLETISMO TXAPELKETA AEB 3 110 metroko hesi proban

Gaur egun, Asier Martinezek Espainiako bi marka onenak ditu 23 urtez azpikoen kategorian

   Ba al dakizu   

Asier Martinez atletismoko munduko sailkapen orokorrean 44. postuan dago eta 110 metroko lasterketako sailkapenean 3. postuan dago

  • 60 metroko hesi lasterketan pista estalian
  • 110 metroko hesi hesi lasterketan
Informazioa audio bezala