Lankide:Laskorain12/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xabier Artola

Xabier Artola (Irura, 1995) Euskal dantzari ospetsua da. Tolosako Udaberri dantza taldean aritzen da. Euskal Herriko Dantza Txapelketako irabazle izan da Idoia Besadarekin batera 2016, 2017 eta 2018an.

Bere dantzaren hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi urte zituelarik, Irurako Lats dantza taldean apuntatu zuten bere gurasoek. Hamabi urterekin Udaberri dantza taldera mugitu zen.

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hemezortzi urterekin, txapelketetan parte hartzen hasi zen, bere bikote Idoia Besadarekin. Bere bizitzan zehar 50-60 txapelketetan hartu zuen parte, eta horietatik 30 irabazi. Euskal Herriko txapelketan 2015-ean bigarren postuan geratu ziren, baina hurrengo hiru urteetan irabazi egin zuten, horrela Nestor Basterretxeak egindako txapelketako azken eskultura Irurako udaletxera eramanez. Zoritxarrez, 2018an, 23 urte zituela txapelketak alde batera utzi zituzten.

Dantza bikotea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esan bezala, bere dantza bikotea Idoia Besada da eta 2015-ean hasi ziren batera dantzatzen. Idoia Besada Pasaiakoa da eta bere bizitzan 5 Euskal Herriko txapelketa irabazi ditu. Astean 2 edo 3tan entrenatzen dute. Idoia eta Xabi beraien pausoekin arriskatzen dira, nahiz eta batzuetan nahi ez bezala atera.

Trajeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketetan ere, trajeak garrantzitsuak ziren, horregatik, Ramón Garcia Euskal traje adituarena joaten ziren.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

18 urterekin, arkitektura ikasi zuen. Erromako unibertsitatera joan zen, eta bere Erromako logelan ensaiatzen zituen bere pausoak. Horrez gain, dantza irakaslea ere bada, herri askotan irakatsi du, adibidez Iruran. Azken urteetan Euskal Herriko txapelketan esatari bezala ere aritu da.