Paisaia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Paisaia
Landa paisaia (Aldude inguruko ikuspegia)
Hiri paisaia (Bilbo)

Paisaia edo inguraldea biztanleria jakin batek sumatutako lurralde zatia da, izaera izadiak eta gizakiak eta hauen arteko harremanak sortua. Atmosferaren eta litosferaren arteko gizatiartu lurraldea da, gizadiak flora eta fauna erabiltzearen ondorio den ekoizpena, eta klimak eta geologiak baldintzatzen du. Orohar, lurralde antolaketa sortzen duen giza ekoizpen honek landa paisaia eta hiri paisaia ditu ezberdintasun eremu nagusi.

Paisaia interpretazio iturri da beraz, eta alor ugaritan aztertzen da: paisaiaren historian eta teorian, soziologian, arte plastikoetan, irudi teknikan eta gizarte zientzietan.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Paisaia artea: edozein arte alorrean paisaia lan tresnatzat hartzean datza.
  • Paisaia arkitektura: edozein paisaia eta garten proiektatzean, diseinatzean eta kudeatzean datza. Horrela: paisaia diseinugintza, paisaia ingeniaritza, paisaia proiektugintza, paisaia lorezaintza, paisaia ekologia, paisaia biologia, paisaia arkitektoa, paisaiagile edo paisaiaria.

Paisaia motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurraren gainazalean bereizten diren formetako bakoitzari paisaia deritzo. Ezaugarri nagusienak hauek dira: geologikoak, biologikoak, klimatikoak eta antropikoak.

  • Ezaugarri geologikoak: Erliebea nolakoa den adierazten digu eta nolako inguruak dituen.
  • Ezaugarri biologikoak: Zer-nolako landaretza eta animaliak bizi diren adierazten digu.
  • Ezaugarri klimatikoak: Horretan tenperatura eta prezipitazioak adierazten digu.
  • Ezaugarri antropikoak: Pertsonen eragina adierazten digu.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paisaia Aldatu lotura Wikidatan