Lankide:Paula Sainz De La Maza/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Green Boots[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tsewang Paljor, ere ezagutua bere gorpuari emandako ezizenagaz (Green Boots). Tsewang Paljor (Villa Sakti, Distrito de Leh, Jammu, Cachemiran jaio zan, 1968ko apirilaren 10ean eta 1996ko maiatzaren 10ean, Chinan, Nepalen, Everest Mendian hil zan, 28 urtegaz). Everest mendiaren gailurrera iristeko Indiako lehen taldeko partaidea izan zan, 1996 hondamendiaren ondorioz hil ziren hiru hinduetako bat izan zan.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurtzaroa

Txikitatik gustatzen jakon mendira joatea, eta bere ametsa Everest mendiaren tontorrera heltzea zan. Eskolan hasi zan, baina 18 urte eukazanean bere ikasketak utzi egin behar izan ebazan, etxeko egoera ekonomikoa ez zalako ona.

Lan ibilbidea

Ikasketak itzi ostean, 18 urtegaz Indio Tibetanako mugako poliziara [1]batu zan, horrela, laguntza ekonomimkoa eskeitzen eutsan bere gurasoei.

1996.urtean ITPB Everest mendiaren tontorra hegoaldetik konkistatzen eban lehengo taldean egoan, eta Tsewang Paljor espedizio horren parte zan.

Erabaki hau hartzea oso gogorra izan zan, bere  ama ez egoalako ados eta bildur asko eukalako baina azkenean erabakia hartu eta aurrera egin eban.[2]

Baina zoritxarrez, espedizio honen amaiera tragedian bukatu zan, taldearen buruak, Mohinder Singh komandanteak, gertaerari buruzko datuak emon ebazan.[3]

Tsewang Paljor eta beste hiru espediziogile Everesteko gailurrera iritsi ziran, baina ekaitz batek jaitsierako bidean harrapatu ebazan.

Mohinder Singhek kontatu eban, taldea igotzen ari zanean, beranduegi egin jakenez, kanpamendura bueltatzeko agindu eutsiela baina espediziogileak ez eben informazio hori jaso edo ez eutsien informazino horri garrantzia emon eta igotzen jarraitu eben.[4]

Ordu gitxi batzuk beranduago, taldeko buruak bere irratian, gailurrera iritsi zirala jaso eban, alaitasunaz aparte, berehala jaisteko agindu eutsen.

Baina ez eban euren berri gehiagorik jaso, “Hiru pertsona horreek galdu nebazanean, ni laugarrena nintzan, eurekaz nengoan. Saiatu izan banintz hilda egongo nintzan”. Hau da 2015.urtean komandanteari egindako elkarrizketan esan ebana.

Bere gorpua, buruz behera, hankak tolestuta eta besoak bularraren gainean egoan, arroparen kolorea ez zan galdu eta urteak daramatza 8500 metroko altueran dagoen haitz-aterpe baterako sarbidea  dirudien kobazulo batean. Gaur egun, bere gorpuari buruz hainbat teoria daukaguz, beste posizio baten agertu izan dalako.[5][6]

Mendiarekiko lehen kontaktuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txikia zanetik, mendia oso gustukoa eban eta bere aitagaz mendi askotara joaten zan. Bere aitak mendizalea zan eta bere bizitza osoan zehar bere semeari berak eukan ambizioa transmititu eutsan. Nagusia egin zanean, Everest mendiaren tontorra eukan helburu moduan, bere aitaren omenez. Amets hori egia bihurtu zan, ITPB-elkartean sartu zanean, baina inoiz ez da bueltatu.

1996ko Hondamendia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1996ko Everest mendiaren hondamendia 24-48h iraundu ebazan eta maiatzaren 10etik 11ra bitartean gertatutako gertaerak azaltzen dauz. Elur-ekaitz bat hasi zan eta sortzi mendizale harrapatuta geratu eta hil egin ziran. Batzuk jada, Everest mendiaren tontorrera iritsi ziran eta jaisten arrapatu eutsien baina beste batzueei euren igoeraren birtatean hil egin ziran.[7]

Everestaren iparraldeko gailurra igo nahi eben talde bateko mendizaleak eta espediziogileak ziran. Taldeak ez ebazan sherpen laguntzarik eurak gidatzeko, hau da, euren ardura izango litzateke igoeran zehar soka finkoak jartzea eta tontorrerako bidea markatzea. Taldea elur-ekaitzak harrapatu ebazan IV. kanpamentuaren gainetik.

Taldea, Paljor, Samanla, Morup, Jodh Singh eta Harbhajan osatzen eben. Igotzen ziren bitartean, Jodh eta Harbhajan izozketa baten ondorioz kanpamentu nagusira itzuli behar izan ziran, baina Samanla, Paljor eta Morupek gailurrerantz jarraitzea erabaki eben.

Hiru eskalatzaileek, banderines-votivos, khataks eta eskalada-pitoiak itzi ebezan gailurrean. Samanla, taldeko liderra gailurrean, erlijio-zeremonia bat egiteko denbora gehiago geratzea erabaki eban eta beste bi eskalatzaileei jaisteko agindu eutsen. Ez zen irratiz kontakturik egon horren ondoren.[8]

Kanpamentu baxuenetara itzulita, beste taldeetako kideek bi kasko-lanpara ikusi ebezan, bigarren mailatik gora, hau da, 8570m-tara. Azkenenan, hiruretako inork ez eban lortu gertuen zegoen kanpamentura iristea, 8320m-tara.

Aldaketa klimatikoaren eragina Everest median[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldaketa klimatikoak hainbat eragin izan ditu eta hainbat eragin izaten ari ditu.

Aldaketa klimatikoak munduko glaziarrik altuenerarte heldu da, Everest mendia. Izotz-tonak galtzen ari dauz urtero, [9]glaziarretik izotz-nukleo bat atera eta aztertu daben ikertzaileek egindako ikerketa baten arabera.

Urte batzuk barru, munduko tontorrik altuena helezina izan ahalko da, mantentzen saiatzeko prosezu baten ondorioz.

Everest mendian egozan gorpuak elur eta hizotz masa bat estaltzen ebazan eta ez egozan ikusgai baina urteak pasa ahala mendigozaleen eta espediziogileen gorpuak ikusgai gelditzen ari diraz.[10]

Green Bootsen gorpua urte askotan zehar gustiz estalita egoan baina momentu bat heldu da non gustiz desagertu da gorpua estaltzen eban masa eta gauza bera gertazen ari da beste gorpu askorekin.

Gorpuak estaltzen ebazan masa, egoera onean mantenten ebazan baina masa hori gabe, gustiz deskonposatuko diraz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Thailandieraz) hmong.wiki. «1996 Expedición de la Policía Fronteriza Indo-Tibetana al Monte Everest ContenidoyLa expedición» hmong.es (Noiz kontsultatua: 2022-10-22).
  2. (Gaztelaniaz) «Momias del Everest: el crudo final de los escaladores que murieron en el monte» LA NACION 2021-07-11 (Noiz kontsultatua: 2022-10-22).
  3. (Gaztelaniaz) «Momias del Everest: el crudo final de los escaladores que murieron en el monte» LA NACION 2021-07-11 (Noiz kontsultatua: 2022-10-22).
  4. (Gaztelaniaz) Nast, Condé. (2021-03-08). «El Everest: la historia del famoso alpinista de botas verdes que murió en la montaña» GQ (Noiz kontsultatua: 2022-10-22).
  5. (Gaztelaniaz) lainformacion.com. (2016-05-24). «'Botas Verdes' y 'El saludador': los cadáveres que señalan el camino en el Everest» La Información (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
  6. Everest Pierre Paperon 6 bis. (Noiz kontsultatua: 2022-10-22).
  7. Bukreev, Anatoli. (2015). Everest 1996 : crónica de un rescate imposible. (5ª ed. argitaraldia) Desnivel ISBN 978-84-9829-321-0. PMC 908825048. (Noiz kontsultatua: 2022-10-22).
  8. (Gaztelaniaz) Supercurioso, Equipo. (2018-08-14). «Botas verdes. La macabra historia del cadáver de un escalador del Everest» Supercurioso (Noiz kontsultatua: 2022-10-22).
  9. (Gaztelaniaz) @NatGeoES. (2022-02-04). «El Everest se derrite: ha perdido 2000 años de hielo en 3 décadas» National Geographic (Noiz kontsultatua: 2022-10-22).
  10. (Gaztelaniaz) Barbero, Irene. (2019-12-26). «El cambio climático hace aparecer cada vez más cadáveres en el Everest» La Razón (Noiz kontsultatua: 2022-10-22).