Wikipedia:Artikuluen formatua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lasterbidea:
Nuvola apps edu miscellaneous.svg
Wikipediako tutoriala
Artikuluak idatzi...

Sarrera berriak
Nola aldatu
Loturak
Kategoriak

Wikipediako hitzarmenak...

Estilo gida
Politikak
Sinadura

Ikus, gainera...

Laguntza
Proba orria

Wikipedian sakontzeko >>

Wikipediako artikulu orok, ahal den neurrian, artikuluen formatu orokor hau izan beharko luke.

Eskaera hauek guztiak betetzen dituen artikulu bat Wikipedia izan daiteke. Dena den, eta gaiaren arabera, baliteke beste formatu zehatzago bat hobea izatea. Adibidez, Euskal Herriko udalerrietarako, berariazko eredua erabiltzen da.

Gutxienekoak

Artikulu txarra edo zirriborroa baino ez den batek ere, gutxieneko batzuk izan behar ditu. Gutxieneko horiek ez jartzearen ondorioetako bat, artikulua ezabatzea izan daiteke.

  • Artikulua kategoria baten barruan (gutxienez) sartu behar da.
  • Erdal wikipedietan gai berari buruzko artikulurik baldin badago, artikulu horrekiko lotura egin behar da, Wikidata proiektuaren baliabideak erabiliz. Nola egin ez badakizu, eskatu laguntza Txokoan.

Behin gutxieneko horiek beteta, artikulu txukun bat sortzeko, ondorengo alderdi hauek ere izan beharko ditugu aintzat.

Artikuluen izenburua

Artikuluan izenburua agertzen den lehen aldian letra lodiz jarri behar da hiru apostrofo erabiliz. '''artikuluaren izenburua''' idatzita artikuluaren izenburua da emaitza. Adibidez:

Wikipediako artikulu orok, ahal den neurrian, artikuluen formatu orokor hau izan beharko luke.

Orokorrean, ez jarri beste artikuluetarako loturarik:

  • artikuluaren izena lehen lerroan beltzez jarritako tokian. Adibidez, gaizki legoke Kirgizistango bandera artikuluan honela egitea lotura gero egin badaiteke:

Kirgizistango bandera 1992ko martxoaren 3an erabakitakoa da.

  • atalen goiburukoetan

Letra lodiak izenburua azaltzen den lehen aldirako erabili behar dira. Gainerakoan, letra lodiak erabiltzea saihestu behar da, salbu eta artikuluak izan lezakeen beste izenburu egoki baterako bada. Adibidez:

Abu Ali al-Hasan Ibn al-Haithamarabieraz: أبو علي الحسن بن الهيثم‎, Mendebaldean Alhazen izenaz ezaguna— (965-1039) arabiar fisikari bat izan zen.

Izenburuan ere, letra etzanen arauak bete behar dira. Arau horiek izenburuari letrakera etzana eskatzen badiote, artikuluaren hasieran {{letra etzanetako izenburua}} kodea idazteaz gainera, letrakera etzanez idatziko dugu izenburua:

Ikasten Nafarroa Garaiko Berri Txarrak rock musika taldearen 2. diskoa da, 1999an argitaratua.

Atalak

Atal kopurua ez dago zehaztuta; artikuluaren araberakoa izango da.

Kodea

Erabili == (berdinketa ikur bi) goiburuaren hasieran eta bukaeran atal berri bat sortzeko, inola ere ez ''' (hiru apostrofo). Beraz, Lanak izeneko atal bat sortzeko hau litzateke idatzi beharreko kodea:

== Lanak ==

Izendatzerakoan

  • Lehen letra besterik ez da joango letra larriz (edo baita behar denean ere; izen propioak...) eta gainerakoak xehez. Bizitza eta lanak da egokia, ez Bizitza eta Lanak.
  • Ahalegindu karaktere bereziak ez erabiltzen: &, +, {}, []...
  • Izen laburrak eta zehatzak aukeratu, artikuluen izenburuetan egiten den bezala. Esan daiteke, gutxi gorabehera, 10 hitz baino gehiago dituena luzeegia dela.
  • Ez jarri goiburu ezberdinei izenburu berdina. Honek, logikoa ez izateaz gain, arazoak sortzen ditu orrialde barruko loturak egitean.

Atalak administratzen

  • Atal baten barruan azpiatalak sortzea oso garrantzitsua da. Irakurleari mesede handia egiten dio irakurtzerakoan, bilatzerakoan edo ulertzerakoan errazago egingo baitzaio.
    • Atalaren edukia asko bada, banatu azpiatal ezberdinetan.
  • Ahalegindu atalen izenak ez aldatzen. Baliteke hori egitean atal horretarako loturak "apurtzea".
  • Atal jakin baterako lotura bat sortzen baduzu, jakitunena da ohar bat uztea; atalaren izena ez aldatzeko, edo aldatzekotan loturak konpontzeko. Horretarako, <!-- zure oharra --> kodea erabili. Asko eskertzen da lotzen duten artikuluen izenak jartzea, lana asko errazten du eta oharra jartzeak ere ez du asko nekatzen. Adibide bat ikusteko jarraitu lotura hau.
  • Atal jakin baterako lotura bat kentzen baduzu, ordea, beste wikilariak jarri duen mezua (jarri badu) kentzea eskertzen da.
  • Goiburukoak aldaketa behar duela uste baduzu, loturak konpontzeko gai izan beharko zinateke. Adibidez, Google erabiliz, wikipedia "atalak administratzen" bezalako bilaketa bat hasiz.

Atal bereziak

Iturriak eta informazio osagarria

Badira artikulu askotan ageri diren lau atal berezi: «Erreferentziak», «Ikus, gainera», «Kanpo loturak» eta «Bibliografia». Lau atal horien izenak horiek izan behar dute zehazki, hala erabaki zelako, eta nolabaiteko batasuna lortzearren euskarazko wikipediako artikuluetan.

Artikuluaren edukia osatzeko aipatu nahi diren edukien artean, lehendabizi, artikuluaren zuzeneko iturriak aipatzen dira («Erreferentziak»); ondoren, euskal wikipediaren barruan informazio osagarria dakarten artikuluak («Ikus, gainera»); ondoren, Wikipediatik kanpo baina Internet bidez eskuragarri dauden informazio iturri osagarriak («Kanpo loturak»); eta, azkenik, artikulurako iturri izan ez diren, Interneten eskuragarri ez dauden baina artikulurako informazio osagarri garrantzitsua duten iturriak («Bibliografia»).

Lau atal horiek ez dira artikulu guztietan azalduko: batzuetan horietako bat, beste batzuetan bi, beste batzuetan hiru... azalduko dira, baina, betiere, ordena honetan: «Erreferentziak», «Ikus, gainera», «Kanpo loturak» eta «Bibliografia».

Erreferentziak
Sakontzeko, irakurri: «Laguntza:Erreferentziak»

Artikuluko esaldi baten, esaldi zati baten edo paragrafo baten iturria aipatzeko, esaldi, esaldi zati edo paragrafo horren eskuinean <ref> eta </ref> kodeak jarri behar dira, eta bi kode horien artean jarri behar da iturria. Gero, «Erreferentziak» atalean, {{erreferentzia zerrenda}} kodea jarri beharko duzu.

Ikus, gainera

Uste baduzu artikulu irakurleak artikulu horrez gain beste bat edo batzuk ere begiratu beharko lituzkeela, izen hau edukiko lukeen atal bat sortu eta zerrendatu beste artikulu interesgarri horiek * ikurraren laguntzarekin:

* [[Euskara]]
* [[Euskal Musika]]

Emaitza:

Kanpo loturak
Sakontzeko, irakurri: «Wikipedia:Loturak#Kanpo loturak»

Goiburu honen izenak argi adierazten duen bezala, kanpo loturak jartzeko atalik egokiena da. Hor zerrenda batean jarri behar dira, Ikus, gainera atalean bezala. Adibidez:

* {{en}} [http://wikimediafoundation.org/wiki/Home Wikimedia Fundazioa]

Emaitza:

Webgunearen hizkuntza adierazteko {{hizkuntzaren kodea}} txantiloia erabiltzen da. Kanpo loturako edukia euskaraz baldin bada, oro har ez da hizkuntza markarik jarri behar: hau euskal wikipedia denez, kanpo loturako edukia ere euskaraz dagoela ulertu behar da, hizkuntza markarik ez badu. Hala ere, kanpo loturako edukia euskaraz egonagatik, erdarazko izenburua baldin badu (adibidez: Linguae vasconum primitiae), {{eu}} kodea idatziko dugu.

Edukia ingelesez baldin badago, berriz, {{en}}; frantsesez, {{fr}}; eta berdin gainerakoekin (ikus wikipedia honetako hizkuntza txantiloien zerrenda). Hainbat hizkuntzatan baldin bada, bata bestearen atzean idatzi, esaterako: {{en}} {{es}} {{fr}}.

Emaitza: (Ingelesez)(Gaztelaniaz)(Frantsesez)

Artikuluko gorputzean sartu daitezke kanpo loturak, erreferentziak ezagutarazteko eta abar. Horrela egin nahi bada, hau da idatzi beharrekoa:

Testua, testua, testua.[http://www.adibidea.com]

Emaitza:

Testua, testua, testua.[1]

Baina erreferentzien atala horretarako dagoenez, ez da askotan erabiltzekoa. Erabil ezazu erreferentzien atala, informazio gehiago eskaintzeko aukera ematen baitu, artikuluko gorputzean tokirik okupatu gabe.

Pertsona ospetsuak

Atal hau hiri, udalerri edo herrialdeetako artikuluetan erabiltzeko da, toki horretako pertsona ospetsuak aipatzeko.

Datak

Aurkakoa dioen ezer ez bada idazten, euskaltzaindiaren arauak jarraitu behar dira, baita datekin ere. Datak jartzerakoan euskarazko ordena (urtea, hila, eguna) jarraituko da. Adibidez: 1945eko abenduaren 6a. Kristo aurreko datak jartzeko K. a. laburdura jarri behar da urtearen aurrean (K. a. 380). Mendeak, beti bezala, zenbaki erromatarrekin adierazten dira (XVIII. mendea).

Gogoratu hilen izenak letra xehez idazten direla: urtarrila, otsailaren 28a, 2006ko azaroaren 4a...

Ahalegindu azken aldian, momentu honetan, iaz, laster eta abar bezalako ez erabiltzen. Aditzaren denborak ere garrantzia du, pertsona hilda dagoen edo ez argitzeko...

Jaiotza eta heriotzetan

Jaiotza eta heriotza datak artikulu batean letra lodiz dagoen izenburuaren eskuinean jarri behar dira. Eta tokiak ezagutzen badira, dataren aurretik, komarekin banatuta:

Ernest Rutherford, Nelsongo lehenengo baroia (Brightwater, Zeelanda Berria, 1871ko abuztuaren 30a - Cambridge, Ingalaterra, 1937ko urriaren 19a) fisika nuklearraren aita izan zen.

Oraindik bizi bada, beheko hau izango da formatua:

Karlos Argiñano Urkiola, nazioartean Karlos Arguiñano grafiaz ezagunagoa, (Beasain, Gipuzkoa, 1948ko irailaren 6a) sukaldari, aktore eta enpresaburu euskalduna da.

Zenbakiak

  • Koma erabiliko da hamartarrak adierazteko eta puntua, ordea, zenbaki osoak hirunaka banatzeko. Kontuan izan behar da lurralde batzuetan (anglosaxoniak) alderantziz erabiltzen dituztela.
  • Anglosaxoi herriekiko beste desberdintasun bat bilioi (ingelesez: billion) hitzarena da. Kopurua ezberdina da:
    • Euskaraz: 1.000.000.000.000 (edo 1012)
    • Ingelesez: 1.000.000.000 (edo 109)

Tenperaturak

Tenperaturak Celsius gradutan (°C) adieraziko dira; adibidez: 21,5 °C. Zientziarekin lotutako artikuluetan Kelvinetan (K) ere adierazi daitezke baina gomendatzen da tenperatura Celsius gradutan ere idaztea.

Animaliak, landareak eta abar

Animaliei, landareei eta, azken finean, euskaraz izen bat duen edozein espezieri buruz hitz egitean, euskarazko terminoa erabiltzea adostu zen. Izen zientifikoa lagungarria izango da, hala ere.

Letra larriak direla eta, generoaren izenaren lehenengo letra larria izan behar da, eta espeziearena osorik xehea. Adibidez, ardiaren kasuan, Ovis aries (generoa: Ovis, espeziea: aries).

Koloreak

Koloreen erabilera mugatua eta neurrizkoa izan behar da. Pertsona guztiak ez dira koloreak ikusteko gai (daltonikoak, itsuak...). Gainera, zuri-beltzean inprimatzean ez da nabarituko, kolore gutxiko pantailetan ez dira bereiziko, eta abar.

Tentagarria da koloreak erabiltzea, ikus ditzaketenentzat lagungarri izan dadin, baina kolorerik erabili gabe ere informazio berdina eman ahal baldin bada, ez erabili.