Errege

Wikipedia, Entziklopedia askea

Erregea, herrialde edo estatu baten monarka gizonezkoa da; estatuburua monarkia gisa eratutako estatuetan, edo ohiturazko monarka estaturik gabeko herri batzuen kasuan, esate baterako Uganda estatuaren barruko Buganda erresumako monarkiaren kasuan.

Monarka kontzeptua ez da guztiz berdina, ohituraz beste titulu batzuk ere badira horren barruan, hala nola enperadoreak, sultanak, emirrak eta beste.

Gramatika oharra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errege hitzak, zentzu bereziarekin, eskuin edo ezker osagarririk ez duenean, garai eta euskalki guztietan --gutxienez XIX. mendearen amaieraraino-- erabilerarik ohikoena, artikulurik gabe:. Adibidez: Errege espantatu zen.[1]

Erreginak eta errege ezkontideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erresumako monarka emakumezkoa bada, erregina da. Euskaraz errege eta erregina terminoak oso markatuta daude generoaren aldetik, eta horregatik, erresuma bateko historiaz ari garenean, haren agintari monarkei errege-erreginak esaten zaie pluralez euskaraz.

Erregina subirau baten senarra errege izan daiteke tituluz zenbait tradizio monarkikotan, eta errege ezkontidea esaten zaie kasu horretan. Baina hau ez da berdina monarkia guztietan: Ingalaterrakoan, Elisabet II.aren senarrari printze esaten zaio. Aldiz, Nafarroako erresuman, erregina subirauen ezkontideek errege titulua erabiltzen zuten, eta erregeen zenbaketa ohikoetan ere ageri dira. Esate baterako, Joana I.aren senarra, Filipe Ederra, Filipe I.a Nafarroako gisa agertzen da Nafarroako errege-erreginen zerrenda dinastikoetan.

Gaur egungo erregeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

21. mendeko lehen laurdeneko errege batzuk, estatuburu ere badirenak.

  1. Karlos XVI.a Gustavo Suediakoa (1973).
  2. Mswati III.a Swazilandiakoa (1986)
  3. Harald V.a Norvegiakoa (1991)
  4. Letsie III.a Lesothokoa (1996)
  5. Abdullah II.a Jordaniakoa (1999)
  6. Mohammed VI.a Marokokoa (1999)
  7. Hamad bin Isa Al Khalifa (2002)
  8. Norodom Sihamoni (2004)
  9. Jigme Khesar Namgyel Wangchuck (2006)
  10. Tupou VI.a Tongakoa (2012)
  11. Gilen Alexandro Herbehereetakoa (2013)
  12. Filipe Belgikakoa (2013
  13. Felipe VI.a Espainiakoa (2014)
  14. Salman Saudi Arabiakoa (2015)
  15. Rama X.a Thailandiakoa (2016)
  16. Karlos III.a Erresuma Batukoa (2022)
  17. Frederiko X.a Danimarkakoa (2024).

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «errege - OEH - Bilaketa» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]