League for Programming Freedom

Wikipedia, Entziklopedia askea

League for Programming Freedom (LPF; euskaraz Programazioan askatasunaren aldeko liga) 1989an sortu zuen Richard Stallman-ek, software librearen garatzaileak bateratzeko, hala nola software jabedunarenak ere, software patenteen eta egile eskubideen esparruaren hedatzea borrokatzeko fundatu zuten. Haren logoa diskete bat eta zinta txirrika bat sostengatzen dituen Askatasunaren Estatua da.

Beste ekimen batzuen artean, ligak "Burn all GIFs" kanpainia hasi zuen (GIF guztiak erre itzazue), CompuServek erabilitako bere LZW konpresioaren patenteak indartzea bilatzen zuen Unisysen ekintzen aurka, aipatuko formatu grafikoa sortzerakoan.

Ligaren eraketan eragin handiena izan zuten gertaerak, Apple Inc.-ek Microsoften kontra bere ordenagailuen interfaze grafikoen itxura eta portaerari buruz ((look and feel)) egile-eskubideen balizko haustearen demandak izan ziren. Epaiketa amaitu eta gero, liga jarduerarik gabe geratu zen, gero softwarearen patenteen erabileragatik geroz eta gehiago kezkatzen zirenek berpiztua izateko.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]