Lankide:LoreM/Oxigenoa lortzeko saiakuntza

Wikipedia, Entziklopedia askea

Saiakuntza hasi baino lehen, muntaia prestatu. Hau da, gomazko tutuak lotu saiodiaren tapoiak duen beirazko tutuari, probetan sartu tutu bat, gero “U” formako saiodian…


Materiala:

   Hauspeakin ontzia
   Erreakzio saiodia
   Balantza
   Segurtasun matraze
   Eskularruak
   Gas Flasko garbitzaile
   Espatula
   “U” formako saiodia
   Bunsen metxeroa
   Probeta
   Egurrezko makila (pospolo bat bezalakoa dena)
   Euskarriak
   Gomak
   Tapoiak
   Ukondoak
   Babes-papera


Erreaktiboak:

   Potasio klorato (KClO3)
   Manganeso dioxidoa (MnO2)
   Kaltzio Kloruroa (CaCl2)
   Ur-desionizatua



Segidan, pausu hauek jarraitu:


1- Erreakzio matrazean, potasio kloratozko 5g sartu eta manganeso dioxidozko 1g ere. (Lehenengo balantzan pisatuta egon behar da).


2- Ur-destilatua bota gasezko flasko ikuslean ( silikona ipini gas flaskoari eta horretarako latexko eskularruak erabili), eta “U” formako saiodian sartu. Kaltzio Kloruroaren lehorketaren moduan.


3- Hodia berotzen ipini. Oxigeno gasa askatzen hasi, segurtasun matrazetik pasatutakoan, ur destilatuzko matrazean, kutsaduraz garbituko da. Gero “U” hodian dagoen kaltzio kloruroa lehorgailuan sartu. Azkenean, ahoz gora dagoen probetan bildu.


4- Probetan oxigeno gasa dagoela konprobatzeko, sartu “pospolo” modukoa den egurrezko makina (sugarrik gabe) eta oxigenoa badago, sugarra piztu egingo da.



Saiakuntzan, babes-tresnak erabili behar dituzu. Eskularruak eta betaurrekoak. Ilea lotuta, erre ez dadin.

Saiakuntza amaitzerakoan, loturak kendu (kontu handiz) eta mahaia eta tresnak oso ondo garbitu, substantziak edo erreaktiboak han gera ez ditzaten.


Oharrak:


v Loturak ondo itxita egon behar dira, bestela oxigenoa galtzen da.

v Lotura esmerilatuetan silikona eman behar da ondo ixteko baina ez kantitate gehiegi.

v Garbitzean, silikona paperaz kendu behar da eta ez urarekin.

v Ilea lotuta Bunsen metxeroagatik, ertaineko ukondoak eta loturak lantzeko.

v Geratzen diren hondakinak (Manganeso dioxidoa barne) ezin dira bota harraskatik zaramara edo papelontzira.