Liam (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Liam 2000ko Stephen Frears ingeles zinema zuzendariaren drama filma bat da. Bertan, Ian Hart, Claire Hackett, Anne Reid, Anthony Borrows eta Megan Burns aktoreek antzeztu zuten. Nahiz eta Liverpoolen girotua egon, filmaren istorioa James Joycek bere Dublingo haurtzaroari buruzko idatzitako istorioetan oinarrituta dago.

2000ko irailaren 4an Veneziako Mostran estreinatu zen. Filmak gaiari dagokionez garai hartan ere estreinatu eta Alan Parkerrek zuzendutako Angela's Ashes ("Angelaren Errautsak") filmarekin antzekotasun handia du.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1930eko hamarkada, Erresuma Batuko Liverpool hiria. Irlandar familia katoliko apal batetako kideak bizitzaren ostopoez gain aurrera egiten saiatzen dira. Liam mutikoa, senide txikiena, oraindik eskolarara doa. Haren ama emakume maitagarria da, eta aita gizon arduratsua, Depresio Handiaren garai latzean lana izateaz erabat harro dagoena. Liamen anaiek ere euren lanaz familiari dirua ematen diote. Krisialdia hiriko portura iristean, aita lanik gabe geldituko da, eta orduan familiak langabeziaren ondorio latzak pairatu beharko ditu.

Aktoreak

Ikus gainera

Kanpo loturak