Lankide eztabaida:Josugoni/2008 maiatza-abuztua

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Sistema immunea[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Josugoni.

Atzo jaso nuen zure mezua, eta egokia iruditu zitzaidan zure proposamena. Immunologia artikulua, dagoen bezala, egokiago ikusten dut "Sistema immune" artikuluan. Ene ustez, aldatu egin beharko zen.

Saiatu naiz artikulu luze hori zuzentzen, egia erran akatsez beterik zegoen, arraroa egiten zait "Wikitzeko" oharra ez edukitzea...Bai gramatika aldetik eta baita eduki zientifikoen aldetik gauza batzuk ez ziren batere zuzenak, baina tira, egileak fede onez egin zuen eta bere denbora hartuko zuen dena bukatzeko.

Azken finean Wikipedia denon artean egiten dugu, eta elkarri lagundu behar.

Bertzerik gabe, agur bat eta ongi ibili Paris aldean.

Josu 16:30, 2 Maiatza 2008 (UTC)

Euskalerriko historiari buruzko lan-taldea[aldatu iturburu kodea]

Aupa Josu Goñi, zelan egin behar da Euskalerriko historiari buruzko lan-talde bat sortzeko? Gero horren aldeko publizitatea non egin behar da? mila esker Wikilari antecessor Drpolilla 22:07, 6 Maiatza 2008 (UTC)

informazio zehatza[aldatu iturburu kodea]

milla esker iformazio pila horrengatik. Horiekin hitz egingo dut. Momentuz, AEBetako presidenteen biografiei ekingo diet, baina bukatzen dudanean...ba, eurek nahi badute.Baina ondo legoke EHko historia osorik izatea. mila esker berriro. Wikilari antecessor Drpolilla 13:36, 7 Maiatza 2008 (UTC)

Antimikrobiano/Antibiotiko[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, izenkide, zer moduz?

Konturatu naiz "Antibiotiko" artikulua berbideratua dagoela, eta "Antimikrobiano" izenarekin agertzen dela.

Eztabaidan sartu naiz eta ikusi dut zure aspaldiko iradokizuna. Bertan, galdetzen zenuen ea antimikrobiano eta antibiotiko gauza bera ziren.

Ene iritziz antzekoak dira, baina ez berdinak. Antimikrobiano kategorian sartzen baitira antibiotikoak ez diren bertze substantzia batzuk (esaterako,antibirikoak)

Hizkuntza gehienetan agertzen da "Antibiotiko", ez "Antimikrobiano".

Beraz, hobe legoke artikulua "Antibiotiko" izenarekin, eta ez antimikrobiano izenarekin. Egokia izango zen aldaketa.

Bertze aldetik, "Immunologia" artikulua oraindik ez da aldatu. Gogoratuko duzunez, egokiago ikusi genuen artikuluaren "mamia" bertze artikulu batean jartzea ("Sistema Immune"), baina momentuz bere horretan dirau. Nork aldatuko du??

Segi ongi.

Josu 18:07, 8 Maiatza 2008 (UTC)

Osasungoa Euskalduntzeko Elkartearen hiztegian Istripu Zerebrobaskularra hobesten dabe, eta neure ustez terminorik egokiena da. Zuek proposautakoa artifizial xamarra iruditzen jat, ez dot ikusten neure lankideen artean inor holakorik erabiltzen.

Hori bai, sinonimo moduan ipintzea ondo ikusten dot.

--Patxi lurra 11:40, 16 Maiatza 2008 (UTC)

Zure argazkiak nota on[aldatu iturburu kodea]

Epe, Josu! Hirigintzako nire ikasle batek zuk ateratako argazki bat ekarri du lan batean txertaturik... Nota ona jarri beharko zaio, ezta?

Hezkuntzan eta bestelako alorretan eragin handia izaten hasi da Wikipedia. Aurreko astean hirigintzako biltzar batean egon nintzen Euskalduna Jauregian eta hiru hizlarik Wikipediatik ateratako definizioak eman zituzten (gaztelerazko Wikipediatik, kasu honetan); Gainera, hiztegi arruntetako definizioak baino hobeak zirela esan zuten... --Unai (esaidank) 10:43, 18 Maiatza 2008 (UTC)

Creative Commons[aldatu iturburu kodea]

Barkatu muturra sartzeagatik. Iazko urtearen amaieran Euskalnaturako kide bati idatzi nion baimena eskatuz beren webguneko edukiak erabiltzeko. Izatez, Euskalnaturako lizentzia CC-BY-SA da, eta orduko albisteek Wikipediaren GFDL eta CC-BY-SA bateratzeko lanetan ari zirela zioten. Aldi berean uste dut Janfri ere bere aldetik haiekin hitz egiten ari zela. Beno, ba azkenerako baimena eman ziguten. Egia esan, hori ez da beharrezkoa, beren webgunean lizentzia hain argi jarrita daukatenez printzipioz ez delako baimen gehiagorik eskatu behar informazio hori berrerabiltzeko, baina beno, kontu hauetan gauzak beti ulertzen dira hobeto horrela egiten badira eta informazio sortzailea jakinaren gainean jartzen bada. Dena den, nik ez dakidanez GFDL eta CC-BY-SA bateratzearen kontu hura nola dabilen, ba oraindik ez dut Euskalnaturako testurik erabili. Agian Janfrik gehiago jakingo du auzi honen inguruan.--Assar; (erantzun hemen) 20:23, 20 Maiatza 2008 (UTC)

Aber ba, nik dakidala oraindik CC-BY-SA eta GFDL (gure lizentzia) ez dira bateragarriak (ez dakit zertan dabiltzan). Beraz Copyright urraketa litzateke orokorrean. Dena dela, badago idatzizko baimena Euskalnatura.net webgunearekin zeinetan esaten den testuak GFDL lizentziapean askatzen dituzten wikipedian erabili ahal izateko. Beraz kasu berezi honetan ez dago Copyright urraketarik (euskalnatura.net webgunea delako). Iturri modura jarri eta lixto kalixto. --Janfri; bai esan? 20:32, 20 Maiatza 2008 (UTC)
CC-BY-SA lizentziaren azpian egiten bada printzipioz erabili ahal dugu, GFDL lizentziaren oso antzekoa delako. Adibidez cc-by-sa moduan Flickren argitaratzen den guztia igo daiteke commonsera zuzenean, eta bertan lizentzia horrekin argitaratzen da. Adibidez: [1] GFDLrekin argitaratzearen arazoa aitatasuna/amatasunarena da, beraz jarri beharko genuke erreferentziatan testu hori bertatik atera dela. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 20:34, 20 Maiatza 2008 (UTC)
Hemen erantzungo dut. Janfri: iturri moduan ipintze hori, non izango da, erreferentzia atalean? Ze, erreferentzia baino, oraingoz, testu osoa da... Baina, hala ere, mila esker hiruroi gauzak (pixka bat) argitzeagatik... --josugoni (erantzun hemen) 21:12, 20 Maiatza 2008 (UTC)

Euskalnatura[aldatu iturburu kodea]

Eurak CC-BY-SA lizentzia dute webgunean eta bertako testuak baliagarriak izateko wikipediarako adostu zen edukiak GFDL lizentziarekin ere argitara zitezkeela. GFDL lizentzia eta CC-BY-SA oso antzekoak dira, lan eratorriak onarturik daude lizentzia bera mantentzen bada, beraz ez dago inolako arazorik edukia eraldatzeko.--Janfri; bai esan? 14:18, 21 Maiatza 2008 (UTC)

Veneziako Errepublika[aldatu iturburu kodea]

Ederto deritzot "Serenissima" barik "Txit Lasaia" deitzea; egia esan, Serenissima jarri nuen ez nekielako oso ondo nola itzuli. Bestalde, antzinako estatuentzako txantiloia sortuko bazenu ere hobe, eskergarria litzateke. Milesker! --83.37.30.96 23:34, 24 Maiatza 2008 (UTC)

Barkatu, saioa hasi gabe idatzi dut. --(((GaldeR))) 23:46, 24 Maiatza 2008 (UTC)

Immunologia/Sistema immunea[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Josu.

Aspaldian komentatu genuen gaia, gure wikipedia honetan "Immunologia" artikulu luze bat agertzen da, "Sistema immune" izenarekin hobeto legokeena.

Immunologia da biologia eta medikuntzaren adarra, immunitatea aztertzen duena. Horregatik, artikuluaren izena, dagoen bezala, ez dator bat bere edukiarekin. Ene iritziz artikulu horretatik bi artikulu bereizi daitezke, bata "Immunologia"-ri buruzkoa, eta bertzea "Sistema Immune"-ari buruzkoa.

Galdera da: nork aldatzen du hori?

Administratzaile batek?

Edozein lankidek?

Agurrak,

Josu 18:14, 26 Maiatza 2008 (UTC)



Kaixo berriz, Josu. Ongi iruditzen zait zuk proposatutakoa, zuk banatu bi artikulutan "Immunologia"-rena eta gero nik txukunduko dut.

"Immunologia" artikuluaren edukiera gehiena "Sistema immune"-an kokatu behar da, ene iritziz. "Immunologia"-n zientzia honen lan-arloa besterik ez da agertu behar.

Egongo gara. Agurrak,

Josu 20:09, 29 Maiatza 2008 (UTC)

Pedro Biteri[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Josugoni. Egin dut aldaketa. Artikulua Pedro Biteri de Aranatik Pedro Biterira pasa dut, baina nola ezabatu behar da beste artikulua?

Euskarazko Wikipedia komunitate gisa Espainiako Wikimedian[aldatu iturburu kodea]

Iepa, Euskarazko Wikipedia Espainiako Wikimedia atalean parte hartuko ala ordezkatua egongo den ala ez zehazteko bozketa ireki bat antolatu da. Etorkizunean euskarazko Wikipediako lankideren bat proiektu huran parte hartzea erabakitzen badu, titulu pertsonalera egiten duela argi izan eta inolako komunitaterik ez duela ordezkatzen jakin beharko du. Ezezkoa irtengo balitz, etorkizunean Euskal Herriko Wikimedia atala sortu nahiko bazen, erraztasun bat gehiago egongo litzateke.

+ Nahiko zenuke euskarazko Wikipedia Espainiako Wikimedia Fundazioan komunitate gisa ordezkatua egotea?

Bozketan parte hartzera animatzen zaitut, izan ongi. Espainiako Wikimediaren bozketa

Kabri, (erantzunak hemen)  13:16, 4 Ekaina 2008 (UTC)

Ondasunen planoak[aldatu iturburu kodea]

Aupa Josu! Zuk jarritako loturak ahalbidetzen duena erabiltzen hasi naiz (Andoin-Luzuriaga Jauregia eta Lazarragatarren Jauregia). Antza denez, grafikoak eta planoak ere igotzeko aukera ematen du legeak. Ba al dakizu zer nolako baimena mota jar dakiekeen? --Unai (esaidank) 08:39, 7 Ekaina 2008 (UTC)

Eztei-bidaia[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Barkatu, arrazoia duzu... uste nuen ez zela eztei-bidaia titulua, baizik eta ezti-bidaia, eta horregatik, gaztelerazko itzulpen bat izateagatik, mantentzeak merezi zuela uste nuen... arrazoia duzu eta orain ezabatuko dut paragrafoa... -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 19:38, 9 Ekaina 2008 (UTC)

txabola izeneko artikulua[aldatu iturburu kodea]

Elhuyar hiztegian ikusi ahal izan dudanez, gaztelerazko "cabaña" hitza, euskerara itzultzerakoan, borda, txabola edo etxola bezala itzultzen da. Eta, adibide bezala, liburu ospetsu bat jar daiteke: Gaztelaniaz "La cabaña del tio Tom" da liburu baten izenburua. Eta, izenburu hori eukarara itzultzerakoan "Osaba Tomen etxola" bezala itzuli zen.--Xabitxu 08:12, 7 Uztaila 2008 (UTC)