Lankide:Uxuebarrutia/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Marion Bartoli (Le Puy-en-Velay, Frantzia; 1984ko urriaren 2a) tenis jokalari profesional ohi frantziarra da. Bere ibilbidean zehar hamaika WTA titulu irabazi ditu: zortzi banakako txapelketetan eta hiru bikoteko txapelketetan. 2012ko urtarrilean, WTAren munduko tenislari onenen rankigean, bederatzigarrena kokatzera iritsi zen.[1]

Marion Bartoli, 2009, AEBko irekia.


Tenislariak, momentuan munduko lehen posizioan kokatuta zeuden 2 jokalari garaitu zituen. Justine Henin lehena, Wimbledon 2007ko finalaurrekoan, 1-6, 7-5, 6-1. Eta Jelena Jankovic bigarrena, 2009ko Australiako irekiaren laugarren errondan, 6-1, 6-4, 6-3.

Venus Williams, Serena Williams, Ana Ivanovic, Lindsay Davenpor, Arantxa Sanchez Vicario, Dinara Safina, Caroline Wozniacki, Petra Kvitova eta Kim Clijsters bezalako jokalariak ere garaitu ditu, behin gutxienez, bere ibilbidean zehar.

2013a urte nabarmena izan zen Bartoliren jarduera profesionalean, Grand Slam lehen titulua, eta bakarra, irabazi zuen, Wimbledoneko finala Sabine Lisicki jokalari alemaniarra garaitu ostean. Tituluarekin batera, Grand Slam titulua lortu zuen hirugarren frantsesa bilakatu zen, Mary Pierce eta Amelie Mauresmorekin batera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «WTA | Rankings | Rankings - Singles» web.archive.org 2012-01-07 (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).