Lankide:Laza8/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Charles Darwin (1809-1882)

Charles Robert Darwin (Shrewsbury, 1809ko otsailaren 12a - Down House, 1882ko apirilaren 19a) naturalista eta biologo ingelesa izan zen. Eboluzio biologikoaren ideia hautespen naturalaren bitartez proposatu zuelako ezaguna da, beste zientzialari batzuekin batera, hain zuzen, Alfred Russel Wallace-kin. 1859. urtean Espezieen jatorria izeneko lana argitaratu zuen. Darwinen esanetan,  bizidun espezie guztiek arbaso komun batetik eboluzionatu zuten hautespen naturalari esker. Eboluzioak komunitate zientifikoaren onespena lortu zuen, baina aldi berean, eboluzioa hautespen naturalaren ondorioz gertatzen zela azaltzen zuen teoriak ez zuen onarpenik izan 1930[1]. urtera arte. Gaur egun, eboluzio modernoaren sintesiaren oinarriak jasotzen dira Darwin-ek idatzitako teorian. Teoriak egokitze batzuk jasan dituen arren, Darwin-en aurkikuntzak abiapuntutzat hartzen dira Biologian , biziaren dibertsitatearen[2] gainean egindako behaketen emaitzak azalpen logiko baten bitartez batzen dituelako.

Darwin 16 urterekin Edimburgo-ko Unibertsitatera medikuntza ikastera joan zen. Hala ere, denbora pasa ahala, medikuntzako ikasketak baztertu zituen ornogabe itsastarrak aztertzeko. Darwin medikuntza ikasten zegoenean, birritan ebakuntza-gela batean aritzeko  aurkeztu zuen bere burua, eta bietan ihes egin zuen hunkituta. “Hau izan zen kloroformoaren zorioneko egunak baino lehenago”, idatzi zuen haren autobiografian[3]. Geroago, Cambridge-ko Unibertsitateak natur zientzekiko pasioa areagotzen lagundu zion. HMS Beagle-n egindako bigarren bidaiak goi-mailako geologo moduan hartutako ospea sendotu zuen; haren behaketek eta teoriek Charles Lyell-ek proposatutako ideia uniformistak babesten zituzten, Bere Bizitzaren Bidaia izeneko liburua argitaratzeak idazle entzutetsu egiten zuen bitartean. Bizitza basatiaren antolamenduari buruz eta bere bidaian jasotako fosilei esker piztutako jakin-mina dela eta, Darwin-ek espezieen transmutazioari buruz ikertzen hasi zen, eta 1838. urtean, hautespen naturalaren  eztabaidak plazaratu zituen arren, denbora behar zuen ikerketa sakon bat egiteko, eta haren lan geologikoek lehentasuna zuten. 1858. urtean bere teoria idazten zegoen bitartean, Alfred Russel Wallace-k antzeko ideia deskribatzen zuen saiakera bidali zion Darwin-i eta, horrela bien teorien baterako argitalpena egiten behartu zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen urteak eta hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Charles Robert Darwin Shrewsbury-n, Shropshire-n, Ingalaterran, jaio zen, 1809 otsailaren 12an. Robert Darwinek izandako semeen artean bosgarrena izan zen. Erasmus Darwin-en eta Josiah Wedgwood-en iloba zen. Bi familiek antzinako tradizio unitarista jarraitzen zuten. Dena den, Wedgood familiak anglikalismoa[4] bereganatu zuen. Robert Darwin librepentsalaria zen eta eliza anglikano batean bataiatu zuen haren semea, nahiz eta amarekin Charles eta bere anaiak ofizio unitaristetara joan. 8 urterekin, Charlesek, Historia Naturalarekiko eta espezie-eredu desberdinen bildumekiko zaletasuna handia zuen. Hori dela eta, 1817. urtean eguneko eskolan inskribatu zen. Urte horretako uztailean bere ama hil zen. 1818. urteko irailean, Shrewsburyko eskola anglikanoan inskribatu zen, bere anaia Erasmusekin batera. 1825eko udan mediku ikasketak egin zituen eta, izan ere, aitak tratatutako pazienteak zaintzen aritu zen, Edimburgoko Unibertsitatera[5] joan zen arte. Hala ere, medikuntzarekin lotutako ikasketak eta praktikak ez zitzaizkion batere gustatu. Ondorioz, John Edmonstone esklabu beltzaren laguntzari esker, taxidermia ikasi zuen. Edinburgon eman zuen bigarren urtean elkarte Plinianoan sartu zen. Erakunde hori historia naturalaren ikasleek osatzen zuten eta bertan egindako debateak materialismo erradikalera bideratzen joan ziren. Darwinek Robert Edmundek egindako ornogabe itsastarren anatomia eta bizi-zikloen ikerketetan parte hartu zuen.

Darwin Robert Jameson-ek emandako Historia Naturaleko kurtsoan asko aspertzen zen, geologiaren eta neptunismoaren eta plutonismoren inguruko edukiak lantzen baitzituen. Landareen sailkapena ikasi zuen eta unibertsitateko museoko bilduma-lanetan

lagundu zuen.

Medikuntzako irakasgaiak alde batera utzi izanak bere aita nahigabetu zuen. Horren ondorioz, 1928an bere aitak Christ’s College de Cambridge-ra bidali zuen, gerora apaiz Anglikanoa bilakatzeko. Hala ere, Darwinek zaldiketa eta arku-tiroko klaseak nahiago zituen ikastea baino. Bere lehengusuak, William Fox-ek, kakalardo bilketen zaletasuna piztu zion. Darwin oso gogotsu aritu zen kakalardoen inguruko azterketak egiten eta hainbat kakalardo-eredu berri aurkitu zituen eta Illustrations of British entomology gidaliburuan argitaratu zituen. John Stevens Henslow botanika irakaslearen lagun mina bilakatu zen eta hainbat naturalista ospetsu ezagutu zituen. Horiek “Heslowrekin ibiltzen den gizona” moduan ezagutzen zuten. Azterketa garaian, Darwin-ek bere ikasketetan jarri zuen arreta eta azterketa finala nota onarekin gainditu zuen[6].

Charles Darwin uztailera arte Cambrid-en geratu zen. Epe horretan, hiru idazlan irakurri zituen, haren pentsamenduaren garapenean eragin handia izan zutenak.

Beagle ontziaren bidaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beagle ontziaren bidaiak bost urte iraun zuen. Plymouth badiatik abiatu zen 1831ko abenduaren 27an, eta Falmouthen porturatu zen 1836ko urriaren 2an. Fitzroy-k proposatukoari jarraiki, Darwin gazteak bere denbora gehiena ikerketa geologikoei eta bizidun aleen bilketari eskaini zion, Beagle ontziak kosta kartografiatu[7] eta korronte ozeanikoak aztertzen zituen bitartean. Darwinek ohar zehatzak hartu zituen bidaia osoan zehar, eta erregularki bidaltzen zituen haren aurkikuntzak Cambridge-ra, bere familiarentzako gutuneria luze batekin batera. Gerora, gutun horiek haren bidaia-egunerokoa bilakatuko ziren. Nahiz eta geologia, entomologia eta ornogabe itsastarren disekzioaren inguruko ezagutzak izan, ez zen aditua beste hainbat materia zientifikotan. Hori dela eta, espezimen ugari bildu zituen, itzulitakoan beste aditu batzuek zehatzago azter zitzaten. Zorabioekin arazoak izaten zituen. Hala ere, bere ohar gehienak ornogabe itsastarren inguruan idatzi zituen, batutako plankton-bilduma zabalaren ingurukoak besteak beste.

Cavo Verdeko Santiago uhartean eginiko lehen eskalan, arroka bolkanikoetako geruza zuri batek maskor-arrastoak zituela ikusi zuen Darrwinek. Fitzroy-k lehenago Charles Lyell-en Geologiaren[8] hastapenak liburua utzi zionez, non printzipio uniformistak azaltzen

ziren, Darwinek Lyellen ikuspuntutik ulertu zuen fenomeno hori.

Brasilen, liluraturik geratu zen baso tropikalarekin, baina esklabotza biziki gorrotatu zuen.

Punta Altan eta Monte Hermosoko amildegietan, Bahía Blancatik gertu, Argentinan, lehen mailako aurkikuntza bat egin zuen. Muino batean, desagertutako ugaztun erraldoien fosilak aurkitu zituen, geroago iraungitako bibalbioen aztarna modernoekin batera. Hortz baten bidez, ordura arte gutxi ezagutzen zen megaterioa identifikatu zuen. Aurkikuntza horiek espezieen aldakortasunaren inguruan aurkitu zituen lehen ebidentziak izan ziren, eta hautespen naturalaren inguruko lanketari eman zioten hasiera. Bestalde, interes handia piztu zuten Ingalaterrara itzulitakoan. Barnealdeko gautxoekin zaldiz ibiltzen zen bitartean, geologia aztertzen eta fosil gehiago biltzen aritu zen. Horrez gain, bertako natibo eta kriolloen arazo sozialez, politikoez eta antropologikoez jabetu zen. Bertako bi ñandu motak lurralde ezberdinetan bizi zirela ere ikusi zuen, nahiz eta gune batzuetan gainjarri.

Harrituta behatu zion faunaren eta floraren dibertsitateari eta leku batetik bestera erakusten zuten aldakortasunari. Horrela, populazioen bariantza independentea bereizketa geografikoaren eta bizi-baldintzen aldaketen ondorio zela ondorioztatu zuen.

Suaren Lurraldean, Beagle ontziaren aurreko bidaian bahitutako hiru yagan natibo etxera itzuli zituzten. Yagan horiek, gerora misiolari moduan joka zezaten hartu zituzten eta  horretara bideratutako hezkuntza bat eman zieten. Urtebeteren buruan, misioa alde batera utzi behar izan zuten. Itzulitako yaganetako bat, Jemmy Button izen kristaua eman ziotena, gainerako natiboekin bizi zen, eta ez zuen Ingalaterrara itzultzeko nahirik. Garai hartan, gainerako zientzialarien ideien aurka, gizakien eta animalien artean ezberdintasun gaindiezinik ez zegoela hasi zen susmatzen Darwin.

  1. John van Wyhe. (2008). «Response to Jonathan Smith» Journal of Victorian Culture 13 (1): 119–120.  doi:10.1353/jvc.0.0023. ISSN 1750-0133. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  2. «Darwin Online The Complete Works of Charles Darwin Online ✓» African Studies Companion Online (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  3. Echalecu, Ana María Rodrigo. «LOS ORGANISMOS DEL LIBRO Y EL CORPORATIVISMO EDITORIAL.» Historia de la edición en España (1939-1975) (Marcial Pons, Ediciones de Historia): 97–120. ISBN 9788415963813. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  4. Lock, S. (1982-07-03). «Browne 300: festival at Norwich.» BMJ 285 (6334): 47–48.  doi:10.1136/bmj.285.6334.47. ISSN 0959-8138. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  5. «Editorial» British Homoeopathic journal 47 (2): 51–53. 1958-04  doi:10.1016/s0007-0785(58)80024-1. ISSN 0007-0785. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  6. Browne-Miller, Angela. (1995). Intelligence Policy.  doi:10.1007/978-1-4615-1865-5. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  7. Energy Medicine (Elsevier): ix–xi. 2000 ISBN 9780443062612. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  8. Browne-Miller, Angela. (1995). «From Here to a Coherent and Explicit Intelligence Policy» Intelligence Policy (Springer US): 185–190. ISBN 9781461357582. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).