Lankide:Xabier Armendaritz/Definizioaren araurako zirriborroa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Artikuluaren lehen perpausean, definizio generiko labur bat egin behar da, oro har da adizkiarekin, edo hala dagokionean izan aditzaren beste adizki batekin (zen, izango da, izan asmo du...). Atzetik erantsiko dira zehaztasunak, dela esaldi berean aposizio gisa edo perpaus elkartu nahiz menpeko gisa, dela puntuaren ondoren beste esaldi batzuk gehituta.

Adibideakː

  • Lehenik definizio laburra, eta ondoren esaldi berean aposizioan zehaztapenakː
  • Lehen esaldian definizio laburra, eta ondoren beste esaldi batzuetan zehaztapenakː
    • Aurrizkia hitz baten erroaren aurrean kokatzen den hizki bat da. Hitzaren aurrean jarrita, beste hitz bat sortzen du. Adibidez, aurre- aurrizkia kontu hitzari gehitzen bazaio, aurrekontu hitz berria sortzen da. Aurrizkien bidez beste esanahi bat duten hitzak sor daitezke (eratorpena), edo beste kategoria gramatikal batekoak diren hitzak (flexioa).