Lankide:Rubeniraola/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

AHALMEN AKTIBOAREN MUGATZEA ETA BABES-ERAKUNDEAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikusi dugun moduan, ahalmen aktiboa edo jarduteko ahalmena orokorrean adin nagusitasunarekin eskuratzen den zerbait da[1]. Hori horrela izanagatik, zuzenbidean dagoeneko aurreikusita dago, zenbait baldintza betez gero, gaitasun horretan mugak jarri daitezkeela. Muga horiek absolutuak edo partzialak izango dira kasuaren arabera[1] eta ondorioz beharrezkoa da pertsona bakoitzaren ezaugarriak, ingurua eta gaitasunak aztertzea. Prozesu hori aurrera eraman ostean, pertsonak babes erakunde desberdinen laguntzaren beharra izango[2] du eta horrek osatuko du bere ahalmen aktiboaren “defizit” hori zuzenbidearen alorrean.

Guraso boterea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ahalmen juridikoa, jardutekoa ez bezala, bizirik jaiotzen garen unetik lortzen dugu eta momentu horretan dagoeneko zuzenbideak gure jarduteko ahalmena osatzen du. Jaiotzean arruntena guraso boterearen menpe egotea da[3]. Honen bidez gurasoek seme-alaben ongizatea bilatu behar dute, horretarako beharrezkoa den hezkuntza, zaintza edo ordezkaritza emanez. Esparru hau Espainiako Konstituzioaren 39.3. artikuluan arautzeaz gain, beste hainbat lege daude hau arautzen dutenak, esate baterako, seme alaben ondarearen kudeaketa nola egin behar den esaten dutenak edo dibortzio kasuan guraso boterea zein posiziotan geldituko den zehaztuko duena. Bestalde, esan beharra dago, seme-alabek ere badituztela betebeharrak harreman horretan, adibidez errespetua edo obedientziarena gurasoaren aurrean.

E.K: 39.3: Los padres deben prestar asistencia de todo orden a los hijos habidos dentro o fuera del matrimonio, durante su minoría de edad y en los demás casos en que legalmente proceda.

Bestalde, guraso botereak ez du zertan beti amaiera adin nagusiko bihurtzean izan. Izan ere, emantzipatuaren figura ager daiteke[4]. Figura juridiko hau, 18 urte baino txikiagoa den pertsona baten kasua da, zeinetan zehaztutako modu baten bidez askatasun batzuk lortu dituen zuzenbidearen ikuspuntutik. Horren bidez, neurri batean gurasoen boterea alde batera utziko du, baina garrantzia handiko negozio juridikoetarako oraindik menpekoa izango da. Azken erabaki horren bidez, adingabeko batek arrisku handiko erabakiak bakarrik hartzea ekiditen da. Jarraitzeko, baliozkoa da esatea, guraso boterearen babes edo ordezkaritza juridiko horrek luzapen bat[5] izan dezakeela eta ondorioz 18 urte bete ostean ere, oraindik ahalmen aktiboa partziala izan daitekeela. Luzapen horretarako aukera Kodigo Zibilaren 171. artikuluan aurkitzen da eta esan bezala epailearen erabakia izango da zehaztasunak ematea, esate baterako, zein izango diren boterearen mugak, zein izango den gaitasun defizit hori orekatuko duena etorkizunean edo zer egin dezakeen gaitasun murriztuko pertsonak inolako menpekotasunik gabe.

Tutoretza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Babes erakundeen hierarkia piramide bat eginez gero, guraso ahalmenaren azpitik aurkitzen dena tutoretza da[6]. Zuzenbidearen munduko figura honek adin txikikoen edo gaitasun murriztuko pertsonen ongizatea bermatu beharko dute, lehenengo kasuan gurasoen faltan. Betebeharren inguruan, guraso boterearen antzekoak direla esan behar da eta aukeraketa epaileak egingo duen zerbait izango da, dagoeneko zehaztuta dagoen zerrenda batetik. Aukeratu ostean, tutoreak kodigo zibilean bere eskutik espero dena bete beharko du eta zenbait muga izango ditu, adibidez, ondarearen inguruko erabakiak ez dira erabat askeak izango edo urtero tutorearen betebeharra izango da auzien aurrean bere jardueraren inguruan deklaratzea. Gainera, tutorearen jarduera ez baldin bada egokitzen pertsonaren beharretara, KZ.247. artikuluaren arabera, justiziak bere aurka neurriak hartzeko eskumena izango du.

Kuradoretza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kuradoretza, guraso-botere eta tutoretza ondoren  dagoen babes-erakundea izango da[7], hau da, babes erakundeak hierarkikoki antolatu ezkero, hirugarren babes erakundea dela esan dezakegu. Hala ere, azpimarratu behar da babes erakunde mugatua izango dela kuradoretza. Izan ere, ondare mailako negozioak ikuskatzea bakarrik izango da babes erakunde honen funtzioa. Zehazki, kuradoreak negozioei loturiko zaintza eta laguntza eskaini behar die kuradoretzapean dagoen pertsonei. Dena den, ezinbestekoa da azpimarratzea kuradoretzaren zeregina aldakorra izango dela egoera bakoitzean.

Kuradoretzapean ondorengo pertsonak egon daitezke: hasteko, negozio jakin batzuk egiteko laguntza behar duten adingabe emantzipatuak. Hortaz gain, maila baxuko ezgaituei ere kuradoretza ezarri dakieke. Bukatzeko, zarrastelek ere kuradore bat eduki dezakete negozioak egiterakoan laguntza eta babesa izan dezaten.

Defendatzaile judiziala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Defendatzaile judiziala behin-behineko kargua izango da[8], hau da, ez da epe luzeko babes erakundea izango. Babes erakundearen eta babestuaren arteko interes gatazkak daudenean, babes erakundeak bere eginkizunak betetzen ez dituenean edo tutore izendatzeko prozedura judizialak irauten duen bitartean ezar daiteke defendatzaile judiziala. Beraz, guraso ahalera, tutoretza eta kuradoretza berrezartzean amaituko da babes erakunde honen eginkizun edo funtzioa. Esan beharra dago kodeak ez dituela defendatzaile judizialaren funtzioak zehazten, epaileak erabakiko ditu baizik.

Egitatezko Zaintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egitatezko zaintza, izendapen formalik gabe umearen edo desgaituaren ardura hartzean oinarrituko da[2]. Babes-beharrean dagoenaren gaineko babes erakunde egokia izan dezan, prozedura judiziala sustatu beharko du egitatezko zantzaileak, hau da, babes erakunde hau judizialki onartu egiten da baino adingabe edo ezgaituak guztizko babesa edukiko ez duela kontsideratuko da. Hots, nahiz eta egitatezko zaintzailea  izan babestu gabeko haur edo ezgaituak,  tutore edo kuradore bat  ezarri beharko zaio adingabeari ahalik eta azkarren[2]. Dena den, prozesuak irauten duen bitartean, egitatezko zantzailea ezgaitu edo umeak sortutako kalteen erantzule izateaz gain, beste babes erakundeek egiten duten bezalaxe, zaintzaileak egiten dituen negozioak hauen onuran egin beharko ditu.

Adingabeak babesteko beste modu batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teorian, aurretik aipatutako babes erakundeek adingabe eta ezgaituen behar guztiak asetzen dituzte. Hala ere, praktikan, babes-erakundeak hainbat egoeretan huts egiten dutenez, umeak arriskuak edo kalteak jasan ditzakete. Honen aurrean, administrazioari eskatzen zaio babes gabe dauden haurrak babestea. Izan ere, administrazioak hainbat baliabide eta sistema ditu arriskuan dauden adingabe eta ezgaituak babesteko[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) «Capacidad de obrar: concepto, regulación y tipos [Actualizado 2021»] Conceptos Jurídicos 2020-03-31 (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
  2. a b c d Imaz, Leire. (2013). Zuzenbide zibilaren sarrera. Eskubide Subjetiboa. Pertsonaren zuzenbidea.. , 183-194 or. ISBN 9788498607640..
  3. (Gaztelaniaz) «Qué es la patria potestad y qué derechos y deberes conlleva» Confilegal 2018-06-24 (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
  4. (Gaztelaniaz) «Emancipación: requisitos para obtenerla y efectos [Actualizado 2021 »] Conceptos Jurídicos 2019-03-21 (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
  5. (Gaztelaniaz) Patria Potestad Prorrogada o Rehabilitada → Diferencias. 2020-03-25 (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
  6. (Gaztelaniaz) «Tutor legal: concepto, funciones y obligaciones» Conceptos Jurídicos 2018-11-16 (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
  7. (Gaztelaniaz) «Curatela: concepto, tipos y diferencias con tutela [Actualizado 2021 »] Conceptos Jurídicos 2019-01-25 (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
  8. (Gaztelaniaz) «Defensor judicial: concepto, regulación y actuación [Actualizado 2021»] Conceptos Jurídicos 2020-03-31 (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).