Lars Porsena

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lars Porsenaren lehen gudua Erromaren aurka Sublizio Zubian.

Lars Porsena edo Lars Porsenna, Clusium hiriko errege etruriar bat izan zen, K. a. VI. mende amaierakoa.

Erromarekin gatazkan egon zen azken herri honetan monarkia kanporatu zuen iraultzaren ondoren. Tarkino Superbok, Erromako azken erregea, etruriar jatorrikoa, Porsenarengana jo zuen laguntza bila, Erromatar Errepublikarekin amaitzeko, eta Porsenak lagundu zion. Bere armadarekin agertu zen Erromako ateetan, eta, behin honetara iritsi ondoren, ez dago adostasunik iturri historikoetan.

Iritzi nagusiaren arabera, Tito Livio barne, Porsena, erromatarrek erakutsi zuten erresistentziagatik harrituta, bakea aukeratu zuen eta erretiratu egin zen. Best iturri batzuen arabera, berriz, eraso eta hiria hartu zuen, eta etruriarrak, soilik beranduago kanporatu ahal izan ziren.

Edozein kasutan, iturri bakar batek ere ez dio Tarkinok tronua berreskura zezakeenik. Lars Porsenak Erroma konkistatzea lortu bazuen, bere onura propiorako izango zen.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • GRIMAL, Pierre, Historia universal siglo XXI. El helenismo y el auge de Roma Siglo XXI de España Editores, Madrid, 1990, ISBN 84-323-0066-7
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lars Porsena Aldatu lotura Wikidatan