Lankide:Natalia Berridi Quesada/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Harriet Taylor Mill[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harriet Taylor Mill (Londres, 1807ko urriaren 8a - Avignon, 1858ko azaroaren 3a) idazle eta filosofa inglesa izan zen. Bere idatziak The complete work of Harriet Taylor Mill (1998)-en aurki daitezke. Bere bigarren senarra John Stuart Mill[1] izan zen, XIX. mendeko pentsalari nagusietako bat.

Biografia[2][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harriet Hardy 1807an Walworth-en jaio zen, Londres-eko hegoaldean. Bere gurasoak Harriet eta Thomas Hardy izan ziren. Harriet etxean hezia izan zen eta poesia idazteko interes goiztik adierazi zuen.

Harriet unitarismoaren etxe debot batean hezi zen; 1826an John Taylorrekin ezkondu zen eta 19 urterekin bi seme eta alaba bat izan zituen: Herbert, Algernon eta Helen (gerora feminista ospetsua izan zena).

1831n John Stuart Mill ezagutu zuen. William Johnson Fox teologoak, Harriet-eko kongregazio unitaristaren liderrak, tertulia liberal eta feminista bat aurkezten zuena bere etxean. John Taylorrek Mill afaltzera gonbidatu zuen bere emazteak emakumeen eskubideetan zuen interesagatik. Taylorrek poesia idazteaz gain, jadanik erreforma sozialean interesa zuen. Mill ezagutu zuen unean, Harriet emakumeen eskubideei, etikari, tolerantziari eta ezkontzari buruzko artikuluak idazten hasi zen.

1833an, Harrietek John Taylorren etxetik kanpo bizi izan zen. 1849an John minbiziak jota hil zen, eta Harriet 1852an John Stuart Mill utilitarismoaren filosofoarekin ezkondu zen, harengan eragin iraunkorra izanez, batez ere bere ideia feministetan. Handik gutxira bikote berriaren osasun txarrak bere bizitza goibeldu zuen, biek tuberkulosia izan zutelako. Harriet Taylor Avignonen hil zen 1858an, eta John S. Millek hilerritik gertu zegoen etxe bat erosi zuen, non Helen Taylorrekin, denboraldi luzeak eman zituen.

Obrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harrietek hainbat saiakera idatzi zituen, baina gutxi argitaratu ziren bizirik, horietako asko ez zeudelako argitaratzera bideratuta. Adibidez, Ezkontzari buruzko saiakera (1834) Milli-ri bakarrik zuzenduta zegoen. Hasieran, poemak, berrikuspenak eta artikuluak argitaratu zituen "Ezagutza erabilgarria zabaltzeko sozietatea" eta "Hileko gordeilua" erakundeentzat, 1830eko hamarkadan. Urte haietan ere idatzi zuen genero-indarkeriari buruz. Baina bere lanik esanguratsuenak Emakumeen botoa, Askatasunari buruz eta Langile klaseen etorkizun posiblea izan ziren.

Langile klaseen etorkizun posiblea (1848)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goizena Ekonomia Politikoaren Printzipioak[3] izan zen, langile klaseen etorkizun posibleari buruzkoa. Kapitulu honetan argudiatzen denez, langile-klaseak moral eta aurrerapen intelektual nahikoa egin duenean, kideek uko egingo diote denbora gehiagorako soldata hutsekin konformatzeari. Aldiz, langileek irabazietan eta enpresen jabetzan duten partaidetza azpimarratuko dute. Saint-Simon, Fourier, Blanc eta Owen bezalako komunitate sozialista eta komunistekin ere esperimentatuz.

Askatasunari buruz (1859)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Askatasunari buruz[4], norbanakoaren askatasunaren defentsa ospetsua, Taylor Mill hil eta urtebetera argitaratu zena. Saiakera horren zati bat aipatu da jada, eta, bertan esaten denez, "urte askoan idatzi dudan guztia bezala, berari eta niri dagokigu", eta bere autobiografian Mill-ek Taylor Millen papera azaltzen du saiakeraren ekoizpenean.

Emakumeen botoa (1951)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harrieten lan nagusia, Emakumeen botoa[5], Westminster Reviewen argitaratu zen 1851n, John Stuart Millek sinatu zuen arren. Bertan, emakumeek gizonen lan berberak eskura ditzaten eta emakumeak eta gizonak "esfera bananduetan" bizi ez daitezen sustatzen da. Gainera, generoen arteko desberdintasunen edo auzitegiek, ozta-ozta zigortzen dituzten senar-emazteen basakerien aurka protesta egiteko, zuzendariari bidalitako gutunak biderkatu zituen.

Feminismoa[6][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezkuntzan, ezkontzan eta legearen aurrean gizonaren eta emakumearen arteko berdintasuna ezartzeko nahia da bere lanaren buru. Bere ideiek eragin handia izan zuten John Stuart Millen feminismoan baina Harrieten ideiak bere bigarren senarrarenak baino erradikalagoak ziren eta sozialismora hurbildu zen.

Biek aztertu zuten emakumeen hezkuntza alderdi positibo gisa ezagutzara, profesionalizaziora eta lan-merkatura iristeko bidean. Era berean, uste zuten emakumeen berezko bokazioa ez zela ezkontza eta amatasuna bakarrik. Garaian, bikote-harremanak ulertzeko modu berriak ekarri zituzten, emakumearen aitorpenean kalterik egon gabe, eta aitorpen hori gizonen berdina izatea legeen aurreko eskubideei dagokienez.

Hil ondoren[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harriet Taylorrek eta John Stuart Millek tuberkulosia jasan zuten, eta Frantzian zeuden bitartean, bere gaiztakeriarako tratamendu baten bila, 1858an hil zen. John S. Millek hilerritik gertu zegoen etxe bat erosi zuen, non Helen Taylorrekin, denboraldi luzeak eman zituen.

Mill eta Taylorrek ez zuten inoiz elkarrekin lan egin Emakumeen mendekotasuna obran. Helenek[7], Harrieten alabak, lagundu zion Milli liburua amaitzen, biek batera bost urte inguru eman zituzten lanean. Horrela, Helen emakumezkoen sufragioaren ekintzaile bihurtu zen, zenbait kanpaina burutuz. Helen Taylorrek ere parte hartu zuen emakumeei tokiko gobernuetan parte hartzen uzteko antolatu ziren manifestazioetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


  1. (Gaztelaniaz) John Stuart Mill. 2020-04-05 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  2. (Gaztelaniaz) John Stuart Mill. 2020-04-05 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  3. Miller, Dale E.. (2019). Zalta, Edward N. ed. «Harriet Taylor Mill» The Stanford Encyclopedia of Philosophy (Metaphysics Research Lab, Stanford University) (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  4. Miller, Dale E.. (2019). Zalta, Edward N. ed. «Harriet Taylor Mill» The Stanford Encyclopedia of Philosophy (Metaphysics Research Lab, Stanford University) (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  5. Miller, Dale E.. (2019). Zalta, Edward N. ed. «Harriet Taylor Mill» The Stanford Encyclopedia of Philosophy (Metaphysics Research Lab, Stanford University) (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  6. (Gaztelaniaz) Espina, Alvaro. (1989-09-08). «La sujeción de la mujer, ¿un arcaísmo?» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  7. Hernández, Publicado por Hortensia. Harriet Taylor defensora de los derechos de las mujeres. (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).