Legionari
Legionaria (latinez legionarius), erromatar legioko partaidea zen. Hau, orohar, 15 urtetik gorako erromatar hiritarrek osatuta zegoen. Legionari baten soldadutzaren iraupena, Errepublika goiztiar garaian, kanpaina militarrarena zen. K.a. II. mendean, gehienezko zerbitzua 16 kanpainatakoa izan behar zela ezarri zen. Marioren aldaketen ondoren, zerbitzuaren iraupena, 25 urtetan ezarria geratu zen, 20ra jeitsi zena Augustoren agintealdian. Bere zerbitzuengatik soldata bat jasotzen zuen, eta, bere soldadutza amaitu ondoren, lurrak, edo, Augustogandik hasita, Aerarium Militarisak ordaindutako diru kopuru bat.
Legionaria, ohi, bi xabalinekin armatua zegoen (bata astuna, pilum, (pluralez pila) eta beste bat arina), ezpata bat (gladiusa), eta, Tiberioren agintaldirarte, sastakai bat (pugio). Bere babeserako kasko bat (galae), eraztun (lorica hamata), xafla (lorica segmentata) edo ezkatadun (lorica squamata) armajantzi bat, eta laukiluze formako ezkutu bat (scutum) zeramatzan. Azken honek babes metaliko bat zeraman eskuaren posiziorako. Euren ekipamendua sandalia pare batek (kaligae) eta bizkar zorro (sarzina) batek osatzen zuten.
Euren ezaugarri garrantzitsu bat, askotan handiagoak eta hobeto ekipatuak zeuden armaden aurka borroka egin behar izaten baitzuten, gorputz oso diziplinatu baten zati osatzea zen (exercitum), bai mugimendu militarrak modu zehatzean egiteko, baita dordokarentzako eta ingeniaritza militarreko lanean aritzeko ere (kanpamendu, harresi eta gotorleku eraikitzea) eta lan publikoetan (bideak, zubiak, akueduktuak).
Beranduago, legionari bezala, historiako gorputz militar ezberdinen partaide bati emango zitzaion. Adibidez Frantziako Atzerriko Legioa, Espainiar Legioa eta Poloniar Legioa.