Lankide:Maaitee09

Wikipedia, Entziklopedia askea

Psilozibina 200 perretxiko-espeziek baino gehiagok ekoizten duten profarmako psikodelikoa da. Hortaz, jatorri naturaletik lortzen den alkaloidea da eta  C12H17N2O4P formula molekularra du. Europan, Hego Amerikan, Mexikon eta Estatu Batuetan hazten dira batez ere psilozibina ekoizten duten perretxikoak. Psilozibina hau gure gorputzean sartu eta berehala LSDak eta DMTak eragiten dituztenen antzeko alterazio mentalak eragiten ditu. Hala ere, kontrako erreakzioak izan ditzake, haien artean antsietatea, izu-erasoak, depresio-koadroak, gogo-aldarte aldaketak eta motibazio galera[1][2].

Psilozibina molekularen egitura kimikoa

Psilozinina duten onddo batzuk aisialdian erabiltzen dira, baita AEBetako medikuntza tradizionaleko erritualetan ere, elementu enteogeno  espezietakoek gisa. Psilozina 200 onddo-espezie inguruk ekoizten dute berez, Psilocybe generokoak barne, besteak beste P. cubensis, P. semilanceata eta P. cyanescens, eta, gainera, argitaratu da dozena batetik isolatzea lortu dela. Onddo psilozibi esaten zaie talde modura aipatzen direnean. Nabarmentzekoa da adieraztea psilozibina legez kanpokoa dela mundu zabaleko herrialde askotan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1957ko Life aldizkariko artikulu batean, R. Gordon Wasson bankari estatubatuarrak bere esperientziak deskribatu zituen, Mexikoko ohiko zeremonia batean psilozina zuten onddoak irentsi zituelako, eta Estatu Batuetako herri-kulturaren medikuntza barruan sartu zuelako. Handik gutxira, Albert Hofmann kimikari suitzarrak Psilocybe mexikarretik purifikatu zuen psilozibinaren printzipio aktiboa, eta metodo sintetiko bat garatu zuen droga ekoizteko[3]

Psilocybe mexicana landarea
P. semilanceata landarea (Europan, Txinan eta Estatu Batuetan ohikoa)

Efektuak eta kontrakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haren erabilera proposatzen dutenek, enteogenotzat eta zenbait praktika garrantzitsu osatzeko tresnatzat hartzen dute, hala nola, meditazioa, psikonautika eta psikoterapia psikodelikoa osatzeko tresnatzat. Onddo psilozidioen eragin enterikoaren intentsitatea eta iraupena oso aldakorrak dira, onddo-espezieen, dosiaren, banakako ezaugarri fisiologikoen eta jarreraren eta ingurunearen arabera. Irentsi ondoren, psilozibina azkar metabolizatzen da, eta horrek agonista partzial gisa jokatzen du 5-HT2A eta 5-HT1A serotonina-A garunean. Psilozibinaren efektuek 3-8 ordu irauten dute normalean; hala ere, psilozibina kontsumitzen duten pertsonek efektua askoz luzeagoa dela uste dute, denboraren pertzepzioan sortutako distortsioa dela eta. Psilozibinak toxikotasun txikia du, eta ez da dokumentatu substantzia hori irenstearen ondoriozko dosi hilgarririk[4].

Toxizitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Psilozitinaren toxikotasuna txikia da; arratoietan, batez besteko dosi hilgarria (DL50) 280 mg/kg-koa da, gutxi gorabehera, kafeinarena baino 1,5mg gehiago. Psilozibinaren dosi hilgarria ezezaguna da medikuntza-mailetan, eta inoiz ez da hori dokumentatu; 2008an jasotako kasu batek zioen: «psilozinbinaren irensteak eragindako heriotza ezezaguna da aisialdi- edo medikuntzan».[5][6]

Tolerantzia eta dependentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ahotik eta urdailetik xurgatzen da psilozibina. Onddoak irentsi eta 10-40 minutura hasten dira efektauk eta 2-6 ordu dihardute, dosiaren, onddoaren espeziearen eta gizabanakoaren metabolismoaren arabera.

Psilozibitinarekiko tolerantzia berehala disipatzen da; astean behin baino gehiagotan psilozitina irentsiz gero, efektuak gutxitu egin daitezke. Tolerantzia disipatu egiten da egun batzuk igaro ondoren, eta, beraz, dosiak hainbat egunez luza daitezke, efektua saihesteko.

Tolerantzia desagertu egiten da egun gutxi batzuen ondoren. Hori dela, eta ohiko erabiltzaileek 5-7 eguneko tarteetan tartekatzen dituzte dosiak, tolerantzia-efektu hori saihesteko.[5][6]

Farmakologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Psilozibina gehiena gibelean metabolizatzen da, eta han psilozina bihurtzen da. Psizibinarekiko tolerantzia fisikoa eta mentala berehala gertatzen eta xahutzen da. Astean hiruzpalau aldiz baino gehiagotan (batez ere elkarren segidako egunetan) psilozibina hartuz gero, haren ondorioak gutxitu egin daitezke aurreko puntuan zehaztu den bezala.

Psilozibina behin eta berriz erabiltzeak ez du drogaren mendekotasun fisikorik eragiten.[7]

Psilozibinaren metabolizazioa. Lehenengo psilozina molekula aktibo bihurtzen da, eta gero, hau glukuronatu egiten da iraizteko

Biosintesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Psilozibina (O-fosforil-4-hidroxi-N,N-dimetfiltriptamina, 4-PO-Psilocin edo 4-PO-HO-DMT) profarmakoa da, eta desfosforilazio-erreakzio baten ondorioz gorputzean molekula aktibo bihurtzen da, psilozina. Erreakzio kimiko hori oso baldintza azidoetan gertatzen da, edo giza-gorputzean egoera fisiologikoetan, fosfatasa alkalino izeneko entzimaren bidez.

Biosintetikoki, triptofanotik psilozitinara biokimikoki eraldatzeak zenbait erreakzio entzimatiko eragiten ditu: deskarboxilazioa, metilazioa N9 posizioan, 4-hidroxilazioa eta O-fosforilazioa. 1960ko hamarkadako markatze isotopikoko esperimentuek iradokitzen dute triptofanoaren dekarboxilazioa hasierako urrats biosintetikoa dela eta O-fosforilazioa azken pausoa dela, baina entzima isolatuen azken azterketek erakusten dute urratsak espeziaren araberakoak direla.[8]

Psilozibina molekularen sintesia

Gizartea eta toxikotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuetan, psilozibina (eta psilozina) 1965eko Drogen Abusuaren Kontroleko Aldaketek arau federalaren mende jarri zuten lehen aldiz, Thomas J. Dodd senatariak sustatutako lege proiektu baten produktua. Legearen xedapen zorrotzak diruditen arren, pertsona asko auzipetzetik salbuetsita zeuden. Estatutuek pertsonek droga horiek edukitzea baimentzen zuten, betiere jabearen erabilera pertsonalerako, (bere etxeko kideentzat) edo animalia bati administratzeko baldin badira.

1970eko urriaren 27an, psilozibina eta psilozina I. Erregistroko droga gisa sailkatu ziren eta aldi berean "haluzinogeno" etiketatu zituzten Droga Abusuaren Prebentzio eta Kontrol Integraleko Substantzia Kontrolatuen Legea deritzon atal baten arabera. Mendebaldeko herrialde askotan legez kanpokoa izan arren, hala nola, Erresuma Batuan, Australian eta AEBetako zenbait estatutan, gobernu ez kontserbadoreek psilozibinaren eta beste droga psikodelikoen legezko erabilera aukeratzen dute. Amsterdam-en (Herbehereak), agintariek droga psikodelikoen erabilera, psilozibina esaterako, seguruaren inguruko hezkuntza eta sustapena eskaintzen dute kalte publikoak murrizteko asmoz. Hau da, sozietateak badakizki bere kontrako efektuak eta eragin ditzakeen arazoak beraz haiek erabakitzen dute hau konsumitzea edo ez.[9]

Perretxiko lehorrak. Zurtoinetan ubeldura urdina erakusten dute

Erabilera munduan zehar[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu Batuetako Osasun eta Giza Zerbitzuen Sailak egindako droga-kontsumoari buruzko 2009ko inkesta nazional baten arabera, Estatu Batuetan lehen aldiz psilozitina-perretxikoak kontsumitzen zituzten pertsonen kopurua kalamua kontsumitzen zutenen parekoa zen gutxi gorabehera. Europako herrialdeetan, berriz,  onddo psikodelikoen erabilerak bizitzan zehar duen prebalentzia-estimazioa %0,3tik %14,1era bitartekoa da heldu gazteetan (15-34 urte).[10]

Mexiko modernoan, erabilera zeremonial tradizionalak hainbat talde indigenen artean ematen da eta  Psilocybeko espezie haluzinogenoak ugariak dira herrialde osoan zehar, nahiz eta erabilera zabalduagoa egon altitute handiko herrietan. Erabilera medikoa oso garatua dago eremu horretan. Psilozibina onddoak batez ere helburu medikoekin erabiltzen dira baso subtropikal hezeetako indigenak diren lekuetan. Psilozibina erabiltzeak aukera ematen dio xamanari edo gaixoari bere 'gaixotasunaren' ulermen kosmikoa lortzeko, eta sendaketa egiteko aukera ematen dio.

Haluzinogenoen berraurkikuntza Europan kristauen eragina dela eta izan zen. Deabrua agurtzeko erabiltzen baitzituzten erritual espiritualen bitartez. Haluzinogenoek izan ditzaketen terapeutikoen berraurkikuntza egoera aldatu zuen.  Kultura indigenetan, testuinguru erlijioso, igarle edo espiritualetan, erabili izan dira eta erabiltzen dira oraindik ere pzilobizina onddoak.[11]

Psilloizina sintetikoki presta badaiteke ere, ikerketa-eremutik kanpo ez da modu horretan erabiltzen. Onddo-espezie batzuetan dagoen psilozibina hainbat modutan irents daiteke: fruta fresko edo lehorren gorputzak kontsumituz, belar-tea prestatuz edo beste elikagai batzuekin konbinatuz zapore mikatza estaltzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Johnson, Matthew W.; Griffiths, Roland R.. (2017-07). «Potential Therapeutic Effects of Psilocybin» Neurotherapeutics 14 (3): 734–740.  doi:10.1007/s13311-017-0542-y. ISSN 1933-7213. PMID 28585222. PMC PMC5509636. (Noiz kontsultatua: 2021-11-05).
  2. (Ingelesez) Nichols, David E.. (2020-10). «Psilocybin: from ancient magic to modern medicine» The Journal of Antibiotics 73 (10): 679–686.  doi:10.1038/s41429-020-0311-8. ISSN 1881-1469. (Noiz kontsultatua: 2021-11-05).
  3. (Ingelesez) Akers, Brian P.; Ruiz, Juan Francisco; Piper, Alan; Ruck, Carl A. P.. (2011-06-01). «A Prehistoric Mural in Spain Depicting Neurotropic Psilocybe Mushrooms?1» Economic Botany 65 (2): 121–128.  doi:10.1007/s12231-011-9152-5. ISSN 1874-9364. (Noiz kontsultatua: 2021-11-05).
  4. Drugs during pregnancy and lactation : handbook of prescription drugs and comparative risk assessment : with updated information on recreational drugs, diagnostic procedures, vaccinations, poisoning, workplace and environmental contaminants, and breastfeeding during infectious disease. (1st ed. argitaraldia) Elsevier 2001 ISBN 978-0-444-50763-1. PMC 53325604. (Noiz kontsultatua: 2021-11-05).
  5. a b (Ingelesez) Amsterdam, Jan van; Opperhuizen, Antoon; Brink, Wim van den. (2011-04). «Harm potential of magic mushroom use: A review» Regulatory Toxicology and Pharmacology 59 (3): 423–429.  doi:10.1016/j.yrtph.2011.01.006. (Noiz kontsultatua: 2021-11-05).
  6. a b Gable, Robert S.. (2004-06). «Comparison of acute lethal toxicity of commonly abused psychoactive substances» Addiction (Abingdon, England) 99 (6): 686–696.  doi:10.1111/j.1360-0443.2004.00744.x. ISSN 0965-2140. PMID 15139867. (Noiz kontsultatua: 2021-11-05).
  7. Passie, Torsten; Seifert, Juergen; Schneider, Udo; Emrich, Hinderk M.. (2002-10). «The pharmacology of psilocybin» Addiction Biology 7 (4): 357–364.  doi:10.1080/1355621021000005937. ISSN 1355-6215. PMID 14578010. (Noiz kontsultatua: 2021-11-05).
  8. (Ingelesez) Fricke, Janis; Blei, Felix; Hoffmeister, Dirk. (2017-09-25). «Enzymatic Synthesis of Psilocybin» Angewandte Chemie International Edition 56 (40): 12352–12355.  doi:10.1002/anie.201705489. (Noiz kontsultatua: 2021-11-05).
  9. Boire, Richard Glen. (2002). Sacred mushrooms & the law. Ronin ISBN 1-57951-061-2. PMC 50710976. (Noiz kontsultatua: 2021-11-05).
  10. Ziegler, M.; Haubensak, K.. (1975-11). «[Stress incontinence in the woman (author's transl)»] Langenbecks Archiv Fur Chirurgie 339: 447–450.  doi:10.1007/BF01257543. ISSN 0023-8236. PMID 1609. (Noiz kontsultatua: 2021-11-05).
  11. Ohashi, M.. (1976-06). «Studies on the mode of antagonism between adrenergic beta-mimetics and beta-blocking agents (IV). Influence of functional antagonism by spasmogens» Japanese Journal of Pharmacology 26 (3): 325–330.  doi:10.1254/jjp.26.325. ISSN 0021-5198. PMID 10458. (Noiz kontsultatua: 2021-11-05).