Linköpingeko katedrala

Koordenatuak: 58°24′40″N 15°37′00″E / 58.4111°N 15.6167°E / 58.4111; 15.6167
Wikipedia, Entziklopedia askea
Linköpingeko katedrala
Linköpings domkyrka
Kokapena
Estatu burujabe Suedia
Suediaren banaketa administratiboaÖstergötlandeko konderria
Suediako udalerriaLinköping udalerria
Koordenatuak58°24′40″N 15°37′00″E / 58.4111°N 15.6167°E / 58.4111; 15.6167
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1143
KudeatzaileaLinköping Castle and Cathedral Museum
Izenaren jatorriaPetri
ErlijioaSuediako Eliza
ElizbarrutiaDiocese of Linköping (en) Itzuli
IzenaPetri
Erabileraparish church (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaHelgo Zettervall (en) Itzuli
Estiloaarkitektura gotikoa
arkitektura erromanikoa
Dimentsioak107 (altuera) × 35 (zabalera) × 110 (luzera) m
Ondarea
Webgune ofiziala

Linköpingeko katedrala (suedieraz: Linköpings domkyrka), Linköping hiriko katedrala da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suediako diozesi goiztiarra eratu zen Linköpingen, Suediako bigarrena, 1104an jadanik aipatua.

Gaur egungo eliza XIII mendean eraiki bazen ere 1120ko harrizko eliza batean dauka oinarria. 1230an handiago baten beharra ikusi zen eta gehigarriak egin zizkioten. 1251an Valdemar Suediakoa koroatzeko berriz haunditu zuten, gaur egungo neurriak hartu zituelarik, 110 metrotako luzera eta 107 metrotako altuera zuten dorreak ere altxatu ziren. 1408 eta 1420 artean kapera gotikoak gehitu zitzaizkion.

1546an eta 1567an izandako suteek teilatua kaltetu egin zuten. Dorreak ere birritan berreraiki dira, 1747-1758an eta 1877-1886an, bigarren aldi honetan Helgo Zettervall arkitektoak. 1967an teilatuari XVII mendeko itxura itzuli zitzaion.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]