Munduko Osasun Erakundea
Wikipedia(e)tik
|
|||
| Akronimoa | WHO | ||
| Presidentea | |||
| Egoitza | |||
| Webgunea | www.who.int | ||
Munduko Osasun Erakundea edo OME (frantsesez: Organisation mondiale de la santé edo OMS) Nazio Batuen Erakundearen osasun-agentzia da. 1948ko apirilaren 7an eratu zen. Gaur egun, munduko 192 estatu dira OMEko kide.[1]
1946an sortua. Erakunde horren helburuak nazioartean osasun baldintzak hobetzea eta eritasunen kontra borrokatzea dira. Horretarako, ikerketak, garatu gabeko herrialdeetako gaixotasun endemikoen kontrako kanpainak eta sendagaien hedapena bultzatzen ditu, besteak beste. Bi alor nagusi bereizten dira MOEren lanean: teknika eta ikerketak, batetik, eta prestakuntza eta laguntza, bestetik. Genevan du egoitza.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/3/1 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Kideen zerrenda (Ingelesez)
Kanpo loturak[aldatu]
- (Ingelesez) OMEren webgune ofiziala
- (Ingelesez) Argitalpenak
- (Ingelesez) Lotura interesgarriak