Life of Pi (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Life of Pi (euskaraz Piren Bizitza) 2012ko Ang Lee taiwandar zinema zuzendariak zuzendutako abenturazko drama 3D filma bat da. 2001eko Yann Martel idazlearen Life of Pi eleberrian oinarritua dago. Suraj Sharma, Irrfan Khan, Rafe Spall, Tabu, Adil Hussain eta Gérard Depardieu aktoreek antzeztu zuten.

2012ko Oscar Sarietarako hamaika izendapen jaso zituen, lau irabaziz: Zuzendari onenaren Oscar Saria (Ang Lee), Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Claudio Miranda), Efektu berezi onenen Oscar Saria (Bill Westenhofer, Guillaume Rocheron, Erik-Jan de Boer eta Donald R. Elliott) eta Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (Mychael Danna). Bestalde, beste sari ugariren artean, Soinu banda onenaren Urrezko Globo Saria eta Argazkigintza onenaren BAFTA Saria eta Jatorrizko soinu banda onenaren BAFTA Saria ere irabazi zituen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Ozeano Barean ontzi bat hondoratu ostean, Indiatik Kanadara zihoan zoo bateko zaindariaren 16 urteko semea den Pi indiar gazteak (Suraj Sharma) erreskate txalupatxo bat topatu eta bertan biziraun duen izaki bakarra topatu du, bengalako tigrea. Biek batera, ezusteko abentura eta harreman harrigarri bati ekingo diote.

Aktoreak

Kanpo loturak