Lankide:Rosanegra7/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

DESGAITASUNA ETA ENPLEGUA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Desgaitasuna duten pertsonak, tratu eta aukera berdinak izatea.

DESGAITASUNA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Definizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorputz-egitura edo funtzio fisiologiko baten anormaltasuna edo galera. Gabezia fisikoak, mentalak, intelektualak edo zentzumenezkoak dituztenean, eta, ziurrenik, iraunkorrak direnean, eta, hainbat oztoporekin elkarreraginean aritzean, gizartean parte-hartze osoa eta eraginkorra eragotz dezaketenean, gainerakoen baldintza berberetan.

1972an Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) ikerketak egin zituen urritasun, urritasun eta minusbaliotasunen nazioarteko sailkapena diseinatzeko eta egiteko. 1980an OME-k bere ondorioak argitaratu zituen eta ezintasunaren kontzeptua azaldu zuen hiru elementu batuz[1]:

  • Desgaitasuna, hasieran azaldu dugu
  • Ezintasuna: ezintasuna egongo da urritasunak jardueran mugak sortzen dituenean. Adibidez: mugimendua.
  • Parte hartzeko murrizketak: ezintasuna duen pertsonak desabantaila soziala eragiten dionean, desgaitasunik ez duten pertsonekin alderatuta.

Desgaitasun motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizarte zerbitzuen egindako diagnostikoaren bidez (mediku, psikologoak eta gizarte langileak)  desgaitasun motak zehaztu liteke. Desgaitasuna mota bakoitzak, gaitasun eta trebetasun ezberdinak ditu, eta batzuetan gizartean parte hartzeko oztopoa bihurtzen da. Hurrengo desgaitasun motak aurkitzen dira:

  • Desgaitasun fisikoa: Fisikoki gaitasun bat murrizten edo ezabatzen denean ematen da, hau da, gorputz adar edo bere ohiko funtzionamenduan galera fisikoa ematen denean.
  • Zentzumen desgaitasuna: Gorputzeko zentzumen bat, inguruneko edo barneko soinuak ez dituenean ondo nabaritzen.
  • Desgaitasun intelektuala: Funtzionamendu intelektuala mugatzen du.
  • Desgaitasun psikikoa: Garunak behar duen bezala funtzionatzen ez duenean.
  • Erraietako desgaitasuna: Pertsonen organoetan urritasuna eragiten du. Diabetes edo bihotzeko arazoak sortu ahal ditu.
  • Aniztasun desgaitasuna: Pertsona batek  desgaitasuna mota bat baino gehiago duenean.

Graduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

LGDPCD[2]-n desgaitasunen graduak araututa daude. Hala ere, desgaitasuna lortzeko % 33 izan behar da gutxienez

DESGAITASUNA ENPLEGUAN[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berdintasun printzipioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Konstituzioko[3] 49. artikuluan desgaitasuna duten pertsonen eskubideak arautzen hasi ziren: botere publikoek gutxitu fisiko, sentsorial eta psikikoen aurreikuspen, tratamendu, birgaitze eta integrazioa bilatuko dute beren politikan; behar duten ardura espezializatuaz kontu egin, eta bereziki babestuko dituzte gutxituok, Titulu honek herritar guztiei ematen dizkien eskubideez goza dezaten.

Desgaitasuna duten pertsonen eskubideak ez ziren betetzen enpleguaren esparruan; hau da, ez zen betetzen EK-k diona. Horren ondorioz, beste lege batzuk onartu ziren.“Integración Social de Minusválidos” Legea onartu egin zuten. EK-ko 49.artikulua betetzeko sortu zen legea. Hau da, botere publikoak kolektibo hauen gizarteratze laborala bermatzeko neurriak ezartzera behartuta daude.

Desgaitasuna duten pertsonen aukera berdintasuna bermatzeko, irailaren 2ko 51/2003 Legea[4] onartu zen. Honi jarraituz, irailaren 26ko 49/2007 Legea[5]  zuten. Baina 2007n aurreko lege guztiak indargabetu zituzten. Orain, 1/2013 Legegintzako errege Dekretua, azaroaren 29koa, desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren Testu Bategina onartzen duena arautzen dira desgaitasuna duten pertsonek enpleguan dituzten eskubideak.

Indarrean dagoen arauaren arabera, desgaitasuna duten pertsonek eskubidea dute baldintza berdinekin lan egiteko. Gainera eskubidea dute berek aukeratzen duten lan bat izateko edo merkatuan onartuta dagoen lan bat izateko. [27. artikuluko NBE (Nazio Batuen Erakundea)-ko Hitzarmena desgaitasuna duten pertsonen eskubideetaz].

Desgaitasuna duten pertsonen enplegu aukerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zerbitzu okupazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laguntza modalitate moduan kontuan hartzen dira zerbitzu okupazionalak eta irailaren 4ko 2274/1985 Errege Dekretuan[6] arautzen dira, zehazki, 2. artikuluan. Zerbitzu okupazionalaren helburua hau da: desgaitasun motaren bat duten pertsonek beren bizitzan modo autonomo eta independentean jardutea. Horretarako laguntzak ematen dituzte, pertsonaren autonomia gradua eta desgaitasuna kontuan edukita.

Pertsonen autonomia eta desgaitasun graduaren arabera, enplegu zentro berezietan sartzeko aukera ukatzen zaie batzuei. Orduan, sartzen ez direnak normalean zentro okupazionaletara joaten dira.

Babestutako enplegua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsona mota hauek, jarduera profesionala burutzeko gaitasunak daukate, baina ez daude prestatuta enplegu arrunt batean lan egiteko.

Enplegu zentro bereziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enplegu Zentro Bereziak, enpresa publikoak edo pribatuak izan ahal dira. Zentro horietan langileen plantillaren % 70 gutxienez desgaitasun bat duten pertsonak izan behar dira enplegu zentro berezia izateko (LGDPCD 43.2 artikulua).  Zentro hauetan lan produktiboa eskaintzen da eta soldata baten truke lan egiten dute.

Desgaitasun mota hauek dira gehienbat enplegu zentro berezietan aurkitzen direnak:

  • Garuneko paralisia duten pertsonak, buruko gaixotasuna edo desgaitasun intelektuala % 33 edo gehiagoko desgaitasun graduarekin
  • Desgaitasun fisikoa duten pertsonak, % 65 edo gehiagoko graduarekin.

Euskadin EHLABE[7] (asociación vasca de entidades no lucrativas que fomentan la inclusión de las personas con discapacidad) dago eta erakunde honetan, besteak beste Lantegi Batuak, Gureak, Indesa, Eragintza, Bidaideak enpresek parte hartzen dute.

2020n, Eusko Jaurlaritzak[8] Lanbideko laguntza programa bat onartu du. 700.000 € inbertitu dira desgaitasuna duten pertsonen enplegua hobetzeko. Laguntza horretatik, 4.000 € inbertitu  da desgaitasuna duten pertsonen kontratazioa sustatzeko lan merkatu arruntean. Eta 1.000 € inbertitu dira da kolektibo horien lanpostuen egokitzapenean eta gizarteratzea dakarren oztopoak ezabatzeko.

Lan enklabea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enplegu Zentro Bereziko langileak, aldi baterako, enpresa arruntetara joaten dira. Kontratu bat egiten da zentroen eta enpresaren artean, desgaitasuna duen pertsonak obra edo zerbitzu jarduerak burutzeko.  Enklabe laboralarekin saihestu egin nahi da Zentro Berezietatik enplegu arruntera dagoen trantsizioa. Beste aldetik, desgaitasuna duten pertsonek enplegu arruntean dituzten gaitasunak zeintzuk diren ezagutzeko aukera ematen du.

Enplegu laguntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsoriala duten pertsonek laguntzak eta jarraipena jasotzen dute, enplegu bat bilatzeko, ikasteko eta mantentzeko. Horrela, Enplegu Zentro Berezitik enplegu arruntera dagoen trantsizio prozedurari aurre egiteko laguntzak eta jarraibideak ematen dira. Gehienbat desgaitasun mota hauek dira laguntza hau jasotzen dutenak: garuneko paralisia duten pertsonak, buruko gaixotasuna edo desgaitasun intelektuala % 33 edo gehiagoko desgaitasun graduarekin, edo desgaitasun fisikoa duten pertsonak, % 65 edo gehiago graduarekin.

Enplegu arrunta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsona guztiok, desgaitasuna izanda edo ez, enplegu arrunta izateko eskubidea dute. Baina desgaitasuna duten pertsonek zailtasun gehiago dituzte enplegu arrunta lortzeko. Horretarako, botere publikoak akzio positiboko neurriak hartu ditu desgaitasuna duten pertsonen gizarteratze laborala enplegu arruntean posible izateko.

Desgaitasuna duten pertsonen gizarteratze laborala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Desgaitasuna duten pertsonek zailtasun asko izaten dituzte lan merkatu arruntean lan egiteko. Horretarako, LGDPCD legeak neurri batzuk ezartzen ditu kolektibo horien gizarteratzea sustatzeko.

Enpresa publikoak eta pribatuak, 50 langile baino gehiagoko plantilla dutenean, behartuta daude plantilla osoaren % 2 gordetzera desgaitasuna duten pertsonentzat. (LGDPCD 42.1 art). Erakundeek ez dute neurri hori betetzen eta, hori ikusita, legegileak neurria malgutu egin du. Hau da, kopuru bat ordaindu beharko da funts batean sartzeko. Diru hori errehabilitazio profesionalean eta enplegu sustapenean inbertituko da. Enplegu publikoaren eskaintzan, ehuneko zehatz bat erreserbatu behar da % 33tik gorako desgaitasuna duten pertsonentzat. Gutxienez % 5 lan postua erreserbatu egingo da.

168/2019 Dekretua[9] onartu zen, baina 2020ko urtarrilean sartzen da indarrean. Honen bidez, desgaitasuna duten pertsonen enpleguarekin erlazionatuta dauden laguntza eta zerbitzu programak erregulatuko  dira, eta Lanbideren bidez egingo da.

OINARRIZKO ERREFERENTZIA BIBLIOGRAFIKOAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Bengoetxea Alkorta, Aitor. (2014). Economía social e inserción laboral de las personas con discapacidad. Revista Vasca de Administración Pública, 530 or..
  2. https://www.boe.es/buscar/pdf/2013/BOE-A-2013-12632-consolidado.pdf
  3. https://www.boe.es/legislacion/documentos/ConstitucionEUSKERA.pdf
  4. https://boe.es/buscar/pdf/2003/BOE-A-2003-22066-consolidado.pdf
  5. https://www.boe.es/buscar/pdf/2007/BOE-A-2007-22293-consolidado.pdf
  6. https://www.boe.es/buscar/pdf/1985/BOE-A-1985-25592-consolidado.pdf
  7. (Gaztelaniaz) «EHLABE Inclusión sociolaboral de personas con discapacidad» EHLABE (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
  8. (Gaztelaniaz) 20minutos, EUROPA PRESS VITORIA. «20minutos.es - El medio social - Última hora, local, España y el mundo» 20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
  9. https://www.legegunea.euskadi.eus/eli/es-pv/d/2019/10/29/168/dof/spa/html/x59-contfich/es/