Lankide:Peiogg/Proba orria

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea


Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelerazko wikipediako «Red de celdas» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.

Sare zelular[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sare zelularra irrati gelaxkez (edo gelaxkez soilik) osatutako sarea da, non gelaxka bakoitzak igorle propioa dauka, oinarri base bezala ezagutua. Gelaxka horien helburua area osoa estaltzea eta eremu guztiari estaldura ematea da, area osoa gelaxka baten tamaina baino askoz handiagoa izanda. Sare zelularrak asimetrikoak dira, transzeptore kopuru finko batekin eta transzeptore bakoitzak gelaxka bati eskaintzen dio zerbitzua.

Frekuentzien berrerabilpenaren adibidea

Abantailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

·       Kapazitatea handitzen du.

·       Energiaren kontsumoa murrizten du.

·       Estaldura hobetzen du.

·       Internetera atzipena ematen du.

Mediora sarbide eskemak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zelular motako sare baten eskakizun nagusiena hurrengoa da: banatutako estazio bakoitzak transmisorearen seinalearen eta beste estazioen seinalearen artean bereizteko gai izatea da.

Horretarako bi soluzio daude, alde batetik, maiztasun zatiketa bidezko sarbide anizkoitza (FDMA, Frequency Divison Multiple Acces) eta, beste aldetik, kode zatiketa bidezko sarbide anizkoitza(CDMA, Code Divison Multiple Access)

Frekuentzia zatiketa bidezko sarbide anizkoitza (FDMA)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

FDMA, alboan dauden gelaxketan maiztasun ezberdinak erabiltzen funtzionatzen du. Aukeratutako gelaxkaren maiztasuna aurkituz, estazioek alboko gelaxken seinaleak baztertu ditzakete.

Kode zatiketa bidezko sarbide anizkoitza (CDMA)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarera konektatutako ekipo terminal bakoitzerako kode bakar bat esleitzean oinarritzen da CDMA. Kode horien ezaugarri garrantzitsu bat haien artean ortogonalak izatea da, era horretan ez dira haien artean eragozten. Oinarri basea kode horiek deszifratzen ditu kode ortogonalen banaketa metodoa aplikatuz, horrela komunikazio uniboko bat lortuz erabiltzaile bakoitzarekin.

Mediora sartzeko beste eskema batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denbora zatiketa bidezko sarbide anizkoitza (TDMA, Time Division Multiple Access), denbora “ denbora zirrikituetan” (ingelesetik: time-slots) zatitzean oinarritzen da. Adibidez, GSM 125 ms-ko zirrikituak erabiltzen ditu, 1s / 125ms=8 kanal sektore bakoitzeko lortuz.

Baina, mediora sartzeko beste metodo batzuk bezala, polarizazio zatiketa bidezko sarbide anizkoitza (PDMA, Polarization Divison Multiple Access) adibidez, TDMA ezin da erabili gelaxka bateko seinalea eta albokoa bereizteko zeren haren efektuak posizioaren arabera aldatzen dira, eta horrek seinalearen bereizketa ia ezinezkoa izatea egiten du.

Ordez, TDMA oso erabilia da FDMArekin edo CDMArekin (duplex eskema) batera komunikazio sistema mugikorretan, gelaxka bakar baten estaldura eremuan kanal asko eskaintzeko helburuarekin.

Difusio eta paginazio mezuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ia sistema zelular gehienek difusio mezu mekanismoak dauzkate. Sistema hori informazioa mugikor askotara banatzeko erabil daiteke, telefonia zelular sistemetan adibidez, difusio mezuen erabilerarik garrantzitsuena kanalak konfiguratzea da, ondoren, transzeptore mugikorraren eta oinarri basearen arteko komunikazioa egoteko. Horri paginazioa deitzen zaio.

Paginazio prozesuaren zehaztasunak sarez sare aldatzen dira, baina normalean gelaxka kopuru mugatu bat ezagutzen da, non mugikorra aurkitzen den (gelaxka talde honi kokapen area deitzen zaio GSM sistemetan edo bideratze area UMTS sistemetan) .Gelaxketara difusio mezu bat bidaltzen hasten da paginazioa.Gainera, paginazio mezuak informazioa bidaltzeko erabili daitezke. Adibidez, CDMAn erabiltzen da SMS mezuak bidaltzeko.[1]

Maiztasunen berrerabilpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sare zelular bateko kapazitatearen hazkuntza, transmisore bakarreko sarearekin aldenderatuz, irrati frekuentzia bat area ezberdin batean erabiltzean oinarritzen da. Transmisore bakarra egongo balitz, transmisio bakarra egingo litzateke maiztasun bakoitzean.

Baina, zoritxarrez saihestezina da maiztasun berdineko beste gelaxkek sortutako interferentzia txiki bat egotea. Horrek esan nahi du, FDMA sistema estandar batean, gelaxken artean gutxienez hutsune txiki bat egongo dela non maiztasun berdinak erabiliko diren.

Maiztasun berrerabilpen faktoreak maiztasun bera sarean zenbat aldiz erabil daitekeen adierazten du. Horrela adierazten da: 1/n non n maiztasun bat erabili ezin daitekeen gelaxka kopurua da. [2]

Gelaxkaz gelaxka mugimendua eta igaropena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gelaxka anizkoitzak erabiltzeak, trasnzeptoreak mugikorrak badira eta leku batetik bestera mugitzen badira, transzeptoreak gelaxkaz aldatu ahal direla esan nahi du. Horretarako erabiltzen den mekanismoa sare motaren arabera aldatzen da. Adibidez, komunikazio jarraitu bat badago eta ez bada moztea nahi, arreta asko ipini beharko litzateke etenetan. Kasu horretan, koordinazio handia egon beharko litzateke oinarri estazioaren eta estazio mugikorraren artean. Orokorrean, sistema horiek gelaxka bakoitzerako sarbide anizkoitz independente bat erabiltzen dute, horrela igaropen egoera aurreratzen da eta estazio mugikorrerako kanal berri bat erreserbatzen da oinarri estazio berrian. Beraz, mugikorrak oraingo oinarri baseko kanaletik kanal berri baterantz mugitzen da eta hortik komunikazioa jarraitzen du.

Oinarri base estazio batetik bestera aldaketaren zehaztasunak sistemaren arabera aldatzen dira. Adibidez, GSM igaropenetan eta W-CDMA frekuentzia igaropenetan estazio mugikorrak erabil nahi duen kanala neurtu behar du aldatu baino lehen. Kanala baieztatu ondoren, sareak mugikorra gidatu beharko du kanalaren aldaketan eta aldi berean bi noranzkoko komunikazioa hasieratu, transmisioan mozketak egon ez daitezen. CDMA2000-n eta W-CDMA-n igaropenak frekuentzia berdinean daude, bi kanalak aldi berean erabiltzen dira (soft bidezko igaropena deitzen da).

Gelaxka baten kobertura eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sare zelular ideal batean, liburuetan erakutsia, gelaxka hexagonalak dira.Baina praktikan, gelaxka baten estaldura eremua antenaren kokapenaren, neurketa puntuen, oztopatu dezaketen eraikuntzen eta lursailaren menpe dago.

Kobertura eremuan eragiten duen beste faktore bat erabilitako maiztasuna da. Frekuentzia baxuek hobeto zeharkatzen dituzte oztopoak. Adibidez, 5 milimetroko igeltsuzko pareta batek argia guztiz geldituko du, baina ez du izango inolako eraginik irrati uhinen gain.

Beraz, maiztasunaren eragina koberturan, erabilera ezberdinetarako frekuentzia ezberdinak erabiltzea hobea dela esan nahi du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «The Myth of Cellular Tower Health Hazards» web.archive.org 2014-05-02 (Noiz kontsultatua: 2019-11-30).
  2. «Phone Networks - REVERSE PHONE LOOKUP | Reverse Phone Number Lookup - REVERSE NUMBER!» web.archive.org 2012-04-30 (Noiz kontsultatua: 2019-12-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]