Literatura klub

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Solasaldia.

Literatura klubak, irakurtzaleen taldeak edo literatura txokoak lagunarteko edo jendarteko literaturari buruzko solasaldiak egiteko batzarrak dira. Pertsona batzuk, normalean liburu bakar bati buruz eta batzuetan liburu multzo bati buruz hitz egiteko elkartzen dira.

Literatura klubak edo literatura txokoetan, batzuetan arduradun bat edo batzuk egoten dira eta horiek izaten dira batzarretan moderatzaile rola gehien hartuko dutenak eta liburu hautapenetan lan gehien egingo dutenak.

Euskal literatura klubeetan, batzarretara, ahal izaten denean, liburuaren egilea edo liburuen euskaratzailea gonbidatu ohi da, solasaldian parte har dezanko.

Literatura klubak antolatzeko eta publizitatzeko, maiz, blogak, posta zerrendak[1] eta interneteko beste hainbat baliabide erabili izan dira .

Eduki-taula

Zenbait literatura klub (Euskaraz) [aldatu]

ARABAN [aldatu]

  • Gasteizen, Iban Zaldua koordinatzaile lanetan, urtetan hilabetero elkartu egin dira zenbait irakurzale Geu Gasteiz Euskaltzaleen Elkartearen laguntzarekin. Pintore kaleko 13n elkartu egiten ziren Hika Ateneoan baina gero, halabeharrez, handik Ignacio Aldecoa Kultur etxera joan ziren.

BIZKAIAN [aldatu]

  • Basauriko Euskarabila elkarteak ere antolatzen ditu idazleekin topaketa batzuk. Pozokoetxe Kultur Etxean edo Euskarabila elkartearen egoitzan, (Leon kalea 3, Basauri).
  • Bedian irakurle txokoan.
  • Bermeoko liburutegian.
  • Badago Bilbon Asapala Euskara Elkarteareninguruan Irakurtzale talde bat. Beraien bloga.
  • Bilbon, Bidebarrieta kaleko Liburutegian[2]; koordinatzailea Beñat Sarasola.
  • Deustun Berbaizu Euskara Elkarteareninguruan irakurtzale talde bat ere badago.
  • Durangoko liburutegian.
  • Ean, Zakili elkartean.
  • Egizu Getxo euskaldun. Beste hamaika jarduerez gain, irakurzaletasunaren inguruko kontuez ere jarduten dira. Uribekostako Irakurtzaleen Txokoa. Literatura kluba Algortako Aldai patronatuan elkartu ohi da.
  • Igorreko Kultur Etxean.
  • Iurretako liburutegian.
  • Larrabetzun ere antolatzen dira honelako kontuak. Anguleri Kultura Etxean.
  • Lemoako gaztetxean.
  • Markina-Xemeineko liburutegian.
  • Ortuellako Kultur etxean.

GIPUZKOAN [aldatu]

  • Arrasaten ere Iban Zalduak berak Gasteizen egiten duen lana egin izan du urtetan baina badirudi testigua Mikel Aierberi pasatu diola, Hasieran, Arrasaten irakurtzen zituzten liburuak Gasteizkoek irakurtzen zituztenak izaten ziren baina orain bi taldeen jarduera ez da hain paraleloa. Arrasateko Kulturaten.
  • Donostian urtetan elkartu egin dira irakurtzaleak, Besteak beste, Harkaitz Cano, Julen Gabiria eta aspaldi honetan Iñigo Aranbarri ibili dira gidaritza lanetan. Udal Liburutegiko sotoan.
  • Eibarreko Arrate Kultura Elkartean.
  • Errenterian, Xenpelar etxean. Gidaria: Ane Mayoz.
  • Getarian, Alondegian, Uxue Alberdiren gidaritzapean.
  • Tolosan, Kultur Etxean,
  • Zarautzen, liburutegian. Gidaria: Ane Mayoz.
  • Zumaiako Alondegian. Gidatzailea Uxue Alberdi.

LAPURDIN [aldatu]

NAFARROAN [aldatu]

Euskal Herritik kanpo [aldatu]

On-line [aldatu]

Sarean literatura klub moduko batzuk ere antolatu dira. Webgune, sare sozial edo foro itxurarekin egin dira saioak. Hona hemen adibide batzuk:

Ikus baita [aldatu]

Solasaldi

Gasteizko Irakurle Klubaren 2011-2012 ikasturteko egitaraua

Erreferentziak [aldatu]