Tutera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Tutera

 Nafarroa Garaia
Tuterako bandera

Tuterako armarria

Izen ofiziala Tudela
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Tuterako merindadea
Alkatea Luis Casado Oliver (UPN)
Herritarra tuterar
Koordenatuak 42°3′50″N 1°36′20″W / 42.06389°N 1.60556°W / 42.06389; -1.60556Koordenatuak: 42°3′50″N 1°36′20″W / 42.06389°N 1.60556°W / 42.06389; -1.60556

Navarra municipalities Tudela.png

Eremua 215,7 km2
Garaiera 264 m
Distantzia 96 km Iruñera
Posta kodea 31500
Biztanleria 35.358 bizt. (2012)
Dentsitatea 163,92 bizt./km²
Sorrera XI. mendea ( hiri musulmana )
http://www.tudela.com

Tutera[1] Nafarroa Garaiko hegoaldeko udalerri bat da, probintzia osoko jendetsuenetan bigarrena (Iruñea da lehena), eta Erriberako hirigune nagusia.

Tuterako merindadeari izena eman dio, eta bertako hiririk handiena da, 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 35.358 biztanle zituen.

Mugakide udalerri hauek ditu: Iparraldean Castejón eta Arguedas; mendebaldean Cintruenigo; ekialdean Fustiñana eta Ribaforada; eta hegoaldean Ablitas, Murchante eta Cascante.

Tuteraren ikuspegia.
Alde Zaharreko eraikinen ikuspegia.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriaren euskal izen arautua Tutera da, nahiz eta batzuetan Muskaria izena ere erabili izan den. Bestetik, udalerriaren izen ofiziala gaztelaniazko forma (Tudela) da.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tutera 1861ean, Francisco Coello kartografoaren planoan.

Ebrok ipar-ekialdean inguratzen du hiria eta Queiles eta Mediavilla ibaiek mendebaldetik ekialdera zeharkatzen dute.

Bardeetako Natura Parkea udalerriaren ekialdean dago.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tuterak klima mediterraneo-kontinentala dauka, estepako klima hotza (Bsk) Köppen klima sailkapenaren arabera, Ebroko depresioaren inguruko udalerriek bezala. Urteko batez besteko tenperatura 14,6 gradukoa eta batez besteko prezipitazioak 400mm ingurukoak izaten dira. Urteko euri egunak 90 inguru dira[2].

Herrigunearen kanpoaldean hiru estazio meteorologiko daude. Lehena, Tarazona eta Tutera bitarteko errepidearen ondoan dago, itsasoaren mailatik 300 metrora.[3] Estazioa Espainiako Meteorologi Agentziaren (AEMET) jabetzakoa da. Bigarrena, itsasoaren mailatik 258 metrora dagoen Nekazaritza ministerioaren estazio meteorologikoa da[4]. Eta hirugarrena, Montes del Cierzo industrialdearen ondoan dagoen Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuaren jabetzako estazioa, itsasoaren mailatik 314 metrora.[5].

Datu klimatikoak (Tutera 1986-2009)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 19.0 26.6 30.0 30.5 36.0 40.0 40.5 41.0 39.0 30.0 24.9 21.0 41.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.8 12.5 16.6 18.4 23.3 27.9 30.8 30.6 25.8 20.1 13.8 10.1 20.0
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.9 7.7 11.0 12.9 17.3 21.3 23.9 23.9 20.0 15.3 9.8 6.4 14.6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -7.0 -6.0 -7.0 -2.0 0.0 6.0 9.0 8.8 5.5 0.0 -5.0 -9.0 -9.0
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 2.0 2.9 5.4 7.4 11.2 14.8 17.1 17.1 14.1 10.5 5.7 2.8 9.3
Pilatutako prezipitazioa (mm) 24.5 19.1 24.1 42.5 46.9 32.2 18.8 25.1 42.9 41.4 29.3 31.8 378.6
Iturria: meteo.navarra.es[2]


Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Foruen plaza, herriaren erdigunean.
Monrealgo dorrea, Lourdes auzoan.

Tuterak honako auzoak ditu: Lourdes, Azucarera, Virgen de la Cabeza, Griseras, Velilla, Elola, Zentroa, Gardachales, Queiles, Institutua, Musikarena.

  • Lourdes: Auzoa 1950eko hamarkada eraiki zen Lasa aitaren ekimenaren bidez Tuterara bizitzera etorritako hainbat biztanleri etxebizitza duina emateko asmoarekin. Auzoari "etxe merkeak" ezizena jarri zitzaion.
  • Azucarera: 1990eko hamarkadan eraiki zen Tuterako azukre lantegia eraitsi eta horren inguruko lurretan udalak hirigintza plan bat prestatzean. Auzoak txalet adosatuak eta etxebizitza blokeak batzen ditu.
  • Virgen de la Cabeza: Alfarorako errepidea eta Virgen de la Cabeza kalearen artean dagoen auzunea da. Dentsitate txikiko eraikuntzak eta hirigintza desordenatua dira auzoko hirigintzaren ezaugarriak.
  • Griseras: Muga zehatzik gabeko auzoa da, Zaragozarako errepidearen bi aldeetan eraikitako auzoa da. Bertan zezen plaza eta Otoño parkea daude. Iparraldean burdinbidearekin egiten du muga.
  • Velilla: Alfarorako errepidearen hegoaldean eraikitako auzo berria da. Herriko udal industrialdearen iparraldean. Hirigintzari dagokionez, dentsitate txikiko auzoa da, txalet adosatuak nagusi direla.
  • Elola: XX. mendearen erdialdetik aurrera eraikitako mendebaldeko zabalgunea da. Mugak Diaz Bravo, Almoceda eta Loretoko aldapa kaleak dira. Dentsitate ertain eta altuak nagusi dira bertan.
  • Erdigunea: Erdigunea, Tuterako ekialdeko zabalgunea da. Kalerik garrantzitsuenak Zaragoza etorbidea, Kaputxinoen kalea eta Juan Antonio Fernandez kalea dira. Kaleak oro har estuak dira, eta hiriko gainontzeko tokietan baino eraikuntza altuagoak daude bertan.
  • Gardachales: Griseras eta Puente de la Ribera merkatataritza-gunearen artean dagoen auzo berria da. Tuteran azken urteetan eraikitako auzo guztietan bezala, dentsitate txikiko eraikuntzak dira nagusi bertan.
  • Queiles edo La Albea: Musikaren auzoa eta Santa Quiteriako basoaren artean dago. Auzoak ondoko Queiles ibaiaren izena hartzen du eta bertan kale luze eta zuzenak dira nagusi. Horrez gain, Queiles ibaiaren gainean zubi berriak eraikitzea aurrikusten da.
  • Institutua: Gardachales auzoaren hegoaldean dago. Auzoko hirigintzan oinezkoentzako kale estuak nagusi dira. Auzoaren izena Benjamin de Tudela bigarren hezkuntzako institututik eratorria da. Auzoko gunerik garrantzitsuena Alfontso I.a Batailatzailearen plaza da.
  • Musikaren auzoa: Virgen de la Cabeza auzoaren mendebaldean dagoen auzune txikia da, industrialdeetatik gertu. Paraleloki hedaturiko familia bakarreko etxeek osatzen dute. Auzoko gune berde bakarra Musikaren parkea den arren, udalak herriko parkerik handiena izango denaren proiektua prestatzen dabil.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mejanako atea.

VIII. mendetik XII. mendera Islamen menpe egon zan hiria, bai eta Erribera guztia ere. Banu Qasi edo "Ebroko muladiak" sendi indartsua izan zen bertan nagusi 1119an Nafarroako Erresumak hiria bereganatu zuen arte.

Sakontzeko, irakurri: «Banu Qasi»

Hala ere, XVI. mende arte kristauak, juduak eta musulmanak elkarrekin bizi izan ziren nahiko harreman baketsuan.

Juduei dagokienez, XI. eta XII. mendeak izan ziren distiratsuenak zientzia, filosofia eta literatura arloetan izen handiko egileak sortu baitziren. 1170. urtera arte, "Judutegi Zaharra" gaur egungo katedralaren inguruan zegoen, baina urte hartan Antso VI.a "Jakintsua" erregeak lekuz aldatu zuen orduko hiriko harresien aldera eta "Judutegi Berria" sortu zuen.

XVI. mendean, Errege-erregina Katolikoek Nafarroako Erresuma menperatu zutenean, Tutera izan zen azken herria men egiten, 1512. urtean.

Bestalde, XIX. mendean, 1808ko azaroaren 23an Napoleonen armadak "Tuterako Bataila" izenekoa irabazi zuen.

Espainiako Gerra Zibilean, berriz, Tutera eta Nafarroa Garai gehiena Francoren alde agertu zen. Guda igarota, etorkin asko hartu zituen hiriak Aragoitik eta Gaztelatik (batez ere Soriatik) iritsitakoak nagusiki. Azken urteotan, Latinoamerikatik eta herrialde arabiarretatik joandako jende ugari bizi da udalerrian.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paper industria, Ebro ertzean

Tuteraren ekonomiaren ardatza nekazaritza izan da historian zehar, dena den, XX. mendean, industria eta turismoa garatu zituen,eta hala finkatu zen Tuterak Erriberarentzat, eta oro har, Nafarroa Garaiko hegoaldearentzat duen garrantzi ekonomikoa.

Turismoari dagokionez, gero eta gehiago dira Tuteran dauden hotelak, besteak beste:

  • AC Tudela **** [1]
  • Aire de Bardenas Hotela **** [2] (Ejearako errepidean)
  • Tudela Bardenas Hotela *** [3]
  • Santa María Hotela *** [4]
  • NH Delta Hotela **
  • Remigio Ostatua ** [5]
  • La Parrilla Ostatua *

Tutera Nafarroa Garaiko bigarren hiria da biztanleriari eta garrantzia ekonomikoari dagokienez. Horrek hainbat negozio sortzea ekarri du, merkataritza-guneak herriaren kanpoaldean eta hainbat denda herrigunean.

Enpresa garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tuteran edo haren inguruan dauden enpresa garrantzitsuenak honakoak dira:

  • Guardian Navarra: Kristala ekoizten duen enpresa.
  • Dinamit Nobel: Autoetarako plastikozko atalak ekoizten dituen enpresa.
  • UVESA: Nekazaritza eta abeltzaintzarako aritzen den enpresa, besteak beste, pentsuen ekoizpenean eta hegaztien hiltegi gisa.
  • Nacesa: Osagai elektronikoak ekoizten dituen enpresa.
  • SKF: Errodamenduak ekoizten dituen enpresa

Bardeetako aprobetxamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroan, Tuterak, Fustiñana, Cabanillas, Cortes, Buñuel, Carcastillo, Melida, Kaparroso, Alesbes, Cadreita, Valtierra, Arguedas, Santakara, Martzilla, Faltzes, Azkoien, Funes, Milagro, Corella, Olibako monasterioa, eta Erronkariko ibarra eta Zaraitzu ibarrekin batera, Nafarroa Garaiko Bardeetako elkartea osatu zuen, Bardeetako lur komunak nekazaritzarako erabiltzeko asmoz.

Parke eolikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroa Garaiko parke eolikoak»

Tuterako udalerriaren mugen barruan, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak eraikitako Montes del Cierzo I eta Montes del Cierzo II izeneko parke eolikoak daude. Lehenak 29,40 megawatteko potentzia du, eta bigarrenak 30,80 megawattekoa. Bi parkeen jabea Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernua da gaur egun.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tuterako biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006 2008
8.373 8.996 8.920 10.511 10.882 12.647 13.518 16.000 21.121 24.953 26.461 29.918 32.802 33.910

2008ko erroldaren arabera, 5.146 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %15,71 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren gainetik).

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondare erlijiosoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tuterako katedraleko Andre Maria Zuria.
  • Foruen Enparantza edo "Plaza Berria": 1687. eta 1691. urteen artean eraiki zuten, Erdi Aroko harresien kanpoaldean. Haren azpian Queiles ibaia igarotzen da. Zezenketak ere egin izan dituzte bertan, inguruko etxeetako marrazki batzuek erakusten dutenez. Halaber, plazako etxeetan Erriberako herrien ezkutuak eta familia noble batzuenak ageri dira. Enparantzan, Erlojuaren Etxea delakoa dago kokatuta.
  • Plaza Zaharra: Katedrala eta gaur egungo udaletxearen artean kokatutakoa.

Bestelako monumentu zibilak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tuterako Museoa: Katedralaren ondoan dagoen "Dekano Jauregia"n kokatua, XV. mendekoa.
  • Zubia: Hamazazpi arku dituen Ebro ibaiaren gaineko zubia.
  • San Adriango Markesaren jauregia: XVI. mendean eraikia, Distantziako unibertsitatearen Tuterako egoitza dago bertan.
  • Uharteko Markesaren jauregia: Udaleko artxibo nagusia eta liburutegiaren egoitza.
  • Antso VII.a Indartsuaren jauregia: Antzinako gazteluaren arrastoak Santa Barbara muinoan daude.
  • Muñoz Sola Museoa: Artelan inpresionistak biltzen dituen museoa.

Administrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: Tuterako politika

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tuterako alkatea UPN alderdiko Luis Casado da 2003ko udal hauteskundeez geroztik. 2007an Udaleko 21 zinegotzietatik hamabi lortu zituen Nafarroako Herriaren Batasunak eta hortaz, gehiengo osoa. Baliogabeko botoak 272 izan ziren (emandako guztien %1,54) eta 256 boto zuri izan ziren (botoen %1,47). Abstentzioa %27,00koa izan zen.

2011ko udal hauteskundeetan ere UPN (8 zinegotzi) izan zen bozkatuena, gehiengo absolutua galdu bazuen ere; jaitsiera horretan funtsezkoa izan zen PPk lortutako emaitza (4 hautetsi). PSNk (5) eta I-Ek (4) ere ordezkaritza lortu zuten, ez ordea NaBai 2011k, Bilduk eta DNEk. Boto kopuruetan 2007tik 2011ra izugarrizko gorabeherak egon ziren[6].


Udal Hauteskundeak Tuteran
Alderdi politikoa 2011 2007
Botuak% Zngtzk Botuak% Zngtzk
Nafar Herriaren Batasuna (UPN)  %33,44 8  %49,29 12
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN)  %22,61 5  %31,23 7
Izquierda-Ezkerra  %17,76 4 - -
Alderdi Popularra (PP)  %16,07 4 - -
Nafarroa Bai (NaBai)  %3,32 0  %10,95 2
Bildu  %2,37 0 - -

Tuterako alkateen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
2011 Luis Casado Oliver (UPN)
2007 Luis Casado Oliver (UPN)
2003 Luis Casado Oliver (UPN)
1999 Luis Campoy Zueco (UPN)
1995 Luis Campoy Zueco (UPN)
1991 José Antonio Pérez Sola (PSN)
1987 José Antonio Pérez Sola (PSN)
1983 José Antonio Pérez Sola (PSN)
1980 Alberto Tantos Bordonaba (PSN)
1979 Francisco Álava Jimenez (PSN)

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea plaza zaharrean dago, katedralaren ondoan. XV. mendean eraikitako eraikin hau Tuterako udalaren eraikinik garrantzitsuena da oraindik ere, eta udalaren bulego nagusiak biltzen dira bertan. 1490ean eraiki zen. Udaletxe izan aurretik, eraikina Azkoiengo Mosen Pierresen jabetza izan zen.

Historian zehar hainbat eraberritze izan ditu, batez ere XVII., XIX. eta XX. mendeetakoak. Fatxada nagusia 1938an eginiko lanen ondorio da.

Eraikin honen aurretik udala katedralaren klaustroan hartu zen, baina 1550. urtearen hasieran goitzaindegiari eman zion udalak eraikin hori, bertan abatetxea eraikitzeko.

  • HELBIDEA: Plaza Zaharra, 1

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Tutera eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldan jasota dagoenez, herritarren % 1,17k daki euskaraz.

Euskal hiztun gehien dituen Erriberako herria da. Eskola publikoetan Euskera ez da ofiziala,ematen den eredu bakarra A(gaztelera)da. Ikastola pribatua dago eta hara joan behar duzu euskeraz ikasi nahi baduzu.

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alberto Elcarte[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alberto Elcarte autobus konpainiak Tutera Cascante eta inguruko herriekin batzen ditu. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

Automoviles Rio Alhama[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Automoviles Rio Alhama konpainiak Errioxan dagoen Aguilar del Río Alhama udalerriaren eta Tuteraren arteko linea ustiatzen du honako ibilbidearekin:

Condaren lineak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñea - Zaragoza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Condaren Iruñea eta Zaragoza bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Egunean bost zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Lineak honako ibilbidea dauka:

Cortes - Iruñea / Tutera - Cortes[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Condaren Cortes eta Iruñea bitarteko autobus linea zuzenak egunean zerbitzu bakarra dauka norabide bakoitzean. Ibilbidea honakoa da:

Tutera - Zaragoza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Condaren Tutera eta Zaragoza bitarteko autobus lineak lau zerbitzu dauzka egunean. Ibilbidea honakoa da:

Tutera - Iruñea (zuzena)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AP-15 autobidetik zuzenean doan Condaren linea honek bost zerbitzu ditu Iruñerako norabidean eta beste bi Tuterarakoan.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Foruen enparantza jaietan
  • Aste Santua: XIV. mendean dauka jatorri historikoa. 2002an Espainiako "Interes Turistikoa duten Jaiak" izendatu zuten.

Larunbat Santuan, Foruen enparantzan "Volatín" izeneko panpina erakusten dute Erlojuaren Etxean, Juda Iskariote irudikatzen duena. Pazko Igandean, berriz, "Bajada del Ángel" edo "Aingeruaren jaitsiera" egiten dute plaza horretan bertan, 1851. urtera arte Enparantza Zaharrean egiten zuten. Ekitaldi horretan, ume bat jaisten dute soka batetik zintzilik, plazan dagoen Ama Birjinaren irudiarekin bat egin arte.

  • San Juan:Tuterako Lourdes auzoan ospatzen dira 1977. urtetik, San Joan egunetik hurbilen dagoen asteburuan. Jaien hasiera iragartzen duen suziria ostiralean jaurtitzen da.
  • "Barazkiak goresteko Jardunaldiak" ("Jornadas de Exaltación de las Verduras"): Udalak urtero antolatzen ditu maiatzean, Erriberako barazki ezagunak nabarmentzeko.

Erromeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kristorena:

  • Maiatzaren 1a. 1734. urtetik ospatua, herritarrak Santa Barbara muinoaren magalean eta Ebro ibaiaren eskuinaldean dagoen Kristoren baselizara joaten dira erromerian. Bidean, "culeca" izenez ezaguna den ogiz eginiko opil gozoa jaten da.

Kentze Santuarena:

  • Maiatzaren 22a. Izen bereko baselizara egina. Kristoren erromerian bezala, izen bereko opila jaten da, arratsaldean.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Elizbarrutiko museoa, jauregi dekanalean kokatua.
  • Muñoz Sola arte moderno museoa.
  • Tuterako elizaren artxiboa, XI. mendetik aurrerako dokumentuak daude bertan.
  • Castel Ruiz kultur aretoa, Musika eta jota eskolaren egoitza. Auditorioa ere bada.
  • Miguel Sanchez Montes kultur aretoa.
  • Gaztanbide Teatroa, berreraikitze prozesuan gaur egun.
  • Moncayo Zinema.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tuterar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tutera Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa