Lankide:NaiaSR/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

ZAYN MALIK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zain Javadd Malik (1993ko urtarrilaren 12a, Bradford, Erresuma Batua) Zayn izenarekin ezaguna, abeslari eta konpositore britainiarra da One Direction taldearen kide izateagatik ospetsua bihurtu zen. The X Factor-en onartuta izan eta gero, Nicole Scherzinger epaileak Zaynek, One Direction izeneko taldea Harry Styles, Niall Horan, Liam Payne eta Louis Tomlinsonekin batera sortzea iradoki zuen.

Txikitatik adierazi zuen musikan zuen interesa. Bere amak, ordenagailuan bakarrik abezten denbora asko ematen zuela azaldu zuen. One Direction-en parte zen bitartean zenbait abesti konposatu zituen, hala nola, «Taken», «Everything About You», «Same Mistakes», «Last First Kiss» eta «Summer Love».

BIOGRAFIA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere gurasoek Yaser Malik eta Tricia Brannan dute izena, eta bi ahizpa gazteago, Waliyha Malik eta Safaa Malik, eta nagusiago bat, Doniya Malik, ditu. East Bowling inguruan hazi zen, eta Fields Primary School-en eta Tong High School-en ikasi zuen.

Zayn txikia zenean, zertxobait hiperaktiboa zen. Izan ere, bere amaren kotxearekin askotan jolasten zuen. Bere nerabezaroan, amak Daily Record-en azaldu zuen Zayn-ek bere denbora gehiena ordenagailuan musika entzuten eta bakarrik abesten ematen zuela.

2009an, Zayn The X Factor-en audizioetara joan zen, baina nerbioak direla eta, epaileak agertu aurretik erretiratu zen. Geroago, 2010ean, Mario Dewar Barrett-en "Let Me Love You" abestia abestuz bigarren fasera iritsi zen. Hala eta guztiz ere, ez zuen dantzatu bere mugimenduak ez zituelako perfekzionatu, eta, beraz, kanporatuta izateko zorian egon zen. Azkenean, jarraitzeko aukera eman zitzaion, eta One Direction taldean integratu zuten.

The X Factor-en egindako audizioaren ostean, Nicole Scherzinger epaileak Zayn, One Direction izeneko taldea Harry Styles, Liam Payne, Niall Horan eta Louis Tomlinsonekin batera sortzea proposatu zuen.

2015eko martxoaren 25ean, On The Road Again Tour-en bigarren etapa amaitu ondoren, Zayn ofizialki aldarrikatu zuen One Direction-en parte izateari amaiera emango ziola .

Aldarrikapenaren ostean, gainerako kideak pena dierazi zuten, eta taldearen sortzaileak, Simon Cowell, oso harro zegoela eta bere etorkizuneko planetan laguntzeko prest egongo zela esan zion.

Abeslariak, "Zayn Malik" izen artistikoa aukeratu zuen «y» batekin «i» batekin baino bitxiago zirudielako.

X Factor-en zegoen bitartean, Rebecca Ferguson lehiakidearekin maitasun-harreman bat bizi izan zuen, eta lau hilabete iraun zuen.

Bere abesti gogokoena Michael Jackson-en Thriller da, bere diskoa, Chris Brown-en Graffiti da eta bere banda, N'Sync da. Tatuajeak ere oso gustuko ditu.

Zaynek zigarroak erretzen zituen 15 urte zituenetik, baina 2012ko urrian, osasunaz kezkatuta zegoela esan zuen eta erretzeari uzten saiatuko zela aipatu zuen.

Zayn musulmana da, bere aita pakistandarra delako.

DISKOGRAFIA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

One Direction-ekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estudioko albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011: Up All Night

2012: Take Me Home

2013: Midnight Memories

2014: Four

EP[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011: Gotta Be You

2012: More than This

2012: iTunes Festival: London 2012

2012: Live While We're Young

Bakarka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estudioko albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016: Mind of mine

Single-ak

«Pillowtalk»

«Like i Would»

«Wrong» (ft. Kehlani)

«I Don't Wanna Live Forever» (with Taylor Swift)

«Still Got Time» (ft. PARTYNEXTDOOR)

«Dusk Till Dawn» (ft. Sia)

«It's You»

«Befour»

Beste abesti batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

«She»

«Drunk»

«Rear View»

«Fool for You»

«TiO»

Justin Bieber[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Justin Bieber 1994ko martxoaren 1ean jaio zen Londonen, eta Stratford hirian hazi zen, biak Ontarion kokatuta. Pattie Mallette-k, bere ama ezkongabeak, hezi zuen. Pattie, 18 urte zituela, haurdun geratu zen, eta hainbat lanetan aritu zen bere familia mantendu ahal izateko.

Bieberrek oraindik mantentzen du kontaktua bere aitarekin, Jeremy Bieber, beste emakume batekin ezkondu eta bi seme izan zituena. Justinen aitaren alde bateko birraitona alemaniarra zen. Aldiz, beste aldeko arbasoak ingelesak eta irlandarrak ziren. Bere ama franko-kanadarra da. Haurtzaroan hockey, futbola eta xakean interesa erakutsi zuen, baina bere nahi musikalak beti berarentzat utzi zituen. Urteetan zehar pianoa, bateria, gitarra eta tronpeta jotzen ikasten hasi zen. 12 urte zituela, Stratfordeko kantu lehiaketa lokal batean parte hartu zuen, non bigarren postuan irabazi zuen "So Sick" abestia abestuz, Ne-Yo abeslariarena. Bere amak lehiaketaren bideoa, familiak eta lagunak ikusi ahal izateko ,YouTube-ra igotzea erabaki zuen, eta 2008an Bieber abesten agertzen zen zenbait bideo gehiago igo zituen. Scooter Braunek, So So Def -ko marketin zuzendari ohia ustekabean ikusi zuen 2008ko bideoetako bat Interneten, beste musika artista baten bideoak bilatzean. Harriturik, Bieber bideoan abesten ari zen antzokia eta bera eskola bilatu zuen, eta azkenik, bere amarekin harremanetan jarri zen. Amak, bere elizako artzainekin otoitz egin eta beharrezko laguntza jaso ondoren, 13 urte zituela, Braunekin Atlanta, Georgia -ra bidaiatzea utzi zion, bere lehen demo grabatzeko. Hurrengo astean, Usherri berarekin interesa piztu zitzaion, eta Bieberek Braun eta Usherren artean sorturiko enpresarekin, Raymond Braun Media Group (RBMG), kontratu bat sinatu zuen. Bieberrek eta bere amak Atlantara mugitzea erabaki zuten, Usher eta Braun-en bizilekua zelako.

My World (2009)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lehen abestia, «One Time», irratian estreinatu zen bere lehen diskoa grabatzen ari zenean. 2009ko uztailean, abestia Kanadako Hot 100ko hamabigarren postura iritsi zen. Urte horretako udazkenean nazioarteko merkatuetan arrakasta handia izan zuen.

My World deituriko bere lehen diskoa 2009ko azaroaren 17an kaleratu zuen. Disko horretako «One Less Lonely Girl», «Love Me» eta «Favorite Girl» deituriko 3 abestiak iTunes Storen soilik argitaratu ziren hasieran, eta Billboard Hot 100eko lehen berrogei postuetara iristea lortu zuten.

My World 2.0 y My Worlds Acoustic (2010[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010eko urtarrilean "Baby" argitaratu zuen, My World 2.0-ren lehenengo abestia, eta oso arrakasta handia lortu zuen. Geroago, "Never Let you Go" eta "U Smile" abesti digitalak, Estatu Batuetan Billboard Hot 100 zerrendako lehen hogeita hamar postuetara iritsi ziren. 2010eko uztailean, New Yorken ,bere bigarren diskoa grabatzen hasi zen. 2010eko irailaren 12an MTV Video Music Awards-en sarietan errebelazio artista bezala sariztatuta izan zen eta zenbait abesti abestu zituen. Hurrengo hilabetean, My Worlds Acoustic deitutako disko akustiko bat argitaratuko zuen berria eman zuen. Albumak aurreko albumetako abestien bertsio akustikoak ditu.

Under the Mistletoe y Believe (2011-2012)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko azaroaren 1ean "Under the Mistletoe" izeneko bigarren diskoa argitaratu zuen. Lehenengo astean, 210.000 kopia saldu zituen. Urte hartan, Forbes aldizkariak mundu osoko hirugarren eragile ospetsuena izendatu zuen, Lady Gaga eta Oprah Winfrey-ren atzean. Urte amaieran Bieber-ek Believe izeneko hirugarren diskoaren grabazioa hasi zuen

Polemikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Justin Bieber hainbat polemiketako protagonista izan da bere portaera zentsuragarriengatik. 2013ko uztailean, Toronton zegoen hotel gelaren balkoitik bere jarraitzaileei txistua botatzen harrapatua izan zen. Bieberek, bere lehen atxiloketaren aurretik, 2014an, munduan zehar legearekiko topaketa asko izan ditu, 2012an bere auzoan gidatze imprudentea izateagatik salatu zutenean, adibidez. 2014ko urtarrilaren 9an, bere bizilagun batek bere etxera arrautzak botatzeagatik eta mila euro ingurutan baloratutako hondamendiak eragiteagatik salatu zuen. 2014ko urtarrilaren 23an, Justin Miami Beach-en atxilotu zuten, Khalil abeslariarekin batera, intoxikaturik gidatzen ari ziren susmopean. Poliziak ziurtatu zuen Bieberek alkohola, marihuana eta errezeta botikak kontsumitu izana onartu zuela. US$ 2.500ko bermea ordaindu eta gero askatu zuten.

Rae Sremmurd

Rae Sremmurd Amerikako Estatu Batuetako hip hop bikote bat da, eta Brown anaiek osatzen dute: Aaquil Ibinshaman Brown (Slim Jxmmi) (1991ko abenduaren 29a) eta Khalif Malikibnsham Brown (Swae Lee) (1993ko ekainaren 7a).[aldatu | aldatu iturburu kodea]

«Rae Sremmurd» izena haiek asmatu zuten, eta ‘EarDrummers’, etxean haien artean erabiltzen zuten izenetik dator. Hitz bakoitzeko letrak atzekoz aurrera irakurrita, SremmLife deituriko bere lehen diskoa agertzen da, 2015eko urtarrilaren 6an kaleratu zuten diskoaren izena.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brown anaiak beren amarekin, Bernadette Walkerrekin, eta Michael anaiarekin, hazi ziren. Aitak familia utzi zuen haiek jaiotzean. Berne amak armadan egiten zuen zuen lan, eta askotan egoten zen kanpoko hainbat Estatutan. Familia behin eta berriro mugitu zen, Kaliforniatik (anaien jaiolekutik) Mississippira, geroago Maryland utzi zuten, eta azkenean, ama, Fort Hood-en lanpostu militar batean kokatu zen Texasen, eta hara leku aldatu zen familia osoa.[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bi anaiek txikitatik hasi ziren musikarekin praktikatzen, dantzatzen eta abestiak idazten. Khalifek, gutxi gorabehera 10 urte zituenean, Fruity Loops-ekin musika egitea ikasi zuen.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liam Payne

Liam James Payne (1993ko abuztuaren 29a, Wolverhampton, Erresuma Batua) abeslari, konpositore eta gitarra-jole britainiarra da. One Direction deituriko taldearen parte zen, taldea banandu arte. The X Factor telesaioan onartuta izan eta gero, Nicole Scherzinger epaileak Liam, One Direction izeneko taldea Harry Styles, Niall Horan, Zayn Malik eta Louis Tomlinsonekin batera sortzea iradoki zuen.

Proposamena errealitatea bihurtu zen eta Simon Cowellek taldea babesten zuen. Programaren finalera iritsi ziren eta hirugarren postura heldu ziren. Irabazi ez arren, taldeak Cowell-ekin batera kontratu bat sinatu zuen Syco diskoetxearekin .

Hasieran, Liamek ez zuen nahi abeslari izatea, Olinpiar Korrikalaria baizik. Hala eta guztiz ere, abeslari bihurtu zen bere talentua eskolan aurkitu ondoren eta Olinpiar talde baten parte izatetik baztertuta izan eta gero.

Bere karreran, One Direction-ekin zenbait abesti, «Taken», «Everything About You», «Same Mistakes», «Last First Kiss», «Back For You» eta «Summer Love», adibidez, konposatu ditu.

BIOGRAFIA

Geoff Payne eta Karen Payneren semea da, eta Ruth Payne eta Nicola Payneren anaiarik gazteena. Liam jaio zenean, medikuek osasun arazo asko aurkitu zizkioten. Bere giltzurrun bakarrak ondo funtzionatzen zuelaz jabetu ziren, eta bizirik mantentzeko hogeita hamabost injekzio jarri behar izan zizkioten besoetan. Izan ere, bere bizitzako lehenengo urteak ospitalean igaro zituela esan zuen.

12 urterekin, bere talentua hobetzen hasi zen Pink Productions-en sartzean, Wolverhampton-en dagoen arte eszenikoetan oinarritutako talde bat.

Batxilergoan ikasten ari zen bitartean, Liam jazarpenaren biktima izan zen, beraz, boxeo egitea erabaki zuen.

The X Factor-en egindako audizioaren ostean, Nicole Scherzinger epaileak Liam, One Direction izeneko taldea Harry Styles, Zayn Malik, Niall Horan eta Louis Tomlinsonekin batera sortzea proposatu zuen . Proposamen hau errealitate bihurtu zen eta irabazi ez arren, Cowell-ek bi milioi libra ordaindu zituen One Direction-ek Syco diskografiarekin sinatzeko.

2011an, bere lehenengo diskoa kaleratu zuten, Up All Night. Billboard 200-ean lehenengo postua lortu zuen. Bere lehen abestia, "What Makes You Beautiful", lehenengo postura iritsi zen Irlandan, Mexikon eta Erresuma Batuan.

Hurrengo abestiak, «Gotta Be You», «One Thing» eta «More than This»,

arrakasta moderatua izan zuten, zenbait herrialdetan arrakastatsua izan baitziren, baina beste batzuetan huts egin zuten.

Albuma sustatzeko, Up All Night Tour-ean abiatu ziren eta birari buruzko DVD bat kaleratu zuten,Up All Night: The Live Tour.

2012ko azaroan, "Take Me Home" deituriko bigarren diskoa kaleratu zuten. Up All Night-ek baino harrera hobea lortu zuen, Erresuma Batuan lehen lekua lortuz.

Bizitza pertsonala

Liamek Justin Timberlake bere eragin musikal handienetako bat bezala ikusten duela aipatu du. Haurtzaroan maitasunean sorte ona izan ez arren, Danielle Peazerrekin egon zen denbora luzez. X Factor-en ezagutu ziren 2010ean, Liam lehiakidea zen eta Danielle,dantzaria. Bi urte iraun zuen harremanak, eta 2012ko irailean amaitu zen.

Liam-ek pertsona egozentrikoa ez dela uste du, bere ospea zentzugabekeria bezala ikusten duelako. Ganera, X Factor-en gertatu zitzaionik gauzarik onena bere lau lagunik onenak (Harry Styles, Zayn Malik, Niall Horan eta Louis Tomlinson) ezagutzea izan dela esan du askotan. Kontzertuen aurretik oraindik oso urduri jartzen dela aipatu du ere bai.

2016ko hasieran, Cheryl Tweedy abeslari britainiarrarekin harreman bat hasi zuen, oraindik mantentzen dena. 2017ko martxoaren 22an bikoteak bere lehen haurrari ongietorria eman zion, Bear Payne izeneko mutiko bat.Conor Paul Maynard (Brighton, 1992ko azaroaren 21a) abeslari eta konpositore britainiarra da. 2006an ezaguna bihurtu zen bere YouTube kanalean hainbat abestien bertsioak egin eta gero. Hala ere, 2011an izan zen Pharrell Williams eta Ne-Yo-k bere talentua aurkitu zutenean eta Parlophone deituriko diskografiarekin sinatu zuenean. Izan ere, gaur egun oraindik bere aholkulariak dira.


Geroago, 2012an “Can’t Say No", "Vegas Girl" eta "Turn Around" bezalako zenbait single estreinatu zituen, eta UK Singles Chart-en postu bat lortu zuten asteroko hamar arrakasten artean. Gainera, bere album debuta “Contrast” lehen posiziora heldu zen UK Albums Chart-en.


Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere gurasoek Gary Maynard eta Helen Maynard dute izena eta bi anaia gazteago ditu, Jack eta Anna Maynard. Haurtzaroan eta nerabezaroan Hove-n kokatua dagoen Cardinal Newman eskolan ikasi zuen. Musika interesa hasi aurretik, Maynard larunbatetan drama eskola batera joaten zen, baina 15 urte zituela arreta musikan jartzea erabaki zuen. Denbora librean, abesti desberdinetako bertsioak egiten zituen, eta 2010eko otsailaren 15ean, Lee Carr-ren "Breathe" abestiaren bertsioa bere YouTube kanal ofizialera igotzea erabaki zuen.


Bisitaldi ugari izan zituenez, Usher eta Stevie Wonder bezalako abeslarien bertsioak egiten jarraitu zuen. Horrela erakarri zuen Pharrell Williams eta Ne-yo-ren arreta. 2012ko martxoaren 1ean Maynard-ek bere lehen singlearen musika bideoa argitaratzea erabaki zuen.


Maiatzaren 1ean, "Drowning" abestia argitaratu zuen, eta bere jarraitzaileek digitalki doan deskargatu ahal izan zuten albumaren lagin gisa. Abeslariaren bigarren singlea, "Vegas Girl", uztailean estreinatu zen eta abuztuan Erresuma Batuan laugarren postura heldu zen. Urrian, "Turn Around" abestia UK Singles Chart-en zortzigarren tokira iritsi zen, Maynarden hirugarren top 10 izanda.


2013ko urtarrilean, "Animal" estreinatu zuen, “Contrast” albumaren laugarren singlea, eta lau astetan Erresuma Batuko seigarren postua lortu zuen. Urteko lehen seihilekoan, bere bigarren estudioko diskoa izango zen lanean jarraitu zuena. Gainera, Rita Ora eta Calvin Harris-ekin lan egin zuela gehitu zuen.