Lecunberriko jauregia

Koordenatuak: 19°26′11″N 99°06′47″W / 19.436388888889°N 99.113055555556°W / 19.436388888889; -99.113055555556
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lecunberriko jauregia
Kokapena
Estatu burujabe Mexiko
Federative entity of MexicoMexiko Hiria
Territorial demarcation of Mexico CityVenustiano Carranza
Koordenatuak19°26′11″N 99°06′47″W / 19.436388888889°N 99.113055555556°W / 19.436388888889; -99.113055555556
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1900eko irailaren 29a
Erabileraespetxea
national archives (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaLorenzo de la Hidalga (en) Itzuli
EstiloaArkitektura neoklasikoa

Lecumberri jauregia edo Lecunberriko Jauregi Beltza, Mexiko Hiriko erdialdearen ekialdean kokatua, Venustiano Karrantzako alkatetzan, espetxe bat izan zen eta, 1976tik, Nazioaren Artxibo Nagusiaren egoitza da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mexikon El Palacio Negro de Lecumberri izenez ezaguna, 1900eko irailaren 29an inauguratu zen, Porfirio Díazen erregimenean, eta urte horretatik 1976ra arte espetxe gisa jardun zuen. Haren eraikuntza 1871ko Kode Penalerako Erreformaren ondorioz sortu zen. Antonio Torres Torija Torija, Antonio M. Anza eta Miguel Quintana ingeniariek egin zuten proiektua, eta Lorenzo de la Hidalga arkitektoaren proiektua hartu zuten. Eraikinak eredu hau zuen: espetxearen zaintza-kidegorako biribilgune edo erdiko gorputz poligonal batekin, eta erradial gisa, erdiko espazioan elkartzen ziren izar-formako galerien bidez, non 35 metroko altuera zuen dorre bat eraiki baitzen, espetxe guztia zaintzeko. 1885eko maiatzaren 9an hasi zen eraikitzen, eta 1900eko irailaren 29an inauguratu zuen; garai hartan Errepublikako presidente zen Porfirio Diaz Mori jenerala. Lehen zuzendaria Miguel Macedo legelaria izan zen. 1913ko otsailaren 22an, Madero presidente kargugabetua eta José María Pino Suárez presidenteordea hil zituzten espetxearen kanpoaldean.

Jauregi Beltzak 1976ko abuztuaren 27an amaitu zuen bere bizitza presondegi gisa, Sergio García Ramírezek itxi zuenean, eta, ondoren, 1982an Nazioaren Artxibo Orokorraren (AGN) egoitza bihurtu zen. AGN Amerikako artxibo historiko zaharrenetako bat da, eta ikerketa historikorako eta hainbat disiziplinatarako iturri agortezina.

Espetxeratu ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lecunberriko jauregian espetxeratuta egon zirenen artean pertsona ospetsu asko daude:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]