Lankide:Lapuentika

Wikipedia, Entziklopedia askea

Javier Luis Suescun Molina (Molinat)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Javier Suescun Molina(t)
Javier Suescun Molina(t)
Javier Suescunen argazkia
Datu pertsonalak
Jaio 10/7/1947
Tutera, Nafarroa, Euskal Herria (Espainia)
Lanbidea Margolari, ikertzaile eta irakaslea
Sinadura Fitxategi:Sueskun

Javier Luis Sueskun Molina, 1947ko uztailaren 10rean jaioa, artista, inbestigatzaile eta irakasle nafarra da, Tuterakoa[1].

Lehenengo urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Javier Sueskun, bi irakasleren semea da; Felix Suescun eta Luisa Molinat. Jesuiten Ikastetxean ikasi zuen, zeinetan Hamsik, marrazketa klaseak eman zizkion, Honek eragin handia izango zuen artistan [2].

Formakuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lehen formakuntza etapa Tuteran du leku. Gero, Valentziako Unibertsitatetik Arte Ederretan lizentziatu zen, Pintura espezialitatean[3].

Aurrerago, Valentziako Unibertsitate Politeknikoan Arte Ederretako doktoretza kurtsoak (1983-1985) jarraitu zituen, baita Historiakoak Nafarroako Unibertsitate Publikoan (1996-1997)[3].

Irakasle eta ikertzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lan akademikoari buruz, Iruñako Arte Aplikatu eta Lanbide Artistikoko Eskolan (1972- 1983), Iruñako Huarte Irakasleria Formakuntza Eskola Unibertsitarioan (1983-1990)[1] eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan lan egiteagatik nabarmentzen da.

Azken honetan, Diseinu eta Arteko, Psikologia eta Pedagogiako (1990-1995) eta Geografia eta Historiako departamentuetan kokatzen dugu, Estetika ezaguera areako arduraduna izanik, baita Arteen Teoriakoa ere, (1996-2012) urte tartean. 2012an erretiroa hartu zuen[3].

Iruñako Arte Aplikatu eta Lanbide Artistikoko Eskolan, Artearen Historiako, Marrazketa Artistikoko, baita Pinturako irakaslea izan zen[3].

Horretaz gain, Ondare Artistikoko Batzordean parte hartu zuen 2007tik 2011ra arte, Pedro Salaberri margolaria, Javier Manzanos Garayoa, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle batekin; Imanol Aguirre Arriaga[4].

Nafarroako Gobernuko Vianako Printzea Erakundea eta Iruñako Udala bezalako Instituzio publikoek babestutako Arte Plastiko Txapelketen epaimahietan ere egon da. Olazti, Zintruenigo, Tafalla eta bestelako nafar herrien udalek babesturiko epaimahietan zinpeko gisa aritu da, baita entitate pribatuek antolatutakoetan[3].

Ikerketa pedagogikoari buruzko lanak ere egin zituen. Izan ere, ikerketarako nahikotasun maila dauka[3]. 1996 eta 2000 urte tartean, Nafarroako Kultur Kontseiluaren kide izan zen [1]. Historia, Artea eta Plastikari buruzko prestakuntza klaseak eman zituen eta gertaera estetikoaren balioespenari buruzko hitzaldi-zikloetan parte hartu zuen Nafarroako hainbat herritan[3].

Aldizkarietako artikulu batzuen egile bada, hala nola; "Noticias y conjeturas sobre el primer retablo dedicado a santa Ana en su capilla de la catedral de Tudela"(1990) edo "El medio-entorno de la Capilla de Santa Ana: Tudela en la primera mitad del siglo XVIII"(2002), biak Tuterako Maerindadearen Ikerketa Zentruaren aldizkariarentzat[5]. Baditu ere argitalpenak "Pintores Navarros/ Nafar margolariak" bilduman eta Nafarroako Kutxa Fundazioan, "Rumor de Luz/ Argi Zurrumurrua" (2004) izenekoa[6].

Artista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sueskunen obra aldakorra dirudi. Bilakaera ikus daiteke, bere ikerketa eta esperimentazio lanaren ondorio. Dena den, bere obra ez da oso zabala, artistaren beste alderdi profesional horiengatik[3].

Lehenengo urteetan (1960-1970), forma figuratibo tradizionalen errepresentazioak egin zituen. Hurrengo hamarkadetan estilo espresionista edota abstraktura jo zuen[3]. Pop mugimenduan eta Informalismoan ere mugitzen da[1]. Obra guztiek sentikortasuna igortzen dutela amankomunean dute.

Gainera, genero desberdinekin esperimentatu du, paisaiarekin eta erretratuarekin, kasu. Paisaietan, modu metaforiko batean irudikatzen du natura, denboraren iragateari lotuta. Batez ere, Nafarroako Erriberako eta Ebro Ibaiako paisaiak margotzen ditu[3].

Eraginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere bilakaera artistikoan eragina izan zuten figuren artean, Nafarroako zonaldean Mariano Sinués, Antonio Eslava eta Jesús Lasterra daude. Bestelako lagunen eragina baita jaso zuen, hala nola, Antonio Loperena margolariarena [2] .

Pamplona Ciudad (Iruña Hiria)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pamplona Ciudad 1976ko ekainean Iruñan ospaturiko erakusketa batzuetatik sorturiko talde bat da, artearekin harremana duten 16 profesionalek osatua. Honetan Javier Sueskunek parte hartu zuen[3].

Egoera artistiko lokalaren irudi berritua ekartzea zen aliantza honen helburua. Arlo artistikoaren irekiera bat proposatzen zen, artista desberdinen arteko truke horretatik ekarpen aberasgarriak ateraz[3].

Cascanteko erakusketan izan zen Suescunen obra

Talde honek, Iruñan izandako bestelako topaldi eta esperientzia estetikoen eragina jaso zuen; Danok, Emen, edota Gaur eta Orain dira adibide batzuk[3].

Erakusketa indibidualak[7][aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Paisajes y Figuras/ Paisaiak eta Itxurak" erakusketa, Cascanteko Kultur Etxea (2013)

Hiru multzoek osaturiko erakusketa bat izan zen. Protagonistak; ura, argia eta lehorreko paisaiak izan ziren. Itxurek eta erretratuek ere garrantzi handikoak izan ziren[8].

2012ko NUPen eginiko erakusketari buruzko informazio biltzen duen liburuxka informatiboa
"Paisaiak eta Itxurak" erakusketa, Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Tuterako Kanpusa (2012)

Erakusketa honen kasuan, Nafarroako Gobernuak argitaraturiko dokumentu informatibo bat kontserbatzen da[9].

"Paisaiak eta Itxurak" erakusketa, Bertizko Jaurerria (2011)

Nafarroako Gobernuko kultur programak antolatutako erakusketa bat izan zen, zeinetarako Javier, Iruña Cormenzana eta Mikel Esparza hautatuak izan ziren[10][11].

Erakusketa honteako katalogoan Alicia Ezkerrek honako hitzak eskaintzen dizkio:

"Jadanik ez dira geratzen lanbidezko margolari asko, pintura motel eta lan jarraituzkoak, bizitza ikaskuntza iraunkor gisa ulertzen dutenetakoak...Javier Sueskun horietako bat da"[12]

"Pinturas/Pinturak" erakusketa, Iruñako Pintzel galeria  (2007)

Iruñako erakusketa honetan Javierrek ura eta argiaren tematikarekin erlazionaturiko oleo batzuk aurkeztu zituen, baita elementu horiekin kontrastatzen duten bestelako gaiak gehituz. Artistak esan bezala: "formen disoluzioaren, uraren jariakortasunaren eta argi-aldaketa distiratsuen aurrean, sekanoa eta sotoak daude, hau da, mendien iraupena eta eguzki bizi baten sendotasua, tindagai- jokoetan gutxi erabiltzen dena"[13].

Horren adibide batzuk Eguzki malkarra eta Ebroko sotoako obrak dira, biak pastelez eginak[13].

"Rumor de luz/ Argi Zurrumurrua" erakusketa, El Sario (2004)

Liburuxka informatiboetan, Javier Suescunen obaren inguruan Imanol Agirre Arriagak erantsitako komentario bat ageri da:

Argi Zurrumurrua erakusketan egon zen margo baten argazkia.

"Sueskunen pintura-sorkuntzan, argia objektuetan azal bilakatzen da, ur ezegonkorrei, betiereko harriei eta hosto ahulei bere misterioa xuxurlatuz. Horrela, ibai ertzeako bataila nabalak noizbait amestu duten horien begien barrenean islatu egiten da fantasia eta errealitatearen arteko nahasleta hori. Argiak bizitza hartzen du pintura hauetan, hostodun muinoetan eta adar apurtuen artean zabaltzen delarik. Zeruaren urdina eta ingurunearen berdea fusionatzen dira, argia arte bilakatuz"[14].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d (Gaztelaniaz) Reparaz Leiza, Josu. (2019). «Homenaje de Nafarroa Oinez'19 a Javier Sueskun» Noticias de Navarra (Iruña) (Noiz kontsultatua: 20-02-2024).
  2. a b (Gaztelaniaz) Díez Ochoa, Jan. (2023). Pintores nacidos desde finales del siglo XIX hasta mitad del siglo XX. Tudela. Revista del Centro de Estudios Merindad de Tudela (Noiz kontsultatua: 27-02-2024).
  3. a b c d e f g h i j k l m (Gaztelaniaz) Muruzábal de Solar, José María. (2017). «Javier Sueskun, 60 años de pintura navarra» Diario de Noticias de Navarra (Iruña): 75. (Noiz kontsultatua: 25-02-2024).
  4. (Gaztelaniaz) «Un apoyo a la creación "difícil de mantener" hoy» Noticias de Navarra (Iruña) 26-02-2012.
  5. https://dialnet.unirioja.es/servlet/autor?codigo=1425299
  6. Espainiako Liburutegi Nazionala
  7. (Gaztelaniaz) Sueskun, Javier. (2004). Argi zurrumurrua. Iruña: Nafarroako Kutxa Fundazioa.
  8. https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Canrasoko_sakana,_Tutera.jpg
  9. https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Liburuxka_informatiboa,_2012ko_NUPeko_erakusketa.jpg
  10. (Gaztelaniaz) Oliveira Lizarribar, Ana. (2011). «Retratos, música y escaleras» Diario de Noticias (Iruña): 56. (Noiz kontsultatua: 5-03-2024).
  11. (Gaztelaniaz) Oliveira, Ana. (2011). «Retratos, música y escaleras» Diario de Noticias (Iruña): 56..
  12. (Gaztelaniaz) Díez Ochoa, Jan. (2023). «Pintores nacidos desde finales del siglo XIX hasta mitad del siglo XX. Tudela.» Revista del Centro de Estudios Merindad de Tudela.: 164-166. (Noiz kontsultatua: 27-02-2024).
  13. a b (Gaztelaniaz) Echeverría, Paula. (2007). «Javier Sueskun da un paso adelante en la temática del agua y la luz con nuevas pinturas» Diario de Noticias (Iruña) 72 (Noiz kontsultatua: 5 de marzo de 2024).
  14. (Gaztelaniaz) Suescun, Javier. (2004). «Rumor de luz. Argi zurrumurrua.» Nafarroako Kutxa Fundazioa (Iruña: Nafarroako Kutxa Fundazioa): 6-9..


Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Díez Ochoa, Jan. (2023). Pintores nacidos desde finales del siglo XIX hasta mitad del siglo XX. Tudela. Revista del Centro de Estudios Merindad de Tudela,164-166.
  2. Suescun Molina, Javier. (2004). Rumor de luz. Argi zurrumurrua. Fundación Caja Navarra, 6-40 .
  3. Espainiako Liburutegi Nazionala
  4. Dialnet. https://dialnet.unirioja.es/servlet/autor?codigo=1425299
  5. Diario de Noticias egunkaria
  6. Nafarroako Gobernuko Agenda
  7. Artistaren erakusketei buruzko liburuxkak