Utilitarismo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Utilitarismoa pertsonak edo taldeak egiten duen ekintza ororen lehen hastapen moraltzat baliagarritasuna jartzen duen filosofia-eskola da, Jeremy Benthamek Ingalaterran hasia. Ekintza ororen xedea zoriontasuna lortzea dela hartzen du abiapuntutzat; oinarri horretatik abiatuz, pertsona banakoari izan dezakeen zoriontasun handiena dakarkion aukera da moralaren aldetik egokiena; eta orobat, gehiengoari zoriontasun handiena dakarkion aukera da gizarte ikuspegitik egokiena. Utilitarismoak XVIII. eta XIX. mendeetan izan zuen indarrik handiena filosofia-doktrina gisa; Benthamez gainera, aipagarriak dira eskola honetako jarraitzaileen artean James Mill, John Stuart Mill eta Herbert Spencer. Eragin handia izan zuen bere garaiko ekonomiari buruzko ideietan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]