Lankide eztabaida:Barrie/2006ko urria

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Irudien lizentziak[aldatu iturburu kodea]

Aupa Barrie, arrazoi osoa duzu irudien lizentzien inguruan diozunarekin. Duela gutxi ibili nintzen ni hori aztertzen eta horretarako txantiloiak sortzen. Kontua da ezin dugula lizentziarik gabeko irudirik eduki, eta askeak diren ziurtatu ezin ditugun irudiak ezabatu egin beharko genituzkeela. Jende askok uste du lizentzien kontuak garrantzirik ez daukala, baina oso oso garrantzitsua da.

Fair use araua niri gustatzen zait, ilustratzeko ondo dago, baina desabantaila irudi horiek askeak ez direla da, eta Wikipediako beste eduki guztiak ez bezala ezin direla "kopiatu". Bestalde, GFDL, GPL, CC... irudiak ahal den guztietan Commons-en igotzearen alde nago. Guzti hau ongi definitzen joan beharra daukagu! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 08:48, 1 Urria 2006 (UTC)

Bai, zerbitzaria Estatu Batuetan dagoenez bai. Honen inguruan bozketa bat ere sortu liteke, jendearen iritzia jakiteko, baina zail xamarra ikusten dut... azken finean baldintzatzen duen gauza bakarra irudiaren askatasun hori da, legegintzaldi aldetik ez dago inongo arazorik. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 08:59, 1 Urria 2006 (UTC)
Ea lizentziena txukun prestatzen dugun ba! Eta lizentziarik ez dutenekin, ezin badugu iturria jakin, ezabatu egin beharko dira, arazoak saihesteko behintzat.
Txataren inguruan arrazoi duzu, bai, loturaren bitartez funtzionatu dezan IRC aplikazio bat izan behar da instalatuta. Saiatuko naiz hau ondo dokumentatzen, esango dizut! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 11:00, 1 Urria 2006 (UTC)
Nik egin nuena hobetu egin beharko litzateke, bai, arrazoi duzu. Agian zuk egin duzun horietako baten oinarrituta egin liteke moldaketa. Ingelesetik termino batzuk itzultzeak zailtasunak izaten ditu askotan; banner eta guzti horiek nik uste dut ondo daudela jarri dituzun moduan; screenshots, ordea, nik pantaila-irudi entzun izan dut normalean, baina hori ez dut aurkitu zein txantiloitan dagoen. Non dago? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 16:47, 1 Urria 2006 (UTC)
Aurkitu dut, eta aldaketa pare bat ere egin ditut. Bestela oso ondo gelditzen ari zaizkizu ;) –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 16:50, 1 Urria 2006 (UTC)

Irudi:Pixelak.png[aldatu iturburu kodea]

Aupa Barrie, mila esker irudiaren lizentzia falta horretaz abisatzeagatik. Egia esan irudia igo nuenean ez zegoen Commons-en, oker ez banago katalanezko Wikipedian baino ez zegoen, eta jada Commons-en jarri dutela ikusi dut. Beraz, bertako irudiari erreferentzia egin eta gurea ezabatu egin dut! Ea jendeak erantzuten dizun... lan txukuna egiten ari zara behintzat, zorionak! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 23:23, 2 Urria 2006 (UTC)

Irudi:OHD.jpg[aldatu iturburu kodea]

Aupa Barrie! Lanean nabil irudiei dagokion lizentzia emateko. Batzuk ezabatzeko dira, ez baitut aurkitu nondik atera nituen, beste batzuk nireak dira eta commonsera igo ditut mundu guztiak izan ditzan eta beste bati ez dakit nola jarri. Irudi:OHD.jpg da kasu bat. Irudi hau http://www.konponbidea.info orritik atera da eta ez dirudi copyrightik duenik ezta eduki ahal duenik (nork kobratuko luke?). Beraz ez dakit nola jarri. Zein da zure gomendioa? -Theklan; (zer?) 09:33, 3 Urria 2006 (UTC)

Agian hoberena ezabatzea da, gutxienez beste guztiak via libre duzu. -Theklan; (zer?) 18:04, 3 Urria 2006 (UTC)

Arrazoia duzu, bai. Oraintxe egin dut aldaketa. Ea itzulpenarekin jarraitzen dudan hurrengo egunetan, badut gogoa interfaze osoa euskaratuta dagoela ikusteko-eta! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 18:58, 3 Urria 2006 (UTC)

Aupa Barrie:

Bidali didazu mezu bat eskatzen informazio gehiago Lana.png irudiaren orria. Baina nik azaldu nuen estoniar wikipediatik hartu nuela, nahikoa ez bada wikipediako arauak betetzeko ezabatu gehiagorik gabe. --Pello, beldur barik 19:58, 3 Urria 2006 (UTC)

Irudien lizentzia 2[aldatu iturburu kodea]

Zein txantiloi erabili behar da irudi bat norberak egindakoa denean? Commons-eko "PD Self" erabilita saiatu naiz baina ez dirudi Euskarazko Wikipedian balio duenik. –Etxeorratz (erantzuna hemen utzi) 21:50, 5 Urria 2006 (UTC)

Igo ditut irudi guztiak Commons-era, ezaba ditzakezu Euskarazko Wikipediara igoak zeudenak. Bestalde, orain, argazki guztiak agertzen ziren Wikipediako atalak editatu beharko dira ez? Etxeorratz (erantzuna hemen utzi) 12:26, 6 Urria 2006 (UTC)

Wikiproiektuen izen-tartea[aldatu iturburu kodea]

Ikusi dut Wikipedia:Proiektu:... orrialdeak Wikiproiektu:... izen-tartera mugitu dituzula, baina hau ordea ez dago konfigurazioan gehituta. Duela gutxi Kabriri komentatu niona hauxe izan zen:

Wikipedia:Proiektua:... bezala zeuden orrialdeak Wikiproiektua:... bezala jarri dituzu; egia esan, wikiproiektuen kontuarekin hasi nintzenean pentsatu nuen horretan ere. Gertatzen dena da Wikiproiektua: ez daukagula izen-tarte bezala definituta euskarazko wikipedian (eta beste wikipedia askotan ere ez daukate, italierazkoan adibidez), eta orduan artikulu bezala kontatu eta zerrendatuko lituzke, eta hori ez da egokia. Horregatik erabaki nuen Wikipedia: barruan jartzea, wikiproiektuentzako izen-tarterik ez daukaten gainontzekoek ere horrela egiten dute gainera. Atari: izen-tartearekin antzeko zerbait gertatzen da; baina momentuz bakarra baino ez daukagunez...

Kabrik esan zidan Meta-wikin eskatuko zuela konfigurazio hau gehitzeko, baina ez dakit hain erraz egin duten zerbait den, italierazko Wikipedian, adibidez, Wikipedia: barruan sartzen dituzte oraindik. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 16:41, 9 Urria 2006 (UTC)

Ah, ba bai! Badirudi izen-tarte hauek gehitu egin dituztela konfigurazioan :D Ederto ba, hemendik aurrera hauek ere erabil ditzakegu. Barkatu nahasteak, ez nekien-eta! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 18:06, 9 Urria 2006 (UTC)

Lizentzia askeak[aldatu iturburu kodea]

Arrazoi duzu agian, bai. Nik momentuz ezabatu gabe utziko nituzke lizentziak, baina zerrenda eta azalpenetatik kendu egingo nituzke, horien erabilpena saihesteko. Ahal den guztietan behintzat, irudi askeak Commons-en igo beharko genituzke, gure aldetik lan hori errazteko, baina uste dut ikusi nuela kasuren bat, irudia askea izan, baina Commons-en zegoenaren ezberdina zena. Batez ere geografia dela-eta, Euskadi/Euskal Herria ezberdintasunak egiten dituzten irudi batzuk, esate baterako, gurean ezberdinak izan behar dira. Horregatik, ezabatu ez nituzke ezabatuko, baina agian erabiltzea saihestu bai. Gaztelaniazko Wikipedian, adibidez, fitxategiak igotzeko aukera administratzaileentzako bakarrik utzi zutela komentatu zidaten duela gutxi, inork ez igotzeko. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 18:48, 9 Urria 2006 (UTC)

Guk ez daukagu irudiak igotzea administratzaileei mugatzeko beharrik. Gaztelaniazkoen kasua nahiko larria zela uste dut, eta horregatik egin behar izan zuten hori. Gainera, beraiek ez dute Fair Usearen erabilera onartzen, bozketa baten ezezkoa erabaki baitzuten. Horrez gain, apenas beharko dute irudirik. Baina mantenuarekin lan dezente daukatela uste dut. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 19:00, 9 Urria 2006 (UTC)

Ihauteriak.jpg[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Arazoa da irudia Gaztesareak ekoitzia dela eta Gaztesarearen lizentzia by-nc-sa dela. Hori dela eta ezin da commonsera igo, nc ez dutelako onartzen. Hemen ez dakit onartzen dugun edo ez...-Theklan; (zer?) 08:11, 10 Urria 2006 (UTC)

Bai, antza arazoa da ezin dutela gero liburu edo DVD formatuan saldu Wikipedian agertzen dena irudi horiek ezabatu gabe. Era berean ba omen zegoen ideia bat 100 dolarreko ordengailu horietan (ez dakit gogoratuko duzun, 3. mundura bidaltzeko zirenak eta manibela batekin kargatzen zirenak) wikipedia integratua egoteko eta beraz hori ere ezingo litzateke egin. Hemen erabaki beharko genuke edo bestela Gaztesareari galdetu ea hezkuntza helburuekin erabili daitezkeen. -Theklan; (zer?) 18:45, 10 Urria 2006 (UTC)

Kaixo Barrie. Ea hurrengo egunetan lizentzia gabeko irudi horiek aztertzeko denboratxo bat hartzen dudan, laster dena txukun eduki beharra dago-eta. Gehitu dut ataza zerrendara (Hamarkaden izenburuak aldatzearenak ere hortxe jarraitzen du :P egingo dut!). Ondoren fair use delakoarena erabakitzeko bozketa bat prestatuko dugu ezta?

Zorionak irudien kontu honekin egiten ari zaren lanagatik, txukun-txukun gelditzen ari da-eta! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 21:42, 11 Urria 2006 (UTC)

Ados, kontuan izango dut armarri-irudien kontu hori; dena dela armarriak askeak dira berez, ez du enpresa baten logotipoak duen arazo berdina. Enpresa baten logotipoak copyright-a izaten du, enpresa bera jabe izan ohi dena. Armarriek urte mordoxka izan ohi dute, eta legegintzaldiaren arabera, oker ez banago, 100 urte pasa eta gero jabetza publikora pasatzen da. Beraz, kontua da armarria bera askea dela, baina armarriaren irudia adierazten duen kopia hori baliteke bere egileak erabiltzea ez baimentzea. Hau da, nik bihar programa batekin egin dezaket Arrasateko armarriaren irudi bat, eta GPL bezala argitaratu, inongo arazorik gabe, baina ezingo dut Arrasateko Udalaren webgunean dutena kopiatu euren baimenik gabe, beraiek egina delako eta Udalarena delako. A ze nahastea :P Kontua da kasu hauetan iturria ez dakigunean zer egin erabakitzea.
Bestalde, sortu dituzun txantiloiak eta hauei emandako izenak egokiak iruditzen zaizkit; guztietan copyrightdun edo dena delakoa aipatzea gehiegizkoa liteke, hori bai... horrela ondo daude! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 22:38, 11 Urria 2006 (UTC)

Errobotak inportatuta[aldatu iturburu kodea]

Euskal idazleen artikulu guzti horiek Literaturaren zubitegitik jaso nituen, beraien baimenarekin, hori bai. Eta bertako datuak hartu eta wiki formatua zeukaten artikuluak sortzen zituen programatxo bati esker egin nuen inportazio guztia. Datu batzuk falta zirenez, horrelako hutsuneak gelditu ziren, eta hauek eskuz konpontzen saiatu nintzen, baina badirudi batenbatek ihes egin ninduela :P Milesker abisatzearren. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 16:19, 15 Urria 2006 (UTC)

Egia esan bot-ekin lan politak egin daitezke, eta kodea txukuntzeko horrelako aldaketak egiteko ere oso aproposak dira; kontu handiz ibili behar izaten da askotan, ez direlako aldaketa errazak horrelakoak, baina tira, merezi duela uste dut. Domeinuen artikuluetan txantiloien kodea txukunduz hasi naiz; garbiago dago horrela, eta aldatzeko ere errazagoa dela esango nuke. Orain udalerrien txantiloi batzuekin ari naiz saiatzen, ea zer moduz ateratzen den! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 20:15, 15 Urria 2006 (UTC)

Aupa, robot/errobot kontu hori dela-eta idazten dizut :P Euskarak askotan izaten du beste hizkuntzetatik hartutako R-z hasten diren hitzei hasieran E bat gehitzeko joera. Dena dela, hau ez da beti gertatzen, eta robot horietako bat dela uste dut; euskaraz jatorrizko hitza bere horretan mantentzen da. Ikusi hiztegietan: 3000 hiztegia, Euskalterm, eta euskaltzaindian ere: Euskaltzaindia. Ez dakit arrazoia zein izan daitekeen, baina nik horregatik erabiltzen dut beti robot, bot-aren aldaketen iruzkinetan zehazteko ere... :S –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 17:43, 16 Urria 2006 (UTC)

Ez nekatu, astun horrek ez daki euskaraz egiten, poloniarra delako, Nowy Targ-ekoa segur aski. Berak polonierazko Wikipedian bezala ordenatzen du: ez hizkuntzaren kodigoaren arabera (en, es, eu, fr…), hizkuntzaren izenaren arabera baizik. Horregatik hungariera (hu), “Magyar” denez, beherago kokatzen du. Eta burugogorra da benetan, mutikoa (edo neskatila): gainontzeko Wikipedietan Nowy Targ-i buruzko artikulua “poloniar erara” ordenatuta dago. Beraz, barriro aldatzen badu, ez nekatu. Katxijasotzaile- Erantzunak hemen -18:24, 16 Urria 2006 (UTC)

Rey, ez dudala bukatu artikuluarekin!! Usogorri; (postontzia) 19:06, 16 Urria 2006 (UTC)

Ez, baina bukatuta egon arte, nahiago ziriborro esatea, igoal beste norbait ni laguntzera boluntariatu daiteke eta. Eta ze propaganda egin dizut nik ba? Usogorri; (postontzia) 16:49, 17 Urria 2006 (UTC)
Barka, zuk idatzitakoa gaur jatekoorduan presaz gaizki irakurri det eta nik zuri propaganda eginten ari nintzelakoan nengoen (a ze tonta!). Rutherforden artikulua fisikaz dakien norbaitek begiradatxo bat botatzea gustatu litzaidake, hori da dena, erabilitako iturri batzuek kontrakoa diotelako (Brysonen liburua iturritzat hartuz gero...) eta ni fisikaz gutxi dakit, baina fisioei buruz are gutxigo! :) Usogorri; (postontzia) 18:08, 17 Urria 2006 (UTC)
Kronometratzen nengoen zenbat tardatuko zenuen nere artikuluko zeozer aldatzen... ;) Usogorri; (postontzia) 13:30, 21 Urria 2006 (UTC)
Bat? Usogorri; (postontzia) 13:41, 21 Urria 2006 (UTC)
jajajajaja! bai! :) eta irakasle fenomenala naiz, by the by... Usogorri; (postontzia) 13:51, 21 Urria 2006 (UTC)

Gabon! Ia aldi berean egin dugu aldaketa. Bakarrik bandalismoaren aurreko bertsioa barriro jarri gura nuen. Ez dut ezer irakurri, bakarrik bertsio horretara joan eta gorde. Edozein modutan, mila esker azalpenagatik. Katxijasotzaile- (erantzunak hemen) -19:50, 16 Urria 2006 (UTC)

Barrie for president[aldatu iturburu kodea]

Aupa mutiko!
bueno, zu denetatik dakizunez, ea honetatik ere ateratzen nauzun. Galeseko norbaiti euskeraz nola pronunziatzen den irakasten ari naz, baina beran nahi duen abestia (maitia nun zira, ikusiko zenuen embaxadan), zuberoako euskeraz edo dago, hau da, ü letraz beterik. Nola azaldu dezaioket nik tipo edo tipa honi hori nola esan, ba al dakizu euskal/frantses pronunziazio hiztegien bati buruz? Ez badakizu, no problem, motel, esango diot u bezala ahozkatzeko, ez dut uste Galesen zubererako purista gehiegi dagoen... Usogorri; (postontzia) 17:46, 18 Urria 2006 (UTC)

EEEEEgunon! bururatu zat abesbatz galesari euskeraz nola abestu azaltzeko, atzo ingeles kolega bat pubera eraman eta hirugarren pinta ta gero arazoa azaldu eta nik euskeraz esaten niona berak ingelesez nola esango zuen idazteko eskatu nion. Emaitza katxondeo bat da: "myeetia noon sida" etc. Tipo/tipak zuberoraz ahoskatu nahi badeu, ba zure linkei buruz esango diot ea ze ateratzen den... eta ea abesbatza kontzertuak noiz hasten den ematen, entzutera joateko prest egongo nintzateke eta! (bai eta "itzultzaile fonetiko" laguna!)

Nola dakizu Lurdeseri laguntzen ari naizela? email bat bidali dit oraintxe (ah, hori ez zenekien), ordenagailuaren pantaila etxian apurtu zaiola eta ahal duen bezain laster sartuko dela wikipedian nere azalpenak irakurtzeko.Usogorri; (postontzia) 09:46, 20 Urria 2006 (UTC)

Nik fonetikoki gauzak nola idazten diren ez dakit, ezta dakien inor ezagutzen, beraz myeetia noon sida bezala joan beharko da, Cardiffera joateko planik ez dut eta! :) Esango diet programan "Euskaltzaindiakorik ez, mesedez" jartzeko eta listo... Usogorri; (postontzia) 12:30, 20 Urria 2006 (UTC)

Bahh, eskerrik asko laguntzagatik, baina ezin dut, baina bueno, berdin dio. Etxeorratz; (hemen erantzun) 21:58, 19 Urria 2006 (UTC)

Bai! badabil! Eskerrik asko berriro ere. (hemen erantzun) 22:09, 19 Urria 2006 (UTC)

Interwikirik gabeko artikuluak[aldatu iturburu kodea]

Aupa Barrie! Ea, ikusi dut interwikirik ez duten artikulu eta kategoriei lotura hauek gehitzen aritzen zarela batzutan, eta horren inguruan gomendio bat eman nahi nizuke, nik lehen ere zuk bezala egiten nuen-eta! Hau da, interwikirik ez duen orrialdean lehenengo ingelesezkorako lotura jarri (+iw iruzkina jarriz), eta ondoren bot-ari esan artikulu horrekin lan egiteko, falta diren beste guztiak jartzeko; bi pausotan. Beste aukera bat, niri errazagoa iruditzen zaidana, honako komando hau erabiltzea da:

python interwiki.py Etxe -hint:en:House

edo

python interwiki.py Kategoria:Koloreak -hint:en:Category:Colors

-hint horri esker pauso bakar batean egin daiteke lana, ingelesezko orrialde horretako interwikiak jarraitzeko esaten baitiozu. Besterik ez, espero dut lagungarria izatea, eta zalantzak bota lasai! ;) Portzierto, zergatik ez duzu bot erabiltzailea izateko baimena eskatzen? Jada lan dezente egiten duzu bot moduan. Bide batez, bot baimenak emateko baldintza eta bozketak ere nola egin definitu genezake.

Ah! Eta interwikirik gabeko artikulu eta kategorien orrialdeak, nire lankide orrialdean agertzen diren horiek, ea laster eguneratzen ditudan! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 23:02, 19 Urria 2006 (UTC)

Kaixo!! Irakurri dut zure mezua, ta justu bukatuta nuen artikulua. Ez dudana ulertu zati hau izan da: "Ez dugu prisarik eta apurka-apurka joan zaitezke itzulpena egiten eta zure nabigatzaileak fitxa bidez nabigatzen uzten badizu (Firefoxen kasua)" Beraz, erdarazko zati hori bertan laga eta itzultzen joan ez?? beste nonbaiten gorde eta hurrengo batean segitu behar da. Ondo ulertu du?? mesedez Firefox horrena esplikatuko??? Aio ta eskerrikasko abisuarengatik

Eskerrikasko[aldatu iturburu kodea]

EZ hori zen dena! eskerrikasko dena azaltzeagatik. Aioo. —Lankide:Lurlurlur

Zirriborro oinarria![aldatu iturburu kodea]

Bai! Egia esan horretaz konturatu naiz lehen. Gauza da hori sortu nuenean ez zela oinarriarena existitzen eta beraz ezin nuen erabili. Hala ere oinarrian aldaketa pare bat egin beharko nituzke... esango dizut! -Theklan; (zer?) 16:52, 21 Urria 2006 (UTC)

Egin nahi nuenerako ez zuen balio, irudian txantiloia ezin nuelako jarri, beraz moldatu dut... Habana artikuluan duzu nola geratu den (adibidez). Aio!
Bai, hori sortu nahi nuen baina oraintxe sortu dudan {{banderatxo}} txantiloia erabilita. Horrela herrialdea jartzearekin nahikoa da banderatxoa agertzeko. Agian ez zen beharrezkoa, baina lana aprobetxatzeko beste modu bat zen. -Theklan; (zer?) 17:17, 21 Urria 2006 (UTC)

Mendaroko Armarria[aldatu iturburu kodea]

Eta nola egin behar dut datuak sartzeko?? ze datu mota jarri behar dira?? —Lankide:Lurlurlur

Ezabatzekoak[aldatu iturburu kodea]

Ep! Barrie, ikusi dut artikulu pila ederra ezabatzera zoazela. Saiatuko nahiz batzuetan pixka bat idazten, eta "ezabatzekoak" kategoriatik nik neuk kenduko ditut, ados bazaude noski. Geroarte! -Gorka alustiza; eztabaida

Igotako irudiei buruzko informazioa[aldatu iturburu kodea]

Gabon barrie, aspalditik egon naiz Wikipedian sartu barik eta berriro sartu naizenean, nik behinola sartutako irudiak direla eta, zure mezu batzuk aurkitu ditut;.

Garaiz banabil saiatuko naiz sartzen esaten didazun informazioa, baina ez dakit lortuko dudan.

Irudi horiek igo nituenean ingelesezko wikipedian zeudenez beharrezko baimen guztiak izango zituztela uste nuelako igo nituen.

Orain ez dakit hori nahikoa den ala ez. Ez dut ondo gogoratzen Wikimedia Commonsean bazeuden ala ez, igo nuenean irudiak nola sartu behar ziren ez nekien ondo eta.

Zuk informazioa eskatzen badidazu suposatzen dut ez direla egongo; beraz, saiatuko naiz irudiak eta haien inguruko beharrezko informazioa ingelesezko wikipedian bilatzen, baina ezin dizut ziurtatu ezer lortuko dudanik.

Hurrengo arte,


Jon Peli Oleaga 18:13, 27 Urria 2006 (UTC)

Igotako irudiei buruzko informazioa (II)[aldatu iturburu kodea]

Hemen duzu ingelesezko wikipedian aurkitu dudan informazioa.

Oak buds nearly bursting.jpg: antza denez, dagoeneko ez dago ingelesezko wikipedian

Oak tree.jpg: ingelesezko wikipedian izen honekin orain sartuta dagoen irudia ez da nik handik ekarri nuena.

Oaktimber1.jpg: antza denez, dagoeneko ez dago ingelesezko wikipedian

EuroBeech.jpg: Ingelesezko wikipedian uste dute egileak GFDL lizentziaz uzteko asmoarekin sartu zuela, baina ez dago ziurtatuta bere baimenei buruzko egoera.

Informazio honen ondorioz, irudiak ezabatu behar badituzue ere, oraingoz, mesedez, ez ezazue artikuluetako haienganako loturak ezabatu; irudi horien ordezkoak lortzen saiatzeko astia izan dezadan.

Eskerrik asko.

Jon Peli Oleaga 19:00, 27 Urria 2006 (UTC)

Kaixo Barrie,
Aurreko hiru irudien (haritz sarreran ordeztu behar diren irudien) ordezkoak edo aurkitu ditut, eta sarrera horretan erreferentziak aldatu ere.
Pago sarrerarena, oraingoz ez dut aldatu.
Bide batez, ordezkoen artean bat (Quercus_robur_20061028_1158_tree_in_Araba.jpg) Wikimedia Commons-ean neuk sartu dut. Baina irudia sartzerakoan ez neukan argi zer izango zen hobea, irudiaren izena eta azalpenak euskaraz edo ingelesez jartzea. Azkenean biak, era konplementarioan edo, sartu ditut.
Jakin gura nuke horretaz (irudiak Commons-ean sartzeko eraz) zerbait erabaki duzuen ala ez. Oraindino ezer erabaki barik bagabiltza, begira ezazu, mesedez, irudi hori eta esadazu zer deritzozu erabili dudan sartzeko moduari.
Eskerrik asko
Jon Peli Oleaga 20:04, 29 Urria 2006 (UTC)

Zenbakiak zerrendetan[aldatu iturburu kodea]

Eskerrik asko.

--Patxi lurra 18:08, 28 Urria 2006 (UTC)

Egun on Barrie. Nik aipamenak beharrean erreferentziak erabiltzea egokiago ikusten dut. Bide batez, ingelesez cite references esaten dena euskaraz erreferentziak aipatu esango nuke, baina tira, aukera ezberdinak egon daitezke, hori bai. Arrazoi duzu erreferentzien neurria txikitu beharra dagoela esatean, eta baita ikur hori aldatzeko proposamenean, ni behintzat zurekin ados nago; saiatuko naiz horri begirada bat eman eta aldatzen, ea zer ateratzen den ;)

Bestalde, bot-arekin txantiloiak aldatzearen kontu hori ezberdin egiten da 2 kasutan (nik behintzat hala egiten dut). Badago template.py fitxategi bat, eta nik dakidala behintzat horrek aldagairik ez dituzten txantiloiak baino ez ditu ordezkatzen, hau da, aurkibide txantiloiak batez ere. Adibidez, {{urtea}} dagoen lekuetan {{urte aurkibidea}} jarri nahi izanez gero, honako hau erabil daiteke:

python template.py "urtea" "urte aurkibidea"

Baina aurreko adibide honek ez du balio aldagaiak erabiltzen dituzten txantiloiekin, eta hauekin zailxeagoa izaten da. Nik replace.py fitxategiarekin konbinazio ezberdinak egiten saiatzen naiz. Adibidez, {{musika taldea|aldagaia1|aldagaia2}} ordez {{musika talde infotaula|aldagaia1|aldagaia2}} jarri nahi izanez gero, horrelako zerbait egingo nuke:

python replace.py -start:! -regex "{{[Mm]usika taldea" "{{musika talde infotaula"

Kontu handia izan behar da azken honekin, aldaketak behar diren lekuetan bakarrik egiteko; adibide bat jartzearren, lekuren baten {{musika taldea aurkibidea bezalako zerbait izango bagenu, aldaketak {{musika taldea infotaula aurkibidea utziko luke, nahi ez dugun lekuan. -regex hori adierazpen erregularrak erabili ahal izateko jartzen da, kasu honetan adibidez [Mm] adierazpenaren bitartez maiuskula edo minuskula, bietako edozein, bilatzeko.

Argi azaldu izana espero dut; aurkibide txantiloiekin erraza da, aldagairik ez daukatelako, baina besteekin zaildu egiten da pixka bat kontua, baina lasai, ez beldurtu, laster ikasten da! ;) –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 08:45, 29 Urria 2006 (UTC)

Liburu eta abarren izenburuen hizkuntza[aldatu iturburu kodea]

"La tentacion vive arriba"n [Marylin Monroeri] gonak haizearekin igotzen zaizkio, seguru hori bai ezagutzen duzula. Garai hartako filme gehienak gaztelaniaz titulo guztiz ezberdinak dituzte, "Con faldas y a lo loco" (Some Like it Hot), "Atrapado por su pasado" (Carlito's Way), "La semilla del diablo" (Rosemary's Baby) edo ta berriagoa den "Terreno Vedado" (Brokeback Mountain) <- hala ere uste dut pelikula hori gazteleraz bi izenburuak hartu zituela azkenean. Liburuekin ere berdina gertatuko delakoan nago, baina adibiderik ez zait burura etortzen. (pelikulak bai ze bideoklubera noan bakoitzean gazteleraz ikusitako filmeak behin ta berriro hartzen ditut ikusi ez ditudalakoan...) Badakit tontakeria bat dala, baina nahiko filme daude horrela eta hauek nola jarri ere erabaki beharko zenukete, nik uste... Usogorri; (postontzia) 19:52, 31 Urria 2006 (UTC)

Bozkatu dut dagoeneko, ez? nere izena "aurka" dioen izenburu azpian agertzen da. Eta ene ikuspegia zera da, benetazko izenburuak erabiltzea fenomeno dagoela, baina kontutan hartzeko pelikulen izenburu itzulpenekin izugarrizko astokeriak egin direla eta izenburu originalagaz ez direla esagutzen. Por zierto, Mattauspassion artikulua aldatzen hari naiz, zure aldaketak egin ditzazun (zenbat ikasten ari zaren nire plastadak irakurtzen!) :) Usogorri; (postontzia) 20:48, 31 Urria 2006 (UTC)
Ah, ez, nere errua. Ez dut proposaketarik egin, bakarrik arazoa azaldu (ingeniaria naz, arazoak daudela esaten dut eta gero kafea edaten txoiten det beste norbaitek arazoa konpondu arte). Proposaketak egin daitezke bozketa baten barruan? a ze arraro den wikipedia guzti hau! en fin ba, egingo det... Usogorri; (postontzia) 21:32, 31 Urria 2006 (UTC)

Kaixo Barrie! Zirriborroak ordenean ipintzen egon naiz eta ikusi dut pila bat lehen damenak direla, baina gehienak hutsik daudela. Ez dakit denak zuk sortuak diren, baina hutsik dagoen lehenengoa bai, behintzat... jarraitzeko asmoa baduzu ondo, guztiei jarriko diet biografia zirriborroa direla, baina bestela agian hobe liteke ezabatzea! Zuk esan. -Theklan; (zer?) 21:59, 31 Urria 2006 (UTC)

Ez da ideia ona izaten mozkortuta idaztea! Ni ere berria nintzenean pila bat artikulu sortzen nituen eduki nuloarekin. -Theklan; (zer?) 22:27, 31 Urria 2006 (UTC)
12 puntu zertan? -Theklan; (zer?) 23:18, 31 Urria 2006 (UTC)