Probeta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
500 ml-tako probeta

Probeta laborategian bolumenak neurtzeko erabiltzen den ontzi bat da. Pipetak baino bolumen handiagoak neurtzen ditu, eta azkarrago gainera, baina zehaztasun txikiagoarekin. Hala ere, erlenmeyer matraze edo hauspeakin ontziak baino zehatzagoa da.

Zentimetro batzuetako diametroa duen hodi zilindriko gardena da. Graduatuta dago, 0 ml-tatik hasi eta probetaren bukaeraraino bolumen desberdinak adierazten dituzten markekin. Beheko aldean itxita dago eta euskarri gisa funtzionatzen duen oinarri bat du. Goiko aldea aldiz, irekia da eta bertatik neurtu nahi dugun likidoa botatzen da. Gainera, neurtutako likidoaren isurketa errazten duen erpin bat du. Normalean 25 edo 50 ml-takoak izaten dira, baina tamaina desberdinetakoak daude, baita 2000 ml-takoak ere.

Beirazkoa edo plastikozkoa izan daiteke, nahiz eta normalean beirazkoa izan. Plastikozkoa den kasuetan, zehaztasun txikiagoa izango du, baina baditu zenbait abantaila ere. Ez da hain erraz apurtuko eta azido fluorhidrikoak ez dio erasoko.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Probeta Aldatu lotura Wikidatan