YouTube

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Youtube interneten bidez bideo digitalak konpartitzeko aukera ematen duen web orrialdea da.

YouTube
Informazioa
Logo Youtube.svg
Mota Pribatua
Eslogana Broadcast Yourself ("Zeure burua aurkeztu")
Fundazioa 2005. urteko otsailean
Sedea San Bruno, Kalifornia, Estatu Batuak
Administrazioa Chad Hurley, CEO (Zuzendaria nagusia), Steve Chen, CTO ( Teknologia arduraduna), Jawed Karim, kontseilaria.
Industria Internet Zerbitzuak
Langile kopurua 67 (2006)
Wen orrialde nagusia www.youtube.com

Pay Pal enpresako izan ziren hiru langile (Chad Hurley, Steve Chen eta Jawed Karim) sortu zuten 2005. urteko Otsailean. Google enpresakoak dira jabe, 2006ko urriaren 10ean, 1.650 milioi dolarrenagtik erosi zutenetik.

YouTubek Adobe Flash formatua erabiltzen du bere edukia eskaintzeko. Bideoak bertan jartzea oso erraza denez, Video Googleren antzera fama handia du. YouTuberen barruan mota askotako bideoak aurkitu daitezke. Nahiz eta, YouTuben, copyright duten bideoak jartzeko arauak egon, telebistako saioak, pelikulak, musika bideoak eta bestelako materiala aurkitu daiteke. YouTubeko bideoetara dauden loturak, blog eta web orri pertsonaletan jarri daitezke APIak erabiliz.

YouTuberen berezitasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bideoen bilaketaren inguruan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tagei esker bideoak bilatzea erreztasun handiagoz egin daiteke. Halare YouTubeko bideotan bakarrik oinarritzen da.

YouTube Google konpainiaz erosi izan zenez, Google Videoko bilaketetan YouTubeko bideoak ere aurkitu daitezke.

2007ko ekainean hizkuntza askotara itzuli denez, iternazionalizaziorako pauso garrantzitsua eman du.

Copyright[aldatu | aldatu iturburu kodea]

YouTuben aurkitu ditzakegun bideotako askok copyright dute, orrialdetik kenduta izango dira soilik bideo horien jabeak direnak eskatzen baldin badute. Hori gertatuz gero, bideoa jarri zuen pertsonaren kontua itxi egingo dute.

YouTubek eskaintzen dituen aukerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bideoak ikusi[aldatu | aldatu iturburu kodea]

YouTubek ematen digun aukeratako bat bideoak ikustea da. Bertan nahi dena lor dezakegu. “Search” atalean bilatu nahi dena adieraziko da eta ondoren botoia sakatu.

Ondoren eskaerarekin bat datozen bideo sorta bat agertuko da. Bila nahi genuena aukeratuko dugu eta ikusteko bere estekan klik egingo dugu. Ezer agertzen ez bada, beste bilaketa bat egin beharko dugu nahi duguna aurkitu arte.

Bideoak sarean jarri[aldatu | aldatu iturburu kodea]

YouTubek, bideoak ikusteaz aparte, gureak ere sarean jartzeko aukera eskaintzen digu. Horretarako, lehenik, web orrialdean erregistratu egin beharko gara “Sign Up” atalean. Bertan eskatzen dizkigun datuak bete beharko ditugu. Hau guztia egin eta gero, “Log In” atalean sartu eta gure erabiltzaile izena eta pasahitza sartuko ditugu.

Orrialdearen goiko aldean "Hello" + erabiltzailearen_izena agertzeak ondo konektatuta gaudela adierazten du. Beraz, bideoak igotzen hasi gaitezke. “Upload Videos” atalean sartuko gara. Bertan ondorengo datuak gehituko ditugu:

  • Title: Bideoaren titulua adieraziko da.
  • Description: Bideoari buruzko deskribapen bat idatziko da.
  • Tags: Bideoari jarriko diogun etiketa adieraziko da (bat baino gehiago jarri dezakegu).
  • Video Category: Bideoaren kategoria zein den adieraziko dugu.

Azkenik, aurreko pauso guztiak egindakoan “Continue” botoia sakatu eta aurrera jarraituko dugu. Ondoren, sartu nahi dugun bideoa non dagoen gordeta adierazi beharko dugu:

  • ”Browse” botoia sakatu eta igo nahi dugun bideoa bilatuko dugu.
  • Bideoa aurkitzean “Upload Video” botoia sakatu eta YouTubera igota daukagu.

Bideoak deskargatu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bideoak deskargatzea beste aukeratako bat da. Bertan URL helbidea da garrantzitsuena. Bilatutako bideoa deskargatu nahi bada bideoaren ondoan dagoen datu sortan agertzen den URL helbidea jasoko dugu.

URL hau jasorik dugula, bideoak jaisteko aukera ematen duen web orri batera joango gara. Sarean aukera asko aurki ditzakegu. Zein erabiltzen dugun, bere web orrialdean eskatzen dituen pausoak jarraituko ditugu bideoak deskargarzeko.

Beste aukera batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

YouTubek eskaintzen dituen aukera erabilienak aurrekoak izan arren beste batzuk ere aurkitu ditzakegu:

  • Favourite Videos atalean, berriro bilaketaren bat egin behar ez izateko, gustuko ditugun bideoen zerrenda egin dezakegu.
  • Playlists atalean, gai jakin bati buruzko bideoak sartu eta gero denak jarraian ikusteko aukera izango dugu.
  • Video Comments atalean, bideoen iruzkinak egiteko posibilitatea ere izango dugu.
  • Bideoren bat YouTuberen erabiltzailea den beste norbaiti gomendatu nahi badugu Friend Invites aukera erabiliko dugu.
  • Beste norbaiten gomendazioa baldin bada, Received Videos atalean ikusiko ditugu.
  • Lagunak gonbidatu nahi baditugu, Invite More Friends atalera joko dugu.

Horrelako beste zenbait aukera aurki ditzakegu. Labur ikusi ahal izateko, My Account atalera joan eta bertan ikusi ahal izango ditugu.

Bestelako informazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza desberdinetan erabiltzeko aukera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

YouTubek 10 hizkuntzatan erabiltzeko aukera ematen du; horien artean gaztelania, ingelesa edo portugesa. Hala ere, eduki originalak ingelesezkoa izaten jarraituko du.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

YouTuberen antzeko alternatibak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

YouTubez gain badira beste aukera berdinak eskaintzen dituzten gune batzuk:

  • Video Google.
  • Yahoo! Video.
  • MyVideo.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: YouTube Aldatu lotura Wikidatan